II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
TUTERA
Aldaketa Tuteran lehen etxebizitza erosten duten gazteek notariotza eta erregistro gastuak ordaintzeko laguntzak arautzen dituen udal ordenantzan. Behin betiko onespena
Udalak, 2007ko apirilaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa aipatu ordenantza horretan, eta argitaratu, berriz, 2007ko maiatzaren 25eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen. Jendaurreko epea erreklamazio, kexa eta oharrik gabe iragan denez, aipatu aldaketa horiek behin betikoz onetsita daude, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 262.2 artikuluan ezarritakoa aplikatuz, osorik argitaratzen dira. Hona hemen:
4.2.f) artikulua honela idatziko da: "Eskabidea aurkezteko bi hilabeteko epea izanen da Jabetza Erregistroko faktura luzatu ondotik".
Aditzera ematen da orok jakin dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikulua betetzeko asmoz, eta ohartarazten behin betiko onespen honen aurka jotzen ahal dela errekurtso hauetakoren bat paratuz:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza/erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik. Aldez aurretik, eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa ezar daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, egintza/erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik; edo, bestela,
b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean egintza/erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Tuteran, 2007ko azaroaren 6an.-Ogasuneko zinegotzi delegatua, José María Navarro Fandós.
Iragarkiaren kodea: L0717166