II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
VIANA
Hautetsien ordainsariak
TAOLen 75. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta apirilaren 4ko 23/2003 Foru Legean xedatutakoa betetzeko, diru konpentsazioko sistema ezartzen baitu beren kideei karguan aritzeagatik ordainsaria edo laguntza ematen dieten Nafarroako udalentzat, Vianako Udalak, 2007ko urriaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:
1. Organo erabakitzaileetan parte hartzeko laguntza finkatzea zinegotzientzat, ondoko zerrendari jarraituz:
-100,00 euro, Osoko Bilkuretara joateagatik.
-20,00 euro Informazio Batzordean eta kide anitzeko organoetan parte hartzeagatik.
2.000 euro da zinegotzi bakoitzak kontzeptu horiengatik jasoko duen gehiengoa urtebetez.
2. Zehaztutako kopuruak KPIk Nafarroan duen aldaketaren arabera berrikusiko dira 2009ko urtarrilaren 1etik aitzina.
3. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean argitaratzea.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Vianan, 2007ko urriaren 29an.-Alkate udalburua, Gregorio Galilea Arazuri.
Iragarkiaren kodea: L0716892