146. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

IRUÑA

Irekitzeko lizentziari uko egitea

Iruñeko Udaleko Hirigintza, Etxebizitza eta Garapen Iraunkorreko zinegotzi delegatuak ondoko ebazpena eman zuen 2007ko irailaren 24an:

RUD 24-SEP-07 (8/UV)

"Ikusirik 2006/733 espedientea, Juan José Ramírez Gorrichok Boss Dunkalk, S.L. ordezkatuz sustatua, elikagaien denda (delikatessen) eta kafe dastalekua paratzeko Joaquín Beunza karrikako 25eko beheitian, eta kontuan harturik ez zaiola erantzunik eman 2007ko otsailaren 26ko errekerimenduari, errekerimendu egiten baitzitzaion lokalaren egokitzapena burutzeko, altzaririrk gabe eta jardueran aritzeko funtsezko instalaziorik gabe zegoelako, eta Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42 eta 71.1 artikuluetan xedatuarekin bat, ebatzi dut deklaratzea uko egin zaiola Juan José Ramírez Gorrichok Boss Dunkalk, S.L. ordezkatuz aurkeztutako irekitzeko lizentziari, ez baita bete 2007ko otsailaren 26ko errekerimendua, martxoaren 8an jakinarazi zena, eta, beraz, espedientea artxibatzea."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

-Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruz indarra duen Legearen 59.4 artikuluan eta 59.6 artikuluaren a) idatz-zatian (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoa betez, izan litezkeen interesdun ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat jakinarazpen balioa izan dezan.

Iruñean, 2007ko azaroaren 6an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0717188