II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
CAPARROSO
Caparrosoko Udalbatzako kideen lansari, bilkura-sari eta kalte-ordainak
Caparrosoko Udalak, 2007ko uztailaren 5ean egin osoko bilkura berezian, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen erabateko gehiengoaz:
Lehendabizikoa.-30.000,00 euroko ordainsari gordina ezartzea urtean Irene Jiménez Iribarren andrearentzat 2007ko uztailaren 1etik aitzina, alkate karguan erabateko dedikazioan aritzeagatik. 12 ordainalditan banatuko da eta urtero berrikusiko da, Udalbatzaren zerbitzuko langileen ordainsariak berrikusi ahala.
Bigarrena.-Hautatu edo izendatu aurretik funtzionario gisa zuen ordainsaria ematea Ildelfonso Carlos Igea Pérez zinegotziari; izan ere, halaxe dagokio legez erabateko dedikazioa dela eta, Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoaren 178.2b) artikuluan ezarritako bateraezintasunagatik eta uztailaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren (Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten du) 24.4 artikuluan xedatutakoaren arabera egin duen hautuagatik.
Hirugarrena.-Kargua erabateko dedikazioan edo partzialean betetzen ez duten zinegotziak. Osoko bilkuretan parte hartzeagatik, 80 euro bilkura bakoitzeko; aldiz, 55 euro, lan taldeetan jarduteagatik. Urteko KPI igoko zaie.
Argitara ematen da, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75.5 artikulua bete dadin.
Caparroson, 2007ko urriaren 30ean.-Alkatea, Irene Jiménez Iribarren.
Iragarkiaren kodea: L0716773