150. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

137/2007 FORU AGINDUA, azaroaren 15ekoa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "NA-6631 errepidean saihesbidea egiteko (Funesko saihesbidea)" proiektua jendaurrean egoteko epea bukatutzat eman eta proiektu hori behin betiko onesten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak, apirilaren 20ko 57/2007 Foru Aginduaren bidez, "NA-6631 errepidean saihesbidea egiteko (Funesko saihesbidea)" proiektuari onespen teknikoa eman eta, Ingurumen eraginaren azterlanarekin batera, jendaurrean paratu zuen, proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak eta ingurumen eragina zehazteko.

Jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu.

Hasieran aurreikusitako mailegu eta zabortegien mugaketan egindako egokitzapenak direla eta, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda honela aldatu behar da:

MAILEGUAK ETA ZABORTEGIA

FU-106 Funesko Udalaren herrilurrak 22.383 10 247 Urezt. alorra

Fueros, 1 Funes (Nafarroa)

FU-120 Funesko Udalaren herrilurrak 24.605 10 249 Alorra

Fueros, 1 Funes (Nafarroa)

Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak, azaroaren 5eko 2124/2007 Ebazpenaren bidez, Ingurumen eraginaren adierazpena eman zion "NA-6631 errepidean saihesbidea egiteko (Funesko saihesbidea)" proiektuari.

Horrenbestez, Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuko 2. artikuluko 2. idatz-zatiaren bidez eskuratu ditudan eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. "NA-6631 errepidean saihesbidea egiteko (Funesko saihesbidea)" proiektua jendaurrean egoteko epea bukatutzat ematea.

2. Proiektuaren onespen teknikoan azaltzen diren ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda onestea, han azaltzen diren mailegu eta zabortegietarako aldi baterako okupazioak azalpen zatian ageri diren bezala aldatuta.

3. Behin betikoz onestea "NA-6631 errepidean saihesbidea egiteko (Funesko saihesbidea)" proiektua, lizitazio aurrekontua 2.473.538,75 euro izanik.

4. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

5. Foru agindu hau jakinaraztea Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuari, Desjabetze Atalari eta Funesko Udalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

6. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen eta haren aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aurreko lerroaldean xedatutakoa deusetan ukatu gabe, foru agindu honek administrazio publikoentzako administrazio bidea amaitzen du. Dena den, administrazioek foru agindu honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Aukeran, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu baino lehen errekerimendua egin dezakete, Nafarroako Gobernuari igorria, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2007ko azaroaren 15ean.-Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Laura Alba Cuadrado.

Iragarkiaren kodea: F0717882