150. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

IRUÑEKO UDALAREN HAUR ESKOLAK

Deialdia, hautaproben bitartez Haur Eskolako zuzendari izateko lanpostuan, prestakuntzako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrenda osatzeko, Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoan gertatzen ahal diren beharrak asetzeko

Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoko lehendakariak, 2007ko azaroaren 20an, deialdia onetsi zuen eta ondoko arau hauek ditu:

ARAUAK

1.-Deialdia egiten da, Haur Eskolako zuzendari izateko lanpostuan eta prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrenda bat hautaproben bidez osatzeko, Iruñeko Udalaren Haur Eskoletan gertatzen ahal diren beharrak asetzeko.

Prestakuntzarako izangaien zerrenda hau erabiliko da azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuko lehen xedapen iragankorrean aipatzen diren langileak ezin badira baliatu. Foru dekretu horren bidez apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretua aldatu zen.

2.-Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Izangaiek, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko enplegatu finkoa izatea, C, D edo E maila edo taldekoa.

b) Lanpostuan gutxienez hiru urteko zerbitzualdia benetan egina izatea.

c) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

d) Maisu-maistren titulua edukitzea, Haur Hezkuntza espezialitatekoa, edo bestela Oinarrizko Heziketa Orokorreko irakaslearena, Eskolaurre espezialitatekoa.

e) Gainera, euskaraz jakitea eskatzen duten lanpostuetan aritzeko, euskarako lehen mailako goi zikloko gaitasun agiria eduki beharko da, Hizkuntza Eskola Ofizial batek emana, edo ofizialki baliokidetzat jotzen dena, eta, ingelesez jakitea eskatzen duten lanpostuetan aritzeko, Hizkuntza Eskola Ofizial bateko ingeleseko hirugarren kurtsoa gainditua izan beharko da edo maila horretako ezagupena erakusteko proba gainditu.

2.2. Aurreko baldintza guztiak bete beharko dira eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako, eta dei egiten zaienean eta prestakuntzak diraueino.

3.-Hautaproben bilakaera eta balorazioa.

3.1. Hautaketa egin ahal izateko, proiektu teoriko praktikoa aurkeztuko da, gutxienez ere 30 foliokoa eta gehienez ere 50 foliokoa, gai hauen ingurukoa:

-Zer da haur eskola bat: antolaketa eta funtzionamendua.

-Zuzendariaren rola haur eskola batean; haren oinarri teorikoak eta aplikazio praktikoa.

3.2. Dagokion eskabidea bete eta deialdi honetan sartzen diren izangaiek, aipatutako proiektu hori aurkeztuko dute gutun itxi batean, "Haur eskolako zuzendari gisa aritzeko deialdi murrizturako proiektua" erreferentzia duelarik, Haur Eskolak erakunde autonomoko bulegoan aurkeztu ere, hamar egun naturaleko epean, izangaien behin betiko zerrenda Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoaren iragarki oholean agertu eta biharamunetik kontatzen hasita.

3.3. Lan horri eta horren defentsari 0tik 10era bitarteko puntuazioa emanen dio epaimahaiak eta baztertuta geratuko dira gutxienez ere 5 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

4.-Prestakuntzako izangaiei dei egitea.

Izangaiendako deia eta, behar bada, prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeraren deklarazioa indarra duen legerian ezarritakoaren arabera eginen da.

5.-Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

6.-Eskabideak.

Deialdian parte hartzeko eskabideak Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoaren bulegoan aurkeztu beharko dira, Oliveto Kondearen etorbideko 4-2.ean, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aipatzen diren aukeretako edozein erabiliz.

Eskabideak eranskineko ereduari lotuko zaizkio. Eredua aipatu bulegoan eskuratzen ahalko da edo internetean, argitaratu ziren aldizkari ofizialetik abiatuta.

Parte hartzeko eskabidean, izangaiek adierazi behar dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek eskatzen den titulazioaren fotokopia edo eskabideak aurkezteko epea burutzen denerako hura erdiesteko maneran izanen dela adierazten den agiriarena aurkeztuko dute.

7.-Izangai onartu eta baztertuen zerrenda.

Eskabideak aurkezteko epea buruturik, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda ikusgai paratuko da Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoaren iragarki oholean (Oliveto Kondearen etorbideko 4-2.a).

Oholean agertzen denetik aitzina, izangaiek bost egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta eskabidean egindako akatsak zuzentzeko.

Izangai bazterturik ez badago, Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoko lehendakariak zuzenean onetsiko du izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoaren iragarki oholean argitaratuko da, proiektua (deialdi honen hirugarren oinarrian aipatzen dena) aurkezteko epea amaitzen den egunarekin batera.

8.-Epaimahaia.

8.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: José Iribas Sánchez de Boado, Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoko lehendakaria, edo hark izendatzen duena.

Mahaikidea: Luis Iza Dorronsoro. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko ikuskatzaile teknikoa eta zerbitzuen ikuskatzailea.

Ordezko mahaikidea: Estefanía Valencia Eguaras, haur eskola bateko zuzendaria.

Mahaikidea: Mercedes Sola Palacios, Iruñeko ILZko Haur Hezkuntzako aholkularia.

Ordezko mahaikidea: Asunción Cumba Remón, haur eskola bateko zuzendaria.

Mahaikidea: Izaskun Resano Apezarena, Langileen Batzordearen ordezkaria.

Ordezko mahaikidea: Ana Ciaurriz Lacunza, Langileen Batzordearen ordezkaria.

Mahaikide idazkaria: Nuria Goñi Oiz, Iruñeko Udaleko Hezkuntza Alorreko pedagogoa.

Ordezko mahaikide idazkaria: Pilar Iturgaiz Sáinz, haur eskolako zuzendaria.

8.2. Epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote eta erakunde autonomoko gerentziari jakinaraziko diote, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legean horretarako aurreikusiak dauden arrazoiak suertatzen direnean.

Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, inguruabar horietako bat izaten denean.

Mahaikideek parte ez hartzeko eta haiek errefusatzeko legez ezarritako arrazoiak gertatzeagatik epaimahaia aldatzen bada, jakinarazi eginen da, izangai onartu eta baztertuen zerrendekin batera.

8.3. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe. Halaber, epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

8.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdi hauen arauak ulertu eta aplikatzeko moduaz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

8.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake probarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta epaimahaiari horietan bakarrik emanen diote laguntza.

9.-Gainditzen dutenen zerrenda.

9.1. Behin proben kalifikazioa bukatuz gero, epaimahaiak Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoaren iragarki oholean jarriko du prestakuntzarako zerbitzu berezietan lanean aritzeko probak gainditzen dituzten izangaien zerrenda, guztira lortzen duten puntuazioaren ordenaren arabera.

Halaber, aipatutako erakundeari igorriko dizkio epaimahaiak oinarri honetan aipatzen diren zerrenda horiek, onets ditzan, hautaprobetako espediente osoarekin batera.

9.2. Puntuetan berdinketarik gertatuz gero, kasuan kasuko deialdian eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean izangaiek aitorturik daukaten antzinatasunaren arabera erabakiko da. Berdinketak bere horretan segituz gero, zozketa bidez ebatziko da, eta berdinduta dauden izangaiei dei eginen zaie zozketan egoteko.

10.-Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, nahiz bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetakoren bat aurkezten ahalko da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aurrera.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoa paratzen zaion egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik aurrera.

Epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik aitzina.

Iruñean, 2007ko azaroaren 20an.-Burua, José Iribas Sánchez de Boado.

ERANSKINA

Eskabide eredua

Eskabidea, Haur Eskola bateko zuzendariaren lanpostuan eta prestakuntzako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrenda bat hautaproben bidez osatzeko deialdian parte hartzeko, ..... zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baitzen, egun honetan: .......

1) Norberaren datuak.

Izena eta deiturak: ..................... NANa: ................ Helbidea: ........... Herria: ..................... Posta kodea: .......... Telefonoa: ...................

2) Zein lanpostutarako izendatua.

Alorra/erakundea: ...................... Lanpostua: ................. Maila: .........

3) Honako hau adierazten dut:

Jardunean egoteko tituluez gain, deialdian eskatzen diren tituluak ere baditudala eta deialdiko baldintza guztiak betetzen ditudala, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

f Haur Hezkuntza espezialitateko maisu-maistren tituluaren fotokopia erantsi da; bestela, Eskolaurre espezialitateko Oinarrizko Heziketa Orokorreko irakaslearen tituluarena.

4) Euskarazko lanpostuak.

f Euskaraz jakitea eskatzen duten lanpostuetan aritzeko aukera izan nahi dut eta, horregatik, euskarako lehen mailako goi zikloko gaitasun agiriaren fotokopia eransten dut, Hizkuntza Eskola Ofizial batek emana, edo ofizialki baliokidetzat jotzen den titulazio batena.

5) Ingelesezko lanpostuak.

-Ingelesez jakitea betebehar duten lanpostuetarako aukera baliatu nahi dut eta, horregatik,

f Hizkuntza Eskola Ofizialeko ingeleseko hirugarren kurtsoa gainditu izana erakusten duen ziurtagiria eransten dut.

f Ingeleseko maila horretako ezagupenak erakusteko proba egin nahi dut.

Iruñean, ...........(e)ko ..............aren .....(e)an.

(Sinadura)

Iragarkiaren kodea: L0717981