I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.4. Ebazpenak
AKATS ZUZENKETA,Nafarroako Foru Komunitateko arartekoak emandako urriaren 17ko 38/2007 Ebazpenarena. Horren bidez aldatzen zen erakunde horretan dauden datu pertsonalen fitxategiak arautzen dituen ekainaren 18ko 31/04 Ebazpena.
Ebazpen horren argitalpenean (azaroaren 2ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 137. zk.) akats bat dagoela ikusirik, bidezko da zuzentzea.
11730. orrialdeko 1. zutabean, honela dio:
Lehena.-Datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren lehenengo xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat, eta bertan ezarritako ondorioetarako, Nafarroako arartekoari buruzko ekainaren 18ko 31/2004 Ebazpena aldatzen da. Horrenbestez, honako hauek dira Nafarroako Foru Komunitateko arartekoaren kargura dauden datu pertsonalen fitxategiak:
16.-Erregistro Orokorra.
17.-Kexen Erregistroa.
18.-Kontsulten Erregistroa.
19.-Langileriaren Kudeaketako Erregistroa.
20.-Kontabilitatearen eta Kudeaketa ekonomiko-finantzarioaren Erregistroa.
Honakoa behar du:
Lehena.-Datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren lehenengo xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat, eta bertan ezarritako ondorioetarako, Nafarroako arartekoari buruzko ekainaren 18ko 31/2004 Ebazpena aldatzen da. Horrenbestez, honako hauek dira Nafarroako Foru Komunitateko arartekoaren kargura dauden datu pertsonalen fitxategiak:
1.-Erregistro Orokorra.
2.-Kexen Erregistroa.
3.-Kontsulten Erregistroa.
4.-Langileriaren Kudeaketako Erregistroa.
5.-Kontabilitatearen eta Kudeaketa ekonomiko-finantzarioaren Erregistroa.
Iruñean, 2007ko azaroaren 7an.-Aldizkari Ofizialaren Zerbitzua.
Iragarkiaren kodea: F0717620