II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
OIBAR
Aldaketak Udalaren 2007ko aurrekontuan. Hasierako onespena
Oibarko Udalak, 2007ko abuztuaren 30an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Oibarko Udalaren 2007ko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketen gaineko 1/2007, 2/2007 eta 3/2007 espedientea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 284.2 eta 276. artikuluetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1990 Foru Legearen 214.2 eta 202.1 artikuluetan ezarritakoari jarraituz.
Espedientea jendaurrean egonen da, interesdunek aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Erreklamazioak aurkeztuz gero, haiek ebazteko erabaki espresua hartuko du osoko bilkurak eta behin betiko onespena argitaratuko. Inoren erreklamaziorik ez bada, aurrekontuko aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, jendaurreko epea burututakoan.
Oibarren, 2007ko urriaren 22an.-Alkatea, Manuel Martínez Aldunate.
Iragarkiaren kodea: L0717113