146. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

BERRIOBEITI

Euskara teknikari izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia. Izendapena

Euskara teknikari izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko proben epaimahaiak egindako proposamenari jarraituz (deialdia 2007ko 63. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, maiatzaren 21ean argitaratu zen) eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoa betetzeko, Berriobeitiko Udalak, 2007ko azaroaren 6an egin bilkuran, erabaki zuen Miren Iosune Ortiz Atienza euskara teknikari izendatzea, Berriobeitiko Udalaren zerbitzuan lan-kontratudun finko gisa aritzeko, hura gainditu eta puntuaziorik altuena eskuratu duen izangaia delako.

Berriobeitin, 2007ko azaroaren 7an.-Alkatea, José María Irisarri Ollacarizqueta.

Iragarkiaren kodea: L0717176