II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
IRUÑA
Dirulaguntzak ematea
Iruñeko Udaleko Alkatetzak, 2007ko urriaren 23an, honako ebazpen hau eman zuen:
"Espedientean dauden agiriak ikusirik,
Ebatzi dut:
1.-1.500 euroko dirulaguntza ematea Vides Navarra GGKEari, "Elkartasuna bortz zentzumenetatik" proiekturako, honako deialdi publiko honen barnean: dirulaguntzak banakako ebaluazioaren araubidean emateko deialdia, Sentsibilizazioko eta Garapenerako Hezkuntzako Jarduketa Puntualak egiteko, 2007. urtean.
2.-168 euroko dirulaguntza ematea Círculo Solidario GGKEari, "Salvadorko gazteria. Gogorkeriaren kontrako aukerak" proiekturako, honako deialdi publiko honen barnean: dirulaguntzak banakako ebaluazioaren araubidean emateko deialdia, Sentsibilizazioko eta Garapenerako Hezkuntzako Jarduketa Puntualak egiteko, 2007. urtean.
3.-Ordainketa xedatzea eta ordaindu beharra aitortzea, 1.500 eurokoa, 70/46200/482090 kontusailaren kontura, Vides Navarra GKEaren alde, lehenbiziko puntuan azaldutako jarduketak egiteko.
4.-Ordainketa xedatzea eta ordaindu beharra aitortzea, 168 eurokoa, 70/46200/482090 kontusailaren kontura, Círculo Solidario GKEaren alde, lehenbiziko puntuan azaldutako jarduketak egiteko.
Iruñean, 2007ko azaroaren 15ean.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: L0717682