II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
ANDOSILLA
Aldaketa alkatearen ordainsarian
Andosillako Udalak, 2007ko urriaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:
2007ko uztailaren 18ko osoko bilkuran Juan Enrique Sanzo Andrés alkate udalburuarentzat erabakitako ordainsaria aldatzea, dedikazio partzialean baitihardu. 30.800 euroko soldata gordina hartuko du 14 hilabetetan banatua; hau da, 2.200 euro gordin hilabetean. Gizarte Segurantzako kide eginen zaio, eta Udalak ordainduko du urtean dagokion kuota.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Andosillan, 2007ko urriaren 30ean.-Alkate udalburua, Juan Enrique Sanzo Andrés.
Iragarkiaren kodea: L0716792