150. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

AIEGI

Kirol instalazioak erabiltzeko erregelamendua. Hasierako onespena

Aiegiko Udalak, 2007ko azaroaren 7an egin osoko bilkura

arruntean, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez ezarritako quoruma zuela:

1.-Hasiera batean onestea Aiegiko Ardantze kiroldegiaren erabilera eta funtzionamenduaren barne araudiaren erregelamendua; hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz.

2.-Onetsitako erregelamendua jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki-oholean argitaratu ondoan, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

3.-Aiegiko Udalak osoko bilkuran onetsiko du behin betikoz ordenantza hau, erreklamazioak, kexak edo oharrak ebaztearekin batera.

Aiegin, 2007ko azaroaren 12an.-Alkate udalburua, José Artiz Segura.

Iragarkiaren kodea: L0717535