146. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

IRUÑA

Erabateko dedikazioa duen zinegotziaren izendapena

Iruñeko Udaleko Alkatetzak, 2007ko urriaren 19an, xedapen hau eman zuen:

DAL 19-OCT-07 (1/PR)

"Udalbatzak, 2007ko uztailaren 3an egin osoko bilkuran, erabakia hartu zuen Iruñeko Udalean dedikazio erabatekoa edo partziala duten zinegotzien ordainsarien gainean; Osoko Bilkuraren erabaki horretan ezarritako ordainsari eta baldintzei eta Gizarte Segurantzaren araubide orokorreko afiliazioari jarraikiz, María Teresa Esporrín Las Heras andrea erabateko dedikazioko zinegotzi izendatzen dut.

Dekretu honek 2007ko azaroaren 5ean izanen ditu ondorioak, eta geroago argitaratuko da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean."

Iruñean, 2007ko urriaren 19an.-Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0716761