Iragarkia
150. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 3a
I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.3. Foru Aginduak
484/2007 FORU AGINDUA, azaroaren 8koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinak aldatzen baitu martxoaren 27ko 83/2007 Foru Agindua, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, nekazaritza ustiategiak modernizatzeko eta nezakari gazteak beren gain hasteko laguntzei buruzko arauak ezartzen dituena, Landa Garapenerako 2007-2013 urteetarako Programaren barruan.
Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak martxoaren 27an emandako 83/2007 Foru Aginduaren bidez, nekazaritza ustiategiak modernizatzeko eta nezakari gazteak beren gain hasteko laguntzei buruzko arauak ezarri dira, Landa Garapenerako 2007-2013 urteetarako Programaren barruan. Foru agindu hori honako arauei jarraikiz prestatu zen: Europar Batasuneko arau aplikagarriak, Landa Garapenerako Esparru Nazionalaren proiektuan jasotako oinarrizko irizpideak eta Nafarroako Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren proiektua.
Batzordeak Nafarroako Landa Garapenerako 2007-2013 Programa aztertu eta horren gaineko gomendioak eman ditu. Gomendio horiek Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari azaldu zaizkio, Batzordeak eta Nafarroako Foru Komunitateak aurtengo irailaren 27an egin duten aldebiko bileran.
Nekazaritza ustiategiak modernizatzeko eta nezakari gazteak beren gain hasteko neurrien gaineko berariazko gomendioen ondorioz, beharrezkoa da neurri horiek aldatzea Nafarroako Landa Garapenerako 2007-2013 urteetarako Programaren barruan eta, beraz, baita neurri horiek aplikatzen dituen 83/2007 Foru Agindua ere.
Gainera, lehia bidezko lehen deialdiko kontzesio prozeduran lortutako esperientziak erakusten du arau hauek aldatzea komeni dela, batez ere inbertsio ekimenak eta nekazari gazteak beren gain hastea bultzatzeko.
Helburu hori lortzeko funtsezko aldaketak oinarrizko hiru alderdi hauen ingurukoak dira: kudeaketa prozedura aldatzea banakako ebaluazioaren araubideari egokitzeko (Gobernuak 2007ko urriaren 22ko Erabakian onetsia), pertsona fisiko eta juridikoen tratamendua parekatzea eta 5. eranskina, "Erreferentziako kostuak eta inbertsio moduluak", aldatzea, horiek gaur egungo merkatuaren arabera egokitzeko.
Era berean, muga zehatz batzuk ezarri dira makineriako inbertsioetan, diruz laguntzen ahal diren inbertsio lerroen artean helburu nagusiek izan ditzateketen desbideraketak aurreikusita.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeko 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,
AGINDU DUT:
Artikulu bakarra: Martxoaren 27ko 83/2007 Foru Aginduaren aldaketa.
Aldatu egiten da 83/2007 Foru Agindua, martxoaren 27koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, nekazaritza ustiategiak modernizatzeko eta nezakari gazteak beren gain hasteko laguntzei buruzko arauak ezartzen dituena, Landa Garapenerako 2007-2013 urteetarako Programaren barruan. Honela aldatzen da, hain zuzen ere:
1. 5. 2. g) artikulua hemendik aurrera honela idatzita agertuko da:
g) Nekazaritza jardueren dibertsifikazioa bultzatzea, bioenergia sortzeari buruzkoak barne, baldin eta sortutako bioenergia ustiategian bertan erabiltzen bada eta merkaturatzen ez bada.
2. 6. 1. i) artikulua hemendik aurrera honela idatzita agertuko da:
"i) Europar Batasuneko merkatu antolaketen esparruan laguntzak hartzen ahal dituzten inbertsioak, mahastizaintza eta barazkigintza eta frutagintza sektoreetako eta ezti, tabako, olio eta mahaiko olibaren sektoreetako inbertsioak izan ezik, horietan 7. artikuluan xedaturikoa errespetatzen duten inbertsioei laguntza emanen baitzaie."
3. 6.2 artikuluaren lehen bi lerroaldeak hemendik aurrera honela idatzita agertuko dira:
"2. Inbertsio planak nekazaritzako makinen erosketa eta/edo ustiategiko instalazioetatik bakarturiko biltegiak, aurreko ataleko d) letraren salbuespenean aipatzen direnak, biltzen dituenean, bi kontzeptu horien inbertsio zatiak plan horretako inbertsio guztiaren %50a gainditzen badu, finantziaziorik gabe geldituko da".
Aurrekotik salbuetsiak daude eremu menditsuetan kokaturiko nekazaritza ustiategiak, horietan nekazaritzako makinetarako inbertsioa inbertsio osoaren %100ekoa izaten ahalko baita, baldin eta "Eremu menditsuetan, inbertsio osoaren portzentajeen mugen menpe ez dagoen makineria" izeneko 2. eranskinean aipatzen diren berariazko makinak izanez gero.
4. 6.3. artikulua hemendik aurrera honela idatzita agertuko da:
"3. Dirulaguntzen xede ezin izan diren inbertsioak inbertsio planetan kontatuko dira, nekazaritzako makinetan eta biltegietan eginiko inbertsioen eta gainerako inbertsioen arteko proportzioa lortu ahal izateko. Horrenbestez, aurreko lerroaldeak ukituriko onuradunek aurkezten dituzten inbertsio planean eta bideragarritasun azterlanetan, egin asmo diren inbertsio guztiak sartuko dira, bai dirulaguntzak hartzen ahal dituztenak, bai eta, halakoak ez izan arren, konputuan kontuan har daitezkeenak ere.
Dirulaguntza hartzerik ez duten inbertsioen baloraziorako 5. eranskinean ("Erreferentziako kostuak eta inbertsio moduluak") aurreikusitako moduluak aplikatuko dira, eta modulu aplikagarririk ez badago, aurkeztutako aurrekontua edo proformako faktura.
5. 7. 1. b) artikulua hemendik aurrera honela idatzita agertuko da:
"b) Bi hektareatik beherako lurzatietan urte askotako landaketetan eginiko inbertsioak. Ez da muga hau aplikatuko baldin eta aldamenean dauden lurzatiak badira, mugakideak, eta laborantzako unitate mekanizagarria izatea eragozten duen egitura-elementurik ez badute, betiere denen artean bi hektareatik gorako landatzeko azalera baldin badute.
Muga horietatik kanpo daude, halaber, zainzuri sailetan egiten diren inbertsioak, bai eta beste lurzati batzuetatik bereizita dauden lurzatietako landaketetan egiten diren inbertsioak ere. Lurzati batzuk eta besteak bereizita egonen dira bide bide azpiegiturengatik, azpiegitura hidraulikoengatik, eraikuntzengatik edo eraikinengatik, hain zuzen ere laborantzako unitate mekanizagarri handiagoei atxikitzea eragozten dutenengatik."
6. 10.2 artikuluari honako c) atal hau gehitu zaio:
"c) Makinerian diruz laguntzen ahal den inbertsioa, gehienez ere, 500.000 eurokoa da ustiategi bakoitzeko, 2007-2013ko programazio aldi osorako."
7. 10.4. artikulua honela idatzita agertuko da:
"4. Laguntzaren oinarrizko zenbatekoa dirulaguntza jaso dezakeen inbertsioaren %5ekoa izanen da. Oinarri hori metatuz joaten ahalko da, inguruabar hauek gertatzen direnean:
"a) Nekazari gazteek eginiko inbertsioak, beren gain hastearekin batera edo hurrengo bost urteetan, inbertsio plana aurkezten badute, nekazaritza badute ogibide nagusia edo inbertsioaren ondoren ogibide nagusi hori hartzen badute: %20. Ogibide nagusia nekazaritza izatea lortzen ez badute: %10.
Hurrengo b) atalean aipatzen diren pertsona juridikoen kasuan, gazteek kapital sozialean duten partaidetzaren eta ONN izatearen arabera dagokien proportzioan aplikatuko dira aipatu diren portzentajeak."
b) Onuraduna ogibide nagusia nekazaritza duen nekazari bat bada, edo pertsona juridiko bat bada eta horretan bazkideen %50ak gutxienez nekazaritza badu ogibide nagusi eta kapital sozialean duten partaidetza gutxienez ere %50ekoa bada, edo kooperatibak edo SATak badira eta horietan gobernu organoetako kideen %50ak baino gehiagok nekazaritza badu ogibide nagusi: %30.
c) Eremu menditsuetako inbertsioak, eskabidea aurkeztu baino lehenagoko hiru urteetan eremu horretan bizi izan den eta ogibide nagusia nekazaritza duen nekazari batek egin baditu, edo aurreko b) atalean ageri diren pertsona juridikoek, sozietatearen helbidea eremu horretan izan badute eskabidea aurkeztu baino lehenagoko hiru urteetan: %10.
d) Ogibide nagusia nekazaritza izan arren eremu horretan bizi ez den nekazari batek egiten baditu, edo aurreko b) atalean ageri diren pertsona juridikoetako batek, bizilekua eremu horretan ez badu, edo eremu horretan bizi arren ogibide nagusia nekazaritza ez duen pertsona fisiko batek: %5.
e) Eremu behartsuetako inbertsioak, eskabidea aurkeztu baino lehenagoko hiru urteetan eremu horretan edo eremu menditsuan bizi izan diren pertsona fisiko edo juridikoek (aurreko b) ataletakoek) egin badituzte: %5."
f) Europar Batasunaren Intereseko Lekuak erabili eta kudeatzeko planaren barnean aurreikusi eta eginiko inbertsioak: 2 puntu.
g) Kalitatea kudeatzeko sistemen eta/edo ingurumena kudeatzeko sistemen ziurtagiriak dituzten ustiategiak, ISO motakoak edo BRC, IFS, Eurepgap protokoloak: 2 puntu.
h) Lurrak hainbaten artean lantzeko atalak osatzen dituzten nekazari kooperatibek eginiko inbertsioak, 4. atalean aipatzen diren betebeharrak betetzen dituztenak: %5.
i) Lurrak hainbaten artean lantzen dituzten sozietateek eginiko inbertsioak, Nekazaritza Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legeko 41. artikuluko 2. idatz-zatiko betebeharrak betetzen dituztenak: 2 puntu."
8. 11. artikulua honela idatzita agertuko da:
"11. artikulua. Laguntzak emateko modua, lehentasunak eta irizpideak.
Laguntzak banakako ebaluazioko prozeduraren bidez emanen dira."
9. 12.1.h) artikuluan gidoi berri hau gehitu da:
h) Bioenergiak sortzeko instalazioen kasuan, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren adostasun txostena, CO² gutxiago botatzeko sistema eraginkor bat aplikatzen dela eta lurzoruaren, uraren kalitatearen eta biodibertsitatearen gaineko eragin negatibo guztiak kontuan hartzen direla dioena.
10. 12.1. p) artikulua hemendik aurrera honela idatzita agertuko da:
p) Kalitatea eta/edo ingurumena kudeatzeko ezarririko sistema egiaztatzen duten agiriak. Ustiategiak sortzen badira edo ustiategiaren barruan ekoizpen berriak sartzen badira, kudeaketa sistema ezartzeko prozeduren hasiera eta eskabidea egiaztatuko dira. Behin betiko ezarpena inbertsioa bukatzeko epea bukatu baino lehen egiaztatu beharko da."
11. 18. artikuluan, 2., 3. eta 4. atal berriak sartu dira. Lehengo 2. eta 3. atalak 5.a eta 6.a izanen dira, hurrenez hurren.
Hona hemen atal berrien testua:
"2. Enpresa planak nekazaritzako makineria erosketa eta/edo ustiategiko instalazioetatik bereizitako biltegiak, aurreko ataleko b) letraren salbuespenean aipatzen direnak, biltzen dituenean, bi kontzeptu horien inbertsio zatiak plan horretako inbertsio guztiaren %50a gainditzen badu, finantziaziorik gabe geldituko da".
Aurrekotik salbuetsiak daude eremu menditsuetan kokaturiko nekazaritza ustiategiak, horietan nekazaritzako makinetarako inbertsioa inbertsio osoaren %100ekoa izaten ahalko baita, baldin eta "Eremu menditsuetan, inbertsio osoaren portzentajeen mugen menpe ez dagoen makineria" izeneko 2. eranskinean aipatzen diren berariazko makinak izanez gero.
Ustiategi mota guztietarako, makina berritzaileen erosketa ere muga horretatik salbuetsirik dago, "Inbertsio osoaren gaineko portzentajeen mugen menpe ez dauden makina berritzaileak" izeneko 3. eranskinean ageri direnena hain zuzen ere.
3. Dirulaguntzen xede ezin izan diren inbertsioak enpresa planetan kontatuko dira, nekazaritzako makinetan eta biltegietan eginiko inbertsioen eta gainerako inbertsioen arteko proportzioa lortu ahal izateko. Horrenbestez, aurreko lerroaldeak ukituriko onuradunek aurkezten dituzten enpresa planean eta bideragarritasun azterlanetan, egin asmo diren inbertsio guztiak eta dirulaguntza har dezaketen gastu guztiak sartuko dira, bai eta, dirulaguntza hartzerik ez badute ere, konputuan kontuan har daitezkeenak ere.
Dirulaguntza hartzerik ez duten inbertsioen baloraziorako 5. eranskinean ("Erreferentziako kostuak eta inbertsio moduluak") aurreikusitako moduluak aplikatuko dira, eta modulu aplikagarririk ez badago, aurkeztutako aurrekontua edo proformako faktura.
4. Nekazari gazte baten lehen instalazioarekin batera modernizazio plan bat aurkezten bada, aurreko 2. eta 3. puntuetan aurreikusitako muga bi espedienteei aplikatuko zaie, batera hartuta."
12. 21.4.a) artikulua hemendik aurrera honela idatzita agertuko da:
a) Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2006 Foru Legean eskatzen diren ingurumen baimenak, kasuan kasuko ustiategirako. Gainera, bioenergiak sortzeko instalazioen kasuan, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren adostasun txostena, CO² gutxiago botatzeko sistema eraginkor bat aplikatzen dela eta lurzoruaren, uraren kalitatearen eta biodibertsitatearen gaineko eragin negatibo guztiak kontuan hartzen direla dioena."
13. 22. 2. artikulua hemendik aurrera honela idatzita agertuko da:
"2. Eskabideak aurkezteko epea urtarrilaren 1etik abuztuaren 31ra artekoa izanen da urtero, eta diruz lagundu nahi diren jarduerak egin baino lehen aurkeztu beharko dira.
14. 22. 7. b) artikulua hemendik aurrera honela idatzita agertuko da:
b) "Erreferentziako kostuak eta inbertsio moduluak" eranskinean aipatzen ez diren makina eta ekipoetarako, eskatzaileek hiru aurrekontu edo "proforma" faktura aurkeztu beharko ditu. Hala ere, ez da beharrezkoa izanen hiru eskaintzak aurkeztea, frogatzen denean hornitzailea irizpide teknikoei edo esklusiba-eskubideak babesteari buruzko irizpideei jarraikiz edo behar beste hornitzaile ez izatearen ondorioz hautatu dela.
15. 22. 8. artikulua hemendik aurrera honela idatzita agertuko da:
"8. Ebaluazioa bukaturik, kudeaketa unitateak laguntza emateko ebazpen proposamena aurkeztuko du, non eskatzaileak bete beharreko baldintza eta betebeharrak zehaztuko baitira. Interesdunari sei hilabeteko epean jakinaraziko zaio, eskaera aurkezten duenetik hasita. Epe horretan laguntza emateko ebazpenik jakinarazten ez bada, eskaera ezetsitzat jo beharko da."
16. 23. 1. artikulua hemendik aurrera honela idatzita agertuko da:
"1. Arrazoiak emanda, ekoizpen programari edo inbertsio planari loturiko aldaketa nabarmenak egin behar direnean, plan osagarri bat edo bestelako bat aurkezten ahalko da. Plan hori hasierako planerako irizpide tekniko eta ekonomiko berei jarraituz onetsi beharko da. Hala bada, laguntza doitu beharko da. Doitze horrek ez du berarekin ekarriko hasiera batean onarturiko laguntzak gehitzea."
17. 24. artikuluan 1. atala kendu da eta, beraz, gainerako atalak zenbaki ordinal txikiago batekin agertuko dira. 1. puntu berria honela idatzita agertuko da:
"1. Laguntzak ustiategiak modernizatzen diren neurrian ordaintzea:"
18. Aldatu egin da 1. eranskina, eta errentamenduari dagokionez inbertsioak amortizatzeko epea, mahasti sailetan, 11 urtekoa izanen da.
19. Aldatu egin da 3. eranskina, azken gidoia kendu baita.
20. 5. eranskinaren ordez foru agindu honen eranskina jarri da.
Xedapen iragankorra.-2007. urtean eskabideak aurkezteko epea.
2007. urtean, foru agindu hau argitaratu eta biharamunetik hasita urte bukaerara arte onartuko dira eskabideak.
Azken xedapen bakarra.-Foru agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, 2007ko azaroaren 8an.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.
5. ERANSKINA
Erreferentziako kostuak eta inbertsio moduluak
Lur erosketa
Lehorreko alorra/ha: 5.000 euro.
Freskorako lehorreko alorra/ha (EBNP =>2.500 kg/ha): 9.000 euro.
Belardiak/ha: 6.500 euro.
Larrea/ha: 2.500 euro.
Ureztaketa intentsiboa/ha: 17.850 euro.
Ureztaketa aldizkakoa/ha: 9.000 euro.
Labore egonkorreko lehorreko alorra/ha: 10.000 euro.
Ureztaketakoak
1. Hartunea eta lurzatiraino eramatea: aurrekontuaren arabera
2. Ur-biltegia eta putzuak: aurrekontuaren arabera
3. Lurzatiko ekipamendua:
3.1. Zati baterako lerak/ha (Azaleraren erdirako ekipoa. Ekipamendu handixeago edo txikixeagorako, kasuaren arabera): 1.325 euro.
3.2. Alor osorako lerak/ha 1,5 ha bitarteko azalera: 1.985 euro.
3.3. Azaleraren zati baterako lerak/ha Azaleraren erdirako ekipoa. Ekipamendu handixeago edo txikixeagorako, kasuaren arabera): 1.325 euro.
3.4. Azalera osorako ekipamendua/ha
1,5 ha bitarteko azalera: 2.315 euro.
Lehen 1,5 ha-tik gorako gainerako azalera: 1.985 euro.
Azalera osoko ekipamendu lurperatua/ha:
1,5 ha bitarteko azalera: 3.635 euro.
Lehen 1,5 ha-tik gorako gainerako azalera: 3.305 euro.
3.5.1. Automatismoa.
(16 estazioren programagailua (bateriatan), solenoideak eta konexioak). Lurzatiko kostu finkoa/unitateko: 925 euro.
Osagarria, azaleragatik/ha: 65 euro.
3.6. Ureztaketa lokalizatua (irazketa-burua barne)/ha
1,5 ha bitarteko azalera: 2.975 euro.
Lehen 1,5 ha-tik gorako gainerako azalera: 2.480 euro.
Etxola: aurrekontuaren arabera
3.6.1. Automatismoa. Ikus 3.5.1.: hori bezalaxe.
3.7. Kanoiak: aurrekontuaren arabera
3.8. Pibota.
3.8.1. Txokoetarako irispiderik gabea/m.l.: 130 euro.
3.8.2. Txokoetako irispidea/ha: Irispideen moduluak aplikatu.
3.8.3. Instalazio elektrikoak, generadoreak, etab.: aurrekontuaren arabera
4. Ubide eta hustubideen sarea:
Hormigoizko erretena, hedagailuz eraikitako paretekin, hormigoia 0,15 eta zola 0,15 hormigoia eta 0,15 legarra, sekzioa 0,50 x 0,50 (hondeaketa barne)/m.l.: 45 euro.
Hormigoizko erretena, paretek hormigoia 0,20 eta zolak 0,15 hormigoia eta 0,15 legarra, sekzioa 1 x 0,80 (hondeaketa barne)/m.l.: 60 euro.
Burdinazko atakak, itxitura elastikokoak/m²: 60 euro.
Hustubide berriak/m³: 2 euro.
Drainatze-hodia, 160 mm (geotestila, legar xehea)/m.l.: euro bat.
Hodi eta legarrezko drainatzea m/l.: 8 euro.
Legar edo hodizko drainatzea m/l.: 6 euro.
5. Lur zelaitzea:
5.1. Zelaitzea (CR= Batez-best. kota gorria cm-tan) x CR/ha: 60 euro.
5.2. Betelana (H= Betelanaren altuera cm-tan) x H /ha: 73 euro.
Luberritzeak:
Axalekoa/ha: 357 euro.
Sakona/ha: 715 euro.
Lur sasitsua/ha: 1.070 euro.
Landa eraikuntzak:
1. Esne-behi azienda:
Behitegia: Lurra prestatzea + zimendua + nabea + iturgintza saneamendua + instalazio elektrikoa + jetzitegia + esnetegia bulegoak eta beste obra eta instalazio osagarri batzuk (komunak, dutxak, aldagela, jantokia, etab.)/m², logelak izan ezik: 235 euro.
Ekipamendua (etzalekuak + eustokiak + hesiak)/m²: 35 euro.
Barne-hobi saretaduna/m²: 100 euro.
Pentsu-banatzekoa: proformako faktura.
Herrestagailuak: proformako faktura.
Jezteko ekipoa: proformako faktura.
Garbiketa tresneria: proformako faktura.
Esnea hozteko tankea: proformako faktura.
2. Haragitarako behi azienda.
Behitegia: Lurra prestatzea + zimendua + nabea + iturgintza saneamendua + instalazio elektrikoa + bulegoak eta beste obra eta instalazio osagarri batzuk (komunak, dutxak, aldagela, jantokia, etab.)/m², logelak izan ezik: 220 euro.
Ekipamendua (etzalekuak + eustokiak + hesiak)/m²: 33 euro.
-Barne-hobi saretaduna/m²: 100 euro.
Pentsu-banatzekoa: proformako faktura.
Herrestagailuak: proformako faktura.
Garbiketarako tresneria: proformako faktura.
3. Esnetarako ardi-azienda.
Artegia: Lurra prestatzea + zimendua + nabea + iturgintza saneamendua + instalazio elektrikoa + jetzitegia + esnetegia bulegoak eta beste obra eta instalazio osagarri batzuk (komunak, dutxak, aldagela, jantokia, etab.)/m², logelak izan ezik: 235 euro.
Ekipamendua (etzalekuak + eustokiak + hesiak)/m²: 20 euro.
Barne-hobi saretaduna/m²: 90 euro.
Saretak: proformako faktura.
Pentsu-banatzekoa: proformako faktura.
Jezteko ekipoa: proformako faktura.
Esnea hozteko tankea: proformako faktura.
4. Haragitarako ardi-azienda:
Artegia: Lurra prestatzea + zimendua + nabea + iturgintza saneamendua + instalazio elektrikoa + bulegoak eta beste obra eta instalazio osagarri batzuk (komunak, dutxak, aldagela, jantokia, etab.)/m², logelak izan ezik: 220 euro.
Ekipamendua (etzalekuak + eustokiak + hesiak)/m²: 20 euro.
Barne-hobi saretaduna/m²: 80 euro.
Pentsu-banatzekoa: proformako faktura.
5. Zerri azienda:
Erditzeko nabeak eta kumeenak (6,5 m²/buru) /m²: 215 euro.
Gizendegia (0,35 m²/buru) /m²: 180 euro.
Umatzeko eta estaltzeko nabeak (3,5 m²/buru) /m²: 130 euro.
Gizendegiak (1,20 m²/buru)/m²: 165 euro.
Parke estalia/m²: 100 euro.
Parke estaligabea /m²: 40 euro.
Barne-hobi saretaduna: 100 euro.
Ekipoak: proiektua eta/edo proforma faktura.
6. Untxiak:
Untxi-azienda/m²: 150 euro.
Erdi-aire zabaleko nabeak/m²: 90 euro.
Bazka emateko tresneria: proformako faktura.
Berokuntza: proformako faktura.
Aireberritzea: proformako faktura.
Garbiketa: proformako faktura.
7. Ahateak:
Gizendegia /m²: 95 euro.
Hasierako gizendegia /m²: 70 euro.
Tresna: proformako faktura.
8. Abeltzaintzako beste eraikuntza batzuk:
8.1. Simaurtegia:
Zola/m²: 25 euro.
Paretak/m³: 420 euro.
Estalkia/m²: 50 euro.
8.2. Kanpoko hobiak
Minda-putzu estaligabea/m³: 65 euro.
Minda-putzuaren estalkia/m²: 70 euro.
8.3. Isurialde bakarreko eta hiru paretako aterpeak, zoladunak/m²: 100 euro.
8.4. Pareta bakarreko lehorpea, isurialde bakarra/m²: 55 euro.
8.5. Hormigoi armatuzko zoladura,15 cm/m²: 23 euro.
8.6. Zagorrezko zoladura 0,20 cm/m²: 5 euro.
8.7. Minda-putzua, geruza irazgaitza >1000 m² /m². Lur mugimenduak izan ezik: 14 euro.
8.8. Minda-putzua, geruza irazgaitza <1000 m²/m². Lur mugimenduak izan ezik: 17 euro.
8.9. Bazka-siloa (paretak aparte)/m²: 27 euro.
8.10. Bazka-siloa m³/m³: 40 euro.
8.11. Eustormak, zimendua eta bi aldeetako enkofratua barne/m³: 330 euro.
Biltegiak:
Biltegi itxia eta zokaloa, 15 m argi baino gehiago eta 4 m-ko altuera baino handiagoa/m²: 130 euro.
Biltegi itxia,15 m argi baino gutxiago eta 4 m-ko altuera baino txikiagoa/m²: 110 euro.
Aterpe paretagabeak/m²: 90 euro.
Lehortegi eta hoztegiak:
Ekipamendua: proiektua eta/edo proforma faktura.
Lur mugitzea:
Lurra, hustea/m³: 3 euro.
Harriak/m³: 24 euro.
Erretenak, putzuak, etab. hustea /m³: 13 euro.
Garraioa eta betelana/m³: 3 euro.
Landako etxebizitza:
Proiektuaren arabera, gehienez /m², eta 110 m² bitarte: 815 euro.
Etxebizitza hobetzea, gehienez /m²: 410 euro.
Itxiturak:
Sare erronboidal zokaloduna (2 m.)/m.l.: 35 euro.
Sare erronboidal zokalo gabea (2 m.) /m.l.: 25 euro.
Harri-horma, 2 m-koa /m.l.: 42 euro.
Autobideko sarea/m.l.: 4,5 euro.
Burdin-haria/m.l.: 4 euro.
Heskaia/m.l.: 14 euro.
Urbanizazio zuhaitzak/bakoitza: 28 euro.
Erlezaintza:
Zurezko kutxak/bakoitza: 45 euro.
Argizagi koadroa/bakoitza: 2 euro.
Argia paratzea: Aurrekontua eta/edo faktura.
Berotegiak:
Eva 4 estalkiko tunela, 800 galgakoa, automatismorik gabe/m²: 13 euro.
Eva 4zko multikapera estalia, 800 galgakoa. < 3,50 m-ko altuerakoa kanaleraino motorizazio eta mikroprozesagailuarekin/m²: 20 euro.
Eva 4zko multikapera estalia, 800 galgakoa. > 3,50 m-ko altuerakoa kanaleraino motorizazio eta mikroprozesagailuarekin/m²: 25 euro.
Multikapera estalia eta alboak, 1,5 mm-ko polimetakrilato edo polikarbonatozko plaka zurrunekoa, motorizazio eta mikroprozesagailuarekin/m²: 40 euro.
Pantaila termikoa/m²: 10 euro.
Laborantza-mahaia/m²: 36 euro.
Aire-berokuntza/m²: 6 euro.
Bestelakoak: proformako faktura.
Aspertsioaren eta tantaketa orokorraren bidezko ureztaketa (m²): 6 euro.
Ureztaketa lokalizatua, landare bakoitzari zuzendua (m²): 8 euro.
Landaketak (ha-ko):
Mahats ondoak/ha: 5.305 euro.
-Ureztaketa intentsiboa:
Sagarrondoa (markoa 4 x 1,5): 10.400 euro.
Udareondoa (markoa 4 x 2): 8.500 euro.
Mertxikondoa (markoa 4 x 2,25): 7.600 euro.
Brinoiondoa (markoa 4 x 2,25): 7.600 euro.
Gereziondoa (markoa 5 x 3): 5.650 euro.
Basaranondoa (markoa 4 x 1,5): 10.100 euro.
Olibondoa (markoa 3,5 x 2): 7.150 euro.
-Ureztaketakoak:
Sagarrondoa (markoa 5 x 4): 4.900 euro.
Udareondoa (markoa 5 x 4): 4.700 euro.
Mertxikondoa (markoa 6 x 4): 4.900 euro.
Brinoiondoa (markoa 5 x 4): 4.900 euro.
Gereziondoa (markoa 5 x 4): 4.900 euro.
Mertxikondoa (markoa 7 x 5): 4.500 euro.
Basaranondoa (markoa 5 x 4): 5.200 euro.
Olibondoa (markoa 7 x 5): 4.950 euro.
Kiwiondoa (markoa 5 x 5): 6.200 euro.
Intxaurrondoa (markoa 9 x 7): 5.460 euro.
-Lehorreko alorrak:
Almendrondoa (markoa 7 x 5): 2.890 euro.
Gereziondoa (markoa 6 x 4): 3.900 euro.
Mertxikondoa (markoa 7 x 5): 3.900 euro.
Sagardotarako sagarrondoa (markoa 5 x 3): 5.230 euro.
Olibondoa (markoa 7 x 7): 4.400 euro.
Arte gaineko trufa (markoa 6 x 5): 5.050 euro.
Fruitu arbolak sartzeko euskarri osagarriak:
-Zurkaitzak.
Zurezkoak, banakakoak/ha: 1.810 euro.
Besatarako metalikoa/ha: 3.850 euro.
-Kazkabarraren kontrako sarea:
Euskarri egitura partekatu gabe/ha: 8.300 euro.
Euskarri egitura partekatuta/ha: 6.600 euro.
-Haize-babesa:
Kiwiondoarentzako berezia/ha: 6.900 euro.
Zainzurien alorra (ha-ko):
-Ureztaketakoak:
Zainzuri zuria (landarea < 0,3 euro/ut): 8.200 euro.
Zainzuri zuria (landarea > 0,3 euro/ut): 9.550 euro.
-Lehorreko alorrak:
Zainzuri zuria (landarea < 0,30 euro/ut): 5.450 euro.
Zainzuri zuria (landarea > 0,30 euro/ut): 6.500 euro.
-Belardiak egitea:
Hazia/ha: 145 euro.
Azienda erostea:
Esne-behiak, kartadunak/burua: 1.890 euro.
Esne-behiak, kartagabeak/burua: 1.610 euro.
Esne-biga ernalduak, kartadunak/burua: 1.890 euro.
Esne-biga ernalduak, kartagabeak /burua: 1.610 euro.
Haragitarako behi piriniarrak, kartadunak/burua: 1.715 euro.
Biga piriniar ernalduak, kartadunak/burua: 1.715 euro.
Haragitarako behia/burua: 1.430 euro.
Haragitarako biga ernalduak/burua: 1.430 euro.
Haragitarako urtebeteko behi gazteak/burua: 1.000 euro.
Esne-ardia/burua: 140 euro.
Esne-bildotsa/burua: 100 euro.
Haragitarako ardia/burua: 120 euro.
Haragitarako bildotsa/burua: 80 euro.
Jezteko ahuntza, granada-murtziarra, malagarra, etab./burua: 250 euro.
Ahuntz granadar-murtziarra, malagarra, etab. umearekin/burua: 300 euro.
Beste arraza batzuetako ahuntzak/burua: 70 euro.
Zerri azienda:
Zerrama/burua: 215 euro.
Untxiak:
ernalketarako arrak/burua: 20 euro.
Ugalketarako emeak/burua: 7 euro.
Erleak:
Erle multzoa/erle multzoa: 45 euro.
Behor-azienda:
Garañoa/burua: 1.995 euro.
Behorrak/burua: 715 euro.
Behokak/burua: 465 euro.
Bideak:
3 m zabal eta 0,25 cm. Geruza berritzea/m.l.: 20 euro.
Barrengorria:
Leizea edo sotoa/m²: 128 euro.
Ekoizpen eta bilketako sistema automatizatuak: Aurrekontua eta/edo proforma faktura.
Perretxikoak:
Nabea/m²: 96 euro.
Eskubideak erostea (araudi indardunean aurreikusiak):
Esne erosketa/kg: 0,40 euro.
Umatzeko behien eskubideak/eskubidea: 650 euro.
Ardi eskubideak/eskubidea: 16 euro.
Gehienezko azalera eraikuntzetan (buruko):
Esne-behiak/burua. Aurrerakoak barne, etzalekuekin: 17 m².
Esne-behiak/burua. Aurrerakoak barne, etzaleku beroekin: 21 m².
Haragitarako behi-azienda, hazi eta gizentzeko: 27 m².
Esne-ardiak/burua. Aurrerakoak barne, etab.: 5 m².
Haragitarako ardi-azienda/burua. Aurrerakoak barne, etab.: 3,5 m².
Makineria (inbertsio finantzagarrien mugak unitateko):
Bere indarrez dabilen makineria: 110.000.
Herrestan eramaten diren makineria eta ekipoak: 80.000.
Iragarkiaren kodea: F0717610
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
