II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
BERRIOBEITI
Aurrekontuetako aldaketa. Hasierako onespena
Berriogoitiko Kontzejuko Batzarrak, 2007ko urriaren 22an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 1. aldaketa Kontzejuaren 2007ko aurrekontuan.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Berriobeitin, 2007ko azaroaren 14an.-Kontzejuko burua, Jesús María Pascal Yoldi.
Iragarkiaren kodea: L0717598