150. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LODOSA

U.C.-14.ko 62, 63, 797, 798 eta 83. lurzatien xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Alkatetzaren azaroaren 13ko 148/2007 dekretuaren bidez, hasiera batean onetsi da "Lodosako (Nafarroa) 2. poligonoko 62, 63, 797, 798 eta 83. lurzatien xehetasun azterlana)" izeneko dokumentua. César Fuertes Goñi arkitektoak prestatu du eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Nafarroako Ordezkaritzan ikus-onetsi 2007ko urriaren 25ean. Sustatzaileak, berriz, Pablo Morentin Gochi eta Piedad Arbeloa de Morentin dira. Xedea du lerrokaduren barne aldaketa, Milagrosa karrikako 14an familia bakarreko etxebizitza eraiki aitzin. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan 74.ari dagokionez ezarritakoari jarraikiz. Orobat xedatu da sustatzaileari (63. lurzatia) eta zuzenean ukiturko bertze hiru partikularrei (62, 797, 798 eta 83. lurzatiak) ebazpenaren berri ematea, eta agiria eta espedientea jendaurrean edukitzea erregelamenduzko hogei egunean, iragarkia iragarki oholean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Diario de Navarran eta Diario de Noticiasen argitaratuta, Udalak osoko bilkuran onetsi aitzin, hala behar badu.

Lodosan, 2007ko azaroaren 13an.-Alkatea, Jesús María García Antón.

Iragarkiaren kodea: L0717636