146. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

ARROITZ

Deialdia, albiente-zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko

Udaleko alkateak, 2007ko azaroaren 2an, ebazpena eman du Arroizko Udalaren zerbitzuko albiente-zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi beharrez. Hona hemen haren oinarriak:

1. oinarria.-Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Arroizko Udalaren zerbitzuko albiente-zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzea.

1.2. Hautapen probak 6. oinarrian azaltzen dira.

1.3. Izendapenaren ondorioz, hautatua gertatzen dena Arroizko Udaleko nomina eta plantillako funtzionario bihurtuko da, ondorio guztietarako, karguaz jabetzen den egunetik hasita, eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean sartuko da.

1.4. Lanaldia osoa izanen da eta zerbitzuaren beharren arabera egokituko da, eta hura noiznahi aldatzen ahalko dute administrazioko erakunde eskudunek.

1.5. Lanpostua D mailari dagozkion lansariez eta Arroizko Udaleko plantilla organikoan ezarritako gainerako lansari osagarriez hornituko da, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan eta gainerako lege aplikagarrietan ezarritakoaren arabera.

1.6. Udalaren zuzendaritzapean, betiere, izendatua gertatzen denak, ondoko eginkizunak izanen ditu, bertzeak bertze:

a) Udal mugapearen zaintza, trafikoaren antolamenduari, aparkatzeari, obra lizentziei, eremu publikoaren okupazioari eta abarri dagokienez.

b) Igeltserotza, zurgintza, pintura, iturgintza, elektrizitate eta gisako lanak, udal eraikin eta instalazioetan.

c) Lorezaintza eta nekazaritza lanak arboladi, lorategi, eremu publiko eta udal finketan.

d) Mantentze eta garbitze lanak karrika publikoetan, hiri altzarietan eta trafiko seinaleetan.

e) Hilerriko kontrol, mantentze eta zerbitzu lanak.

f) Besta ekitaldi ofizialak prestatu, garatu eta burutzea.

g) Makineriaren maneiatzea.

h) Administrazioaren antolaketari sostengu emateko lanak eta haien garapena, hala nola jakinarazpenak, bandoak, agirien banaketa, ordenagailuen eta programa informatikoen erabilpena oinarrizko mailan, etab.

i) Udaleko bertze lan guztietan manatzen zaizkionak, dagokion kategoriaren barnean sartzen badira, betiere.

1.7. Lan mota eta lanaldiaren araubidea zerbitzuaren beharrei egokituko zaizkie, eta administrazio organo eskudunek noiznahi alda dezakete.

1.8. Izendatzen den izangaiak Arroitzen bizi beharko du.

2. oinarria.-Izangaien betebeharrak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan parte hartu ahal izateko, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, izangaiek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:

a) Adinez nagusia izatea eta nazionalitate espainiarra edo bertze edozein Estatutakoa izatea, abenduaren 29ko 7/1994 Foru Legeak bere 1. artikuluan ezartzen duenari lotuz eta bertan ezartzen diren baldintzetan.

b) Eskola ziurtagiriaren titulua, lehen graduko Lanbide Heziketarena edo baliokidea izatea.

c) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

d) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izatea.

e) Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean B1 mailako gidabaimenaren jabe izatea.

2.2. Probak gainditu eta lanpostua lortzen duen izangaiak deialdi honen 7. oinarrian xedatzen den moduan eta halabereko epean egiaztatu beharko ditu arestiko baldintzak. Hori guztia bete beharko da eskabideak aurkezteko epea burutzen den egunerako, baita hautapen prozedura osoan eta izendapen eguna bitarte ere.

3. oinarria.-Eskabideak.

3.1. Deialdi honetan parte hartu ahal izatea eskatzeko, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira Arroizko Udalaren erregistroan, 30 egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita:

a) Eskabide orria, 1. eranskinean heldu den eredu ofizialean, han zehazten diren guztiak beterik.

b) N.A.N.aren edo baliokidea den nortasun agiriaren fotokopia konpultsatua.

c) Lehiaketaldian izangaiak baliarazi nahi dituen merezimenduak.

3.2. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

4. oinarria.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea burutzen denean, alkateak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko ebazpena emanen du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko.

4.2. Izangai baztertuek 10 egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzenketak egiteko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta erreklamazioei erantzun ondotik, alkateak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

5. oinarria.-Epaimahaia.

5.1. Mahaiburua: Arroizko Udaleko alkatea.

Ordezkoa: Arroizko Udaleko zinegotzi bat.

Mahaikidea: Arroizko Udaleko zinegotzi bat.

Ordezkoa: Arroizko Udaleko zinegotzi bat.

Mahaikidea: Arroizko Udaleko zinegotzi bat.

Ordezkoa: Arroizko Udaleko zinegotzi bat.

Mahaikidea: Arroizko Udaleko zinegotzi bat.

Ordezkoa: Arroizko Udaleko zinegotzi bat.

Mahaikidea eta epaimahaiko idazkaria: Arroizko Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: titularrak izendatzen duena.

5.2. Epaimahaia hautaprobak egin baino lehen eratuko da eta bere eraketak eta jarduketak balio izateko kideen erabateko gehiengoa beharko da elkartu.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren inguruan sortzen diren arazo guztiak.

5.4. Epaimahaiak aholkulariak biltzen ahalko ditu proba batzuetarako nahiz guztietarako. Aholkulari horiek hau baizik ez dute eginen: epaimahaiarekin lankidetzan aritu, probak prestatu eta baloratzean.

6. oinarria.-Oposizio-lehiaketaren nondik-norakoa.

6.1. Oposizio-lehiaketa bi alditan eginen da, lehiaketaldia lehenbizi eta oposizioaldia gero, oinarri hauetan zehazten den gisara.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpenean berean jakinaraziko da probak zein toki, egun eta ordutan hasiko diren. Administrazioan sartzeko Erregelamenduaren 16.J) artikuluari jarraikiz, oposizio-lehiaketa deialdia argitaratzen denetik bi hilabete iraganda hasiko da gutienez.

6.2.1. Lehiaketaldia. (10 puntu gehienez).

Izangaiek alegatutako merezimenduen balorazioa, II. eranskinean zehazten den baremoaren arabera.

Izangaiek eskabidea aurkezten duten unean berean alegatu eta egiaztatu beharko dituzte merezimendu guztiak, horretarako jatorrizko agiriak edo behar bezala konpultsatuak ekarri beharko dituztelarik, bertzela ez aurkeztutzat joko dira.

Merezimenduen balorazioa egindakoan, emaitzak Udalaren iragarki oholean jarriko dira ikusgai.

6.2.2. Oposizioaldia (90 puntu gehienez).

A.-Lehenbiziko ariketa.

1.-Gutxi gora-behera 200 bat hitzeko diktaketa egitea. Ortografiako akats bakoitzeko 0,15 puntu kenduko dira, azentu akatsetan salbu, horietan bakoitzeko 0,05 puntu soilik kenduko baita. Probaren balioa: 5 puntu.

2.-Oinarrizko matematikako zenbait ariketa ebaztea. Proba hau egiteko ez da kalkulagailurik erabiltzen ahalko. Probaren balioa: 5 puntu.

B.-Bigarren ariketa: test motako proba izanen da, eta planodun grafikoen gainekoa, III. eranskineko gaiei buruzkoa. Ariketaren balioa: 20 puntu.

C.-Hirugarren ariketa: proba praktiko batzuk egin beharko dira, egin beharreko lanaren gainean; epaimahaiak erabakiko du ariketa honen probak egun bakarrean edo gehiagaotan egitea, baita horiek izanen duten iraupena ere ezartzen den edukiaren arabera. Ariketaren balioa: 50 puntu. (Proben balioa: igeltserotza: 10 puntu; elektrizitatea: 10 puntu; iturgintza: 10 puntu; zurgintza eta pintura: 10 puntu; lorezaintza eta mekanika: 10 puntu). Ariketa gainditzeko, gutienez ere 5 puntu atera beharko da proba bakoitzean.

D.-Laugarren proba: elkarrizketa; ez da harengatik inor kanporatuko eta 10 puntu emanen dira gehienez ere.

Oposizioaldiko ariketa guztiak baztergarriak izanen dira, eta horietako bakoitzean ezarritako puntuazioaren erdia, gutienez, lortzen ez duten izangaiak bazterturik geldituko dira.

Ariketa zuzendutakoan, epaimahaiak Udalaren iragarki oholean jendaurrean jarriko du ariketa gainditu dutenen eta erdietsitako kalifikazioen zerrenda, baita oposizioko hurrengo ariketa zein egun, toki eta ordutan eginen den ere.

Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala aldean dutela agertu beharko dute. Agertzen ez diren izangaiak bazterturik geldituko dira.

Oposizio-lehiaketaren azkeneko kalifikazioa bi aldietan izangaiak lortutako puntuazioak batuta lortuko da.

7. oinarria.-Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

7.1. Ariketen kalifikazioa egindakoan, epaimahaiak probak gainditu dituzten izangaien zerrenda helaraziko dio Udalari, lehiaketaldiko puntuak eta oposizioaldian izangai bakoitzak erdietsitako kalifikazioak batuz ateratako puntuazioaren arabera, eta horrekin batera puntuaziorik altuena erdietsi dutenak izendatzeko proposamena eginen du. Aipatu proposamena Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean emanen da argitara.

7.2. Izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta hogeita hamar egun naturaleko epearen barrenean, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Udalean:

1.-Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia (udal bulegoetara eramanen den jatorrizkoarekin konpultsatu beharrekoa) edo jaiotze aktaren ziurtagiria.

2.-Eskatzen den titulazioaren kopia kautotua edo fotokopia (udal bulegoetara eramanen den jatorrizkoarekin egiaztatu beharrekoa) edo hori eskuratzeko eskubideengatik pagatu beharrekoaren ordainagiria.

3.-B1 mailako gidatzeko baimenaren kopia egiaztatua edo fotokopia (udal bulegoetara eramanen den jatorrizkoarekin egiaztatu beharrekoa).

4.-Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoak betetzeko ezgaiturik edo gabeturik ez dagoela eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez dela izan adierazten duena.

5.-Osasun ziurtagiria, karguaren eginkizunetan aritzea galarazten dion eritasunik edo akats fisikorik ez duela frogatzen duena.

6.-Zin egin edo hitz ematea Nafarroako Foru Araubidea errespetatu, Konstituzioari eta Legeei men egin, eta karguari dagozkion beharkizunak zuzen beteko dituztela.

7.3. Aipatu epean eta ongi frogatutako ezinbertzeko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituztenak ezin izanen dira izendatuak izan eta baliorik gabe geldituko dira haien jarduketa guztiak, deialdian parte hartzeko eskabidean egin faltsukeriagatik etor lekiekeen erantzukizuna deusetan galarazi gabe.

7.4. Aitzineko idatz-zatian aurreikusitako kasua gertatuz gero, 7.1. idatz-zatian aipatutako zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiarekin beteko da haren hutsunea, eta izangai horrekin ere aitzineko idatz-zatietan ezarri moduan jokatuko da.

8. oinarria.-Izendapena eta jabetza hartzea.

8.1. Hautapen prozesua burututakoan, eta izangaiak 8.2 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkeztu ondotik, alkateak, ebazpen bidez, Arroizko Udaleko funtzionario izendatuko du, albiente-zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan ari dadin.

8.2. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

8.3. Izendatutako izangaiak lanpostuaz jabetu beharko du, izendapena jakinarazi eta hilabeteko epearen barrenean. Epe horretan, behar bezala justifikaturiko ezinbertzeko kasuetan salbu, lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, Arroizko Udaleko albiente-zerbitzu anitzetako enplegatu izateko eskubide guztiak galduko ditu. Horrelakorik gertatuz gero, 7.4 oinarrian ezarritakoari jarraituko zaio.

9. oinarria.-Errekurtsoak.

Deialdiaren, oinarrien eta horiengatik eta hautapen organoen jarduketengatik etorritako egintza administratiboen kontra, errekurtso hauek paratzen ahalko dira, aukeran:

a) Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, errekurtsoa paratzen zaion egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi ondoko hilabetearen barrenean.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoa paratzen zaion egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Arroitzen, 2007ko azaroaren 5ean.-Alkatea, sinadura ulertezina.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena: .............., adinez nagusia, nortasun agiri nazionalaren zenbakia: .......... bizitokia: ............................. karrika: ............................ zenbakia: .............. posta kodea: ............. telefonoa:.........

Zure aitzinera agertu eta adierazten dut:

Albiente-zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat, oposizio-lehiaketa bidez eta funtzionarioen araubidean betetzeko deialdian, .........(e)ko .... zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen hartan, onartua izatea eskatzen dudala.

Karguan aritzea eragozten didan eritasun edo akats fisikorik ez dudala.

Ez dudala indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik.

Ez naizela baztertua izan ezein Administrazio Publikoren zerbitzutik eta ez nagoela eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua.

Badudala deialdian eskatzen den titulazioa.

Deialdiko oinarriak onartzen ditudala eta men egiten diedala.

Horrenbertzez,

Eskatzen dut:

Eskabidea tenores eta moduz aurkeztutzat harturik, deialdiaren probetan onartua izatea.

(Data eta eskatzailearen sinadura)

II. ERANSKINA

Merezimenduen baremoa

1.-Nafarroako administrazio publikoetan edo bertze edozein enpresa eta/edo entitate pribatutan egindako zerbitzuak, lanpostu honek berezko dituen eginkizuznetan, egiaztagiri ofizial baten bidez frogatuak. Urte bakoitzeko 0,50 puntu (aldi laburragoak hainbanatuko dira). Gehienez ere: 4 puntu.

2.-Langile autonomo gisa aipatu jardueretako batean (igeltserotza, elektrizitatea, iturgintza, zurgintza, pintura, lorezaintza, mekanika), JAZaren ziurtagirien bidez frogatuak. Urte bakoitzeko puntu 1 (aldi laburragoak hainbanatuko dira). Gehienez ere: 3 puntu.

3.-Deialdiko lanpostuarekin ikusteko duten prestakuntza ikastaroak: 10-35 ordukoak, 0,25 puntu; 36-70 ordukoak, 0,50 puntu; 70 ordu baino gehiagokoak, puntu 1. Gehienez ere, 3 puntu.

III. ERANSKINA

Gai zerrenda

1. gaia.-Udala. Osaketa. Udalkideen hautapena. Osoko Bilkura eta alkatea. Bilkuren araubidea.

2. gaia.-Administrazio agiriak. Ofizioa, eskabidea, egiaztagiria, akta, zirkularra, erabakien igorpena.

3. gaia.-Administrazio egintza. Administrazio prozedura. Kontzeptua eta arautzea. Ideia orokorra haren hasieraz, antolamenduaz, instrukzioaz eta bukaeraz. Administrazio egintzen jakinarazpena. Epeak eta moduak. Argitalpena: modua eta kasuak.

4. gaia.-Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina (abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua). Edukia eta egitura. Haren azterketa laburra.

5. gaia.-Ezagupenak igeltserotzaz, elektrizitateaz, pinturaz, zurgintzaz, lorezaintzaz, mekanikaz, iturgintzaz, eraikinen eta eraikin eta instalazioen gaineko mantentze lanaz eta egin beharreko lanarekin ikusteko duten bertzelakoez.

6. gaia.-Plano eta agiriak irakurri eta interpretatzea.

7. gaia.-Udalerriko alderdiak eta leku izenak. Udal mugapeko karrikak: izen ofizialak eta tradiziokoak.

Iragarkiaren kodea: L0717050