146. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

IRUÑA

Musika Eskolako Perkusio espezialitateko irakasle lanpostua. Izendapen proposamena

Musika Eskolako irakasle lanpostu bat, Perkusio espezialitatekoa, oposizioz betetzeko deialdia 2007ko otsailaren 20an onetsi zuen Tokiko Gobernu Batzarrak, eta 2007ko 42. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, apirilaren 14an. Epaimahaiak Salvador Tarazona Cabezón izendatzeko proposamena egin du, hura baita oposizioa gainditu eta puntu gehien eskuratu dituen izangaia.

Horren ondorioz, deialdiarekin bat, izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du jakinarazpen honetatik aitzina, deialdiaren 7.2 oinarriak aipatzen duen dokumentazioa aurkezteko.

Iruñean, 2007ko azaroaren 7an.-Lehendakaritza Alorreko zuzendaria, Julio Sucunza Azcona.

Iragarkiaren kodea: L0717174