146. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ARGUEDAS

Udalbatzako kideen lansari, bilkura-sari eta kalte-ordainak

Arguedasko Udalak, 2007ko urriaren 26ean egindako osoko bilkuran, Udalbatzako kideen lansari, bilkura-sari eta kalte-ordainak onestea erabaki zuen, Udaleko Talde Sozialistaren eta José Chillarón Lorente jaunaren botoak kontra zirela. Hona zein diren:

Lehendabizikoa.-Erabateko dedikazioaren araubidea onartzea alkate udalburuarentzat 2007ko ekainaren 16tik 2007ko abuztuaren 31 arte bere karguko eginkizunetan, eta 2.851,65 euroko ordainsari gordina esleitzea hilabetean.

Bigarrena.-Zenbateko gordin hauek onestea kide anitzeko organoen bilkuretan parte hartzeagatik:

Osoko Bilkura: 100,00 euro ekitaldiko.

Tokiko Gobernu Batzarra: 100,00 euro ekitaldiko.

Informazio Batzordea: 80,00 euro ekitaldiko.

Hirugarrena.-Udalbatzako kide guztiek eskubidea izanen dute beren karguan aritzean sortutako gastuen kalte-ordainak jasotzeko, baldin behar bezala baimendu eta frogatzen badira. Administrazio publikoetan oro har aplikatzen diren arauei eta Osoko Bilkurak onesten dituenei jarraituko zaie.

Laugarrena.-Aipatu lansari, bilkura-sari eta kalte-ordainek 2007ko ekainaren 16an izanen dute ondorioa, eta urte bakoitzeko urtarrilaren 1etik aitzina eragina izateko berrikusiko dira, aurreko urtean Kontsumorako Prezioen Nafarroako Indizearen arabera.

Bosgarrena.-Aurreko erabakiak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaletxeko iragarki oholean argitaratzea, arlo horretan indarra duten legezko xedapenetan agindutakoari jarraituz.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Arguedasen, 2007ko urriaren 29an.-Alkate udalburua, José Antonio Rapún León.

Iragarkiaren kodea: L0716819