150. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

IRUÑA

Aldaketa 2007ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalbatzak, 2007ko irailaren 21ean egin osoko bilkuran, aldaketa onetsi zuen, hasiera batean eta erregelamenduzko quoruma zuela, 2007ko plantilla organikoan, eta 2007ko urriaren 12ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, eta jendaurrean egoteko epea iraganik, inork erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, behin betikoz onetsirik gelditu da. Haren testua ondotik ematen da:

"Ikusirik espedienteko dokumentazioa, erabaki da:

1. Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen ordainsariei dagokienez, honako neurri berariazko hauek aplikatzea:

a) Ordainsari osagarriak (lanpostuko osagarria, osagarri berariazkoa eta irakasleen osagarri berariazkoa) goititzea lanpostu guztiei, Udaltzaingoko kideei izan ezik. Ondoko portzentajea aplikatuko da 2006ko urtarrilaren 1etik aitzina eta portzentaje bera gehituko da 2007ko urtarrilaren 1etik aitzina:

-A mailako lanpostuak: %0,58.

-B mailako lanpostuak: %0,58.

-C mailako lanpostuak: %0,58.

-D mailako lanpostuak: %0,68.

-E mailako lanpostuak: %0,78.

Falta diren zenbatekoak ordainketa batean ordainduko dira, eta haren kontzeptua hitzarmeneko ordainketa izanen da.

301200. lanpostuari, 2007ko urtarrilaren 1eko ondorioak dituela, lanpostuko osagarria %4 goititzea, C mailari orokorrean ezarritako osagarria deusetan ukatu gabe.

b) Kanpo eta Barne Zainketarako Brigadadako polizia eta kaboei lanpostuko osagarria %3,11 goitituko zaie, 2006ko urtarrilaren 1eko ondorioak dituela, eta %1,02 gehiago, 2007ko urtarrilaren 1eko ondorioak dituela.

Trafikoko Brigadadako eta Kabinete Teknikoko Brigadako polizia eta kaboei lanpostuko osagarria %0,55 goitituko zaie, 2006ko urtarrilaren 1eko ondorioak dituela, eta %1,02 gehiago, 2007ko urtarrilaren 1eko ondorioak dituela.

c) Eskola-lantegiko ikastun eta peoiei, 2007rako, ordainsari hauek bermatzea:

-18 urtetik goitikoak: 582,90 euro/hilab *14 paga.

-18 urtetik beheiti: 552,19 euro/hilab *14 paga.

2. 2007ko plantilla organikoa honela aldatzea:

Aldatzea, ordainsari osagarriak (lanpostuko osagarria, osagarri berariazkoa eta irakasleen osagarri berariazkoa) goitituz lanpostu guztiei, Udaltzaingoko kideei izan ezik, erabaki honen 1. puntuan biltzen diren portzentajeetan.

Paragrafo berria gehitu zaio plantilla organikoa betearazteko arau osagarrien 4. puntuari, testu hau duena: "Bigarren kontratutik aitzina, esleipen lehiaketaren oinarrien agirian aurreko enpresa esleipen-hartzailearen lan-kontratuen subrogazioa sartuko da nahitaezko baldintza gisa."

Paragrafo berria gehitu zaio plantilla organikoa betearazteko arau osagarrien 8. puntuari, testu hau duena: Kultura Alorreko Zuzendaritzak gehienez ere bi langileri manatzen ahalko dizkie Nafarroako bertze toki batzuetara Udalaren ibilgailu batean gidatzeko eginkizunak, eta hala izanez gero lanpostuko osagarria jasoko dute, %10ekoa, zerbitzu hori egiten dutenetik hura utzi dutela jakanarazten zaien arte.

8/2007 Foru Legearekin bat, plantilla organikoa betearazteko arau osagarrien 11, puntuaren 1. paragrafoa honela geldituko da idatzirik: "Modu iragankorrean, komisario lanpostuak bete artean, lruñeko Udaltzaingoko inspektoreorde lanpostuan aritzeko izendatzen direnek komisario lana eginen dute eta horri dagokion ordainsaria bilduko".

Orobat, 2. lerroaldea aldatu da eta, hartara, hau dioen tokian: "2 funtzionarioak", honela behar du: "3 funtzionarioak".

101601. lanpostuaren izena, Gizarte Zerbitzuetako eta Emakumearen Alorreko arkitekto kudeatzailea gabe, Eraikuntzaren Eskola-Lantegiko zuzendaria izanen da, eta hura betetzeko beharrezkoa izanen da arkitekto titulua izatea.

303.500 lanpostuari, obretako ikuskatzaile-ofiziala baita, %10eko osagarria esleitzea arrisku bereziagatik.

Gizarte Zerbitzuetako eta Emakumearen Alorrean, 200.900 eta 200.500 lanpostuen lanpostuko osagarrietan hauteman den akats materiala zuzentzea, %20 eta %30 agertu behar baitira, hurrenez hurren, B mailari orokorrean ezarritako osagarria deusetan ukatu gabe.

Ildo beretik, Ingurumen eta Osasuneko Alorrean, 302.600 lanpostuaren lanpostuko osagarriari dagokionez, %4 agertu behar da, D mailari orokorrean ezarritako osagarria deusetan ukatu gabe.

301.200. lanpostuari, 2007ko urtarrilaren 1eko ondorioak dituela, lanpostuko osagarria %4 goititzea, C mailari orokorrean ezarritako osagarria deusetan ukatu gabe.

Ikuskatzaile laguntzailearen lanpostua, ondorio pasiboetarako, 12. mailan sailkatzea Nafarroako udal administrazioko funtzionarioen ordainsariak Foru Diputazioko funtzionarionetara egokitzeko arauan finkatu direnetarik. Arau hura 1980ko urtarrilaren 6ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.

Udaltzaingoa.

Kanpo eta Barne Zainketarako Brigadadako polizia eta kaboei lanpostuko osagarria %4,13 goitituko zaie, 2007ko urtarrilaren 1eko ondorioak dituela.

Kanpo eta Barne Zainketarako Brigadadako polizia eta kaboei lanpostuko osagarria %1,57 goitituko zaie, 2007ko urtarrilaren 1eko ondorioak dituela.

Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legearekin bat (2007ko apirilaren 2ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa), lanpostu hauen izenak aldatu dira:

LANPOSTUA LEHENGO IZENA LANPOSTUA IZEN BERRIA

102500 UDALTZAINGOKO OFIZIALA 102500 UDALTZAINGOKO KOMISARIO NAGUSIA

102600 UDALTZAINGOKO INSPEKTOREA 102600 UDALTZAINGOKO KOMISARIOA

204700 UDALTZAINGOKO INSPEKTOREORDEA 204700 UDALTZAINGOKO INSPEKTOREA

204800 UDALTZAINGOKO OFIZIALORDEA 204700 UDALTZAINGOKO INSPEKTOREA

204900 TRAFIKOKO SARJENTUA 204900 TRAFIKOKO INSPEKTOREORDEA

205000 SORGORKARIETAKO UDALTZAINGOKO SARJENTUA 205000 SORGORKARIETAKO INSPEKTOREORDEA

205100 AGINTARIEN BABESERAKO UDALTZAINGOKO SARJENTUA 205100 AGINTARIEN BABESERAKO INSPEKTOREORDEA

207000 KABINETE TEKNIKOKO SARJENTUA 207000 KABINETE TEKNIKOKO INSPEKTOREORDEA

207100 ZAINTZAKO SARJENTUA 207100 ZAINTZAKO INSPEKTOREORDEA

Orobat, izen hau aldatu da:

LANPOSTUA LEHENGO IZENA LANPOSTUA IZEN BERRIA

304300 UDALTZAINA 304300 BIDEZAINA

5. eranskinean aldaketa egitea, erabaki honen 1. puntuko c) atala.

3. Udal aurrekontuan behar den jarduketa egitea, erabaki honen estaldura ekonomikoa bermatu beharrez."

Iruñean, 2007ko azaroaren 7an.-Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0717186