150. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

OIBAR

Udal zergetako karga-tasak, indizeak eta portzentajeak 2008. urterako

Oibarko Udalak, 2007ko azaroaren 9an egin bilkuran, erabaki zuen 2008rako udal zergen karga-tasak, indizeak eta portzentajeak onestea, hemen datozen bezala.

-Lurraren gaineko kontribuzioa:

Hirilurretarako ezartzen den urteko karga tasa %0,22 da ondasunek katastroan hirilurren balorazio txosten berriaren ondorioz duten balioaren gainean.

Landalurretarako ezartzen den urteko karga tasa: %0,80, ondasunek katastroan duten balioaren gainean.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: eraikuntza, instalazio eta obren exekuzio materialaren aurrekontuaren gaineko karga-tasa ezartzen da, %4 hain zuzen.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: Indizea: %1,4.

-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: 1) Benetako igoeraren zenbatekoa zehazteko, sortzapenaren momentuan lurrak zuen balioaren gainean portzentajerik txikiena aplikatuko da (urte batetik bortzera bitarte: %2,2; hamar urte bitarte: %2,1; hamabortz urtera bitarte: %2,0; hogei urtera bitarte: %2.

Hirilurren balio igoeraren gaineko zergan, kuotak zehazteko zerga oinarriari aplikatu beharreko karga-tasa bakarra %13,87 izanen da, hain zuzen.

Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratuko da, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek 30 eguneko epea izan dezaten espedientea aztertzeko. Aipatu epea iraganik eta inork erreklamaziorik aurkeztu ez badu, behin betikoz onetsitzat joko dira.

Oibarren, 2007ko azaroaren 12an.-Alkatea, Manuel Martínez Aldunate.

Iragarkiaren kodea: L0717440