150. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

IRUÑEKO UDALAREN HAUR ESKOLAK

Deialdia, Haur Eskolako hezitzaile izateko lanpostuan

@@@ prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrenda hautaproben bitartez osatzeko, Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoan gertatzen ahal diren beharrak asetzeko

Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoko lehendakariak, 2007ko azaroaren 20an, deialdia onetsi zuen ondoko arauei jarraikiz:

ARAUAK

1.-Deialdia egiten da, Haur Eskolako hezitzaile izateko lanpostuan eta prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrenda bat hautaproben bidez osatzeko, Iruñeko Udalaren Haur Eskoletan gertatzen ahal diren beharrak asetzeko, hiru hilabete edo gehiago izanen direla aurreikusten delarik.

Prestakuntzarako izangaien zerrenda hau erabiliko da azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuko lehen xedapen iragankorrean aipatzen diren langileak ezin badira erabili. Foru dekretu horren bidez apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretua aldatu zen.

2.-Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Izangaiek, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko izatea, D edo E maila edo taldekoa.

b) Lanpostuan gutxienez hiru urteko zerbitzualdia benetan egina izatea.

c) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

d) Haurtzaindegietako teknikari espezialistaren titulua edo Haur Hezkuntzako goi mailako teknikariarena izatea edo eskuratzeko baldintzetan egotea eskabideak aurkezteko epea burutzen den egunerako.

Hezitzaile lanpostua C mailan sailkaturik badago ere hartarako eskatzen den titulazioa dela-eta, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen lan-sarien behin-behineko Erregelamendua onesten duen uztailaren 4ko 158/84 Foru Dekretuaren arabera eta erakunde autonomo honetako plantilla organikoaren arabera, honelako tituluak dituztenek ere eskuratzen ahalko dute lanpostu hori: Haur Hezkuntzako irakasle espezialista edo OHOko irakaslea, eskolaurreko espezialitatearekin.

e) Gainera, euskaraz jakitea eskatzen duten lanpostuetan aritzeko, euskarako lehen mailako goi zikloko gaitasun agiria eduki beharko da, Hizkuntza Eskola Ofizial batek emana, edo ofizialki baliokidetzat jotzen dena, eta, ingelesez jakitea eskatzen duten lanpostuetan aritzeko, Hizkuntza Eskola Ofizial bateko ingeleseko hirugarren kurtsoa gainditua izan beharko da edo maila horretako ezagupena erakusteko proba gainditu.

2.2. Baldintza guztiak bete beharko dira eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako, eta dei egiten zaienean eta prestakuntzak diraueino.

2.3. Prestakuntzarako zerbitzu berezietan dagoen hezitzailearen lanpostura atxiki aitzin, elikagaiak erabiltzeko karneta izan beharko da.

3.-Eskabideak.

Deialdian parte hartzeko eskabideak Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoaren bulegoan aurkeztu beharko dira, Oliveto Kondearen etorbideko 4-2.an, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren aukeretako edozein erabiliz.

Eskabideak 1. eranskineko ereduari lotuko zaizkio. Eredua aipatu bulegoan eskuratzen ahalko da edo internetean, argitaratu ziren aldizkari ofizialetik abiatuta.

Parte hartzeko eskabidean, izangaiek adierazi behar dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia eta eskatzen den titulazioaren fotokopia edo eskabideak aurkezteko epea burutzen denerako hura erdiesteko maneran izanen dela adierazten den agiriarena.

4.-Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hamabortz egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

5.-Izangai onartuen zerrenda eta erreklamazioak.

Eskabideak aurkezteko epea buruturik, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda ikusgai paratuko da Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoaren iragarki oholean (Oliveto Kondearen etorbideko 4-2.a).

Egun horretatik aitzina, izangaiek bortz egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta eskabidean egindako akatsak zuzentzeko.

Izangai bazterturik ez bada, Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoko lehendakariak zuzenean onetsiko du izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoaren iragarki oholean argitaratuko da, deialdi honen zazpigarren oinarrian aipatzen diren hautapen probak egiteko egunarekin eta tokiarekin batera.

6.-Epaimahaia.

6.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: José Iribas Sánchez de Boado, Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoko lehendakaria, edo hark izendatzen duena.

Mahaikidea: Estefanía Valencia Eguaras, Rotxapea haur eskolako zuzendaria

Ordezko mahaikidea: Pedro Jaso Vallés, Mendillorri haur eskolako zuzendaria

Mahaikidea: Pilar Iturgaiz Sáinz, Mendebaldea haur eskolako zuzendaria

Ordezko mahaikidea: Jaime Izal Elorz, Printzearen Harresi haur eskolako zuzendaria.

Mahaikidea: Langileen ordezkari bat, Langileen Batzordeak hautatzekoa.

Ordezko mahaikidea: Langileen ordezkari bat, Langileen Batzordeak hautatzekoa.

Mahaikide idazkaria: Nuria Goñi Oiz, Iruñeko Udaleko Hezkuntza Alorreko pedagogoa

Ordezko mahaikide idazkaria: Asunción Cumba Remón, Haurtzaro Haur Eskolako zuzendaria.

6.2. Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean aipatzen diren abstentzio arrazoietako bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek ezin izanen dute epaimahaian parte hartu, etaIruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomokoari eman beharko diote horren berri.

Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, inguruabar horietako bat izaten denean.

Mahaikideek parte ez hartzeko eta haiek errefusatzeko legez ezarritako arrazoiak gertatzeagatik epaimahaia aldatzen bada, jakinarazi eginen da, izangai onartu eta baztertuen zerrendekin batera.

6.3. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.

Halaber, epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

6.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren inguruan sortzen diren arazo guztiak.

7.-Hautaproben bilakaera eta balorazioa.

7.1. Hautapena proba baten bidez eginen da. Hartan, 100 galderak osaturiko galdetegia ihardetsi beharko da, gehienez ere ordu eta erdian, ebazpen honetako II. eranskineko arloari buruz. Galdera bakoitzak hiru erantzun izanen ditu, baina horietariko bat bakarrik egonen da ongi. Ez da akatsik zigortuko.

Ariketak 100 puntu izanen ditu gehienez eta bazterturik geldituko dira 30 puntu eskuratzen ez dituzten izangaiak.

Bi izangaik edo gehiagok puntuazio bera baldin badute, berdinketa hausteko haur hezkuntzako 0-3 zikloan eskarmentu profesional handiagoa izatea baloratuko da. Berdinketak segitzen badu, haur hezkuntzan eskarmentu profesional handiagoa duen izangaiaren alde trenkatuko da eta, azken buruan, zaharrenaren alde.

7.2. Probarako deialdi bakarra eginen da, eta izangaiak Nortasun Agiri Nazionala aldean dutela azalduko dira. Agertzen ez diren izangaiak baztertuko dira.

8.-Hautaprobak gainditzen dituztenen zerrenda eta lanean hasteko deia.

8.1. Proben kalifikazioa buruturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoaren iragarki oholean eta ariketa egin den tokian probak gainditu dituzten izangaien zerrenda, lortutako azken puntuazioaren hurrenkeran, eta aipatu erakundeari helaraziko dio, baita hautapen prozesuaren espediente osoa ere, onets dezan.

8.2. Gainditu duten izangaiei gertatzen diren premien ariora eginen zaie dei, deialdi honetako oinarrietan ezarritakoari eta aplikatzekoak diren gainerako arauei jarraituz.

9.-Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, nahiz bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetakoren bat aurkezten ahalko da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aurrera.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoa paratzen zaion egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik aurrera.

Epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik aitzina.

Iruñean, 2007ko azaroaren 20an.-Epaimahaiburua, José Iribas Sánchez de Boado.

ERANSKINA

Eskabide eredua

Onartua izatea Haur Eskolako hezitzaile izateko lanpostuan, prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrenda hautaproben bidez osatzeko deialdian, ..... zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baitzen, egun honetan: .......

1) Norberaren datuak.

Izen-deiturak: ............. NANa: ................ Helbidea: .................... Herria: .................................. Posta kodea: ........... Telefonoa: ..........

2) Zein lanpostutarako izendatua:

Alorra/Erakundea: ........... Egungo lanpostua: ..................... Maila: .........

3) Honako hau adierazten dut:

Jardunean egoteko tituluez gain, deialdian eskatzen diren tituluak ere baditudala eta deialdiko baldintza guztiak betetzen ditudala, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

f Eskatzen den titulazio akademikoaren fotokopia eransten da.

4) Euskarazko lanpostuak.

f Euskaraz jakitea eskatzen duten lanpostuetan aritzeko aukera izan nahi dut eta, horregatik, euskarako lehen mailako goi zikloko gaitasun agiriaren fotokopia eransten dut, Hizkuntza Eskola Ofizial batek emana, edo ofizialki baliokidetzat jotzen den titulazio batena.

5) Ingelesezko lanpostuak:

-Ingelesezko lanpostuetarako aukera ere izan nahi dut eta horretarako adierazten dut:

f Hizkuntza Eskola Ofizialeko ingeleseko hirugarren kurtsoa gainditu izana erakusten duen ziurtagiria eransten dut.

f Ingeleseko maila horretako ezagupenak erakusteko proba egin nahi dut.

Iruñean, 2007ko..............aren .....(e)an.

(Sinadura)

II. ERANSKINA

Gai zerrenda

1.-Ikastetxeko hezkuntza proiektua eta curriculum proiektua.

2.-Hezitzailearen eginkizuna haur hezkuntzan. Eskumenak, trebetasunak eta jarrerak. Haurraren eta hezitzailearen arteko harreman interaktiboak.

3.-Hezkuntzako esku hartzearen oinarriak. Ikuspuntu globalizatzailea. Ikasketa esanguratsua. Haurrak egiten duen ezagupenen erdiespena eta hezitzailearen laguntza pedagogikoa.

4.-Behaketa eta esperimentazioan oinarritutako metodologia. Laneko programazioa epe labur eta luzera. Egindako lanaren dokumentazioa.

5.-Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren ebaluazioa. Ebaluazioaren eginkizuna. Ebaluazioko estrategiak, teknikak eta tresnak. Behaketa, ebaluazio teknika gisa.

6.-Praktikan oinarritutako ikerketa, haur hezkuntzan. Ikerketa, hezkuntza taldea hobetzeko estrategia gisa.

7.-Bilakaera unerik garrantzitsuenak 0-3 urte bitarteko aldian.

8.-Pentsamenduaren konplexutasuna. Garapen kognitiboa eta mugimenduarena, 0-3 urte bitarteko haurrengan. Sentitze-mugitzezko garapenaren eta garapen koginitiboaren arteko harremana haurtzaroan. Garapen logiko-matematikoa. Pertzepzioaren garapena: zentzumenak garatzeko jarduerak eta espazioak. Psikomotrizitatea eta bere eginkizun globalizatzailea, garapen kognitibo, afektibo eta mugimenduzkoan. Gorputz-eskema, garapena. Jarreraren kontrola. La lateralidad.

9.-Garapen sozio-afektiboa. El desarrollo de la personalidad. Identidad, autonomía y autoestima. Indibiduatzea eta sozializazioa.

10.-Mintzairaren garapena. Adierazpena eta komunikazioa 0-3 urte bitarteko haurrengan. Mintzaira eta pentsamendua. Ulermenaren eta adierazpenaren garapena.

11.-Esku hartzea familiekin. Familiaren parte hartzea haur eskolaren heziketa zereginetan. Komunikazio eta lankidetza bideak. Bilerak gurasoekin, helburuak, planifikazioa eta balorazioa.

12.-Autonomia eta osasuna: haurren oinarrizko beharrak. Norbere autonomiarako ohiturak lantzea eta ebaluatzea. Elikadura, esfinterren kontrola, loa, garbiketa, janztea. Janordua hezkuntzarako une gisa. Haurraren atsedena.

13.-Jolasa, haurren garapen orokorrean. Jolasa, baliabide didaktiko gisa. Haur jolasaren garapena. Jolas heuristikoa. Jolas eta jostailu motak. Jolasa laguntzen duten material eta baliabideak. Helduen zeregina. Jolas eremuak eta jolastokia. Jolaserako giroa sortzea.

14.-Espazio eta denboren antolaketa eta ebaluazioa. Eguneroko erritmo eta ohiturak. Denbora antolatu eta banatzeko ereduak. Banakako jarduerak eta taldekakoak. Espazioen antolaketa: zokoak, jolaserako eta atsedenerako eremuak.

15.-Tailerrak, haurraren interesean eta jardueran oinarritutako metodologia gisa. Adierazpen plastikoa: teknikak eta baliabideak. Adierazpen plastikoaren garapena haurrengan. Mintzaira plastikoaren oinarrizko elementuak.

16.-Eskola berria eta Decroly, Montessori, Freinet eta Pestalozziren ideiak. Abanguardiako mugimendu pedagogikoak: Vigotsky, Brunet, Ausubel eta Emmi Pikler. Reggio Emiliako (Italia) Udalaren haur eskoletan aplikatutako Loris Malaguzziren pedagogia. Korronte psikopedagogiko nagusien eragina haur hezkuntzan.

Iragarkiaren kodea: L0717982