150. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

3716/2007 EBAZPENA, azaroaren 19koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako administrari, ofizial telefonista eta koordinazioko operadore ofizial izateko 130 lanpostu, C maila edo taldekoak, oposizio-lehiaketa bidez barne igoera murriztuan betetzeko deialdiko 6.2 oinarria aldatzen duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, apirilaren 16ko 1219/2007 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako administrari, telefonista-ofizial eta koordinazioko operadore-ofizial izateko 130 lanpostu, C mailakoak edo taldekoak, oposizio-lehiaketa bidez barne igoera murriztuan betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2007ko maiatzaren 4ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 56. zenbakian.

2007ko 105. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abuztuaren 24koan, argitaratu zen abuztuaren 6ko 2573/2007 Ebazpenaren bidez, deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi eta deialdiaren IV. eranskineko 6. eta 7. gaiei buruzko zenbait zehaztasun sartu ziren.

Azkenik, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak urriaren 15ean emandako 3315/2007 Ebazpenaren bidez, deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi, epaimahaiaren osaera finkatu eta oposizioko lehenbiziko ariketa noiz eta non eginen den ezarri da (2007ko abenduaren 16an).

Kontuan harturik deialdiko 6.2. oinarrian oposizioaldia 2007ko urrian hasiko dela zehazten dela, bidezko da oinarri hori aldatzea eta 2007ko abenduan hasiko dela esatea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako administrari, ofizial telefonista eta koordinazioko operadore ofizial izateko 130 lanpostu, C maila edo taldekoak, oposizio-lehiaketa bidez barne igoera murriztuan betetzeko deialdiko 6.2. oinarria aldatzea. Deialdi hori Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak onetsi zuen apirilaren 16ko 1219/2007 Ebazpenaren bidez.

Berriro adierazten da oposizioko ariketa 2007ko abenduaren 16an, igandea, goizeko 10etan izanen dela, Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasgelategian (Arrosadiako Campusa, z/g, Iruña). Ariketarako deialdi bakarra eginen da eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena eta punta lodiko bolaluma urdina edo beltza aldean dutela agertu beharko dute. Azterketara agertzen ez direnak edo arestian aipatutako agirietako baten bidez beren nortasuna frogatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko azaroaren 19an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0718063