II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
ARANTZA
Udaleko kideendako ordainsariak
Udal honek, 2007ko azaroaren 7an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
"Ikusirik apirilaren 4ko 23/2003 Foru Legea, karguan aritzeagatik euren kideei ordainsariak edo bilkura-sariak ordaintzen dizkieten Nafarroako udalei konpentsazio ekonomikoak emateko sistema ezartzen duena.
Aho batez, erabaki dute:
1. Alkateari 6.192,70 euroko zenbateko gordina ezartzea, karguaren dedikazio partzialaren ordain, eta Gizarte Segurantzan alta emateak suposatzen duen gastua barne kontsideratuz.
2. Zinegotzi bakoitzari 20,00 euro esleitzea bilkura bakoitzeko, eta gehienez ere 180,0 euro gordin, uztailetik kontatzen hasita.
3. Akordio hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea".
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Arantzan, 2007ko azaroaren 8an.-Alkatea, Ainara Maia Almandoz.
Iragarkiaren kodea: L0717289