II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
TUTERA
Plan orokorreko aprobetxamendu mota
Pan orokorreko aprobetxamendu motaren egungo mekanismoa zalantzan jartzen dutela, Udalaren aurkako zenbait errekurtso Nafarroako Administrazio Epaitegian aurkeztu izanik.
Beharrezko kontsultak eginik, eta badaezpada, irizpide batzuk ezarri beharra ikusi da Udalak araubide bat izan dezan gaur egungo hirigintzako legeriari eta Udal Planari jarraituz bi jarduketa modu hauetan: hiri lurzoruko jarduketa asistematikoetan eta hiri lurzoruko edo lurzoru urbanizagarriko jarduketa sistematikoetan.
1.-Hiri lurzoruko jarduketa asistematikoak
Banaketa eremu hauetan kokatutako lurzatiei dagokie:
1 A
2 A
3 A
4 A
5 A
6 A
10 A
Lizentzia eskuratzeko aurkezten diren proiektuetan zenbateko aprobetxamendua den adierazi beharko da, bai apropiazioarena bai proiektuarena, aprobetxamendu motako koefizienteei eta erabileren homogeneizaziokoei jarraituz, plan orokorraren barrenean baitaude.
Dena dela, egon litekeen aprobetxamendu defizitarioa, hau da, proiektuko aprobetxamenduaren eta apropiaziokoaren (aprobetxamendu motaren %100) arteko aldea, aldez aurretik ordaintzera behartu gabe emanen du lizentzia Udalak.
Aprobetxamendua emateko erabakiak, haren likidazio ekonomikoa egitera behartuko ez badu ere, erreserba espresa eta hura gauzatzeko aurreikuspena izanen du Udalaren tesiek aurrera egiten badute (egungo planaren arabera erabiltzen ari den aprobetxamendu motaren mekanismoari buruzko determinazioak mantentzearren). Horiek administrazioarekiko auzien jurisdikzioan planteatzen edo planteatuko diren errekurtso judizialetan defendatzen dira. Erreserbaren xedea betez gero, obra bukatu aurretik edo ondoren esku hartzen ahalko da, nahiz lehen erabilerako lizentzia eman izan (etxebizitzak edo jarduerak diren). Erreserba horrek lizentziaren titularrari eraginen dio; hortaz, horren berri emanen zaio eskubidea duenari (erosleak, ondorengoak edo eskubidea eskuratzen dutenak).
Aipatu lurzatien erabileran aldaketak sortuz gero, irizpide eta erreserba horiek aplikatuko dira.
2.-Hiri lurzoruko edo lurzoru urbanizagarriko jarduketa sistematikoak
Banaketa eremuetako exekuzio unitateetan behar diren lurzatiketak edo jarduketa sistema baliokidea egin ondoren sortzen diren lurzatiei dagokie:
2 B
2 D
3 B
4 B
4 D
5 B
6 B
7 B
8 B
11 B
ALDE ZAHARRA
Jarduera ekonomikoen poligonoa
Eta hirigintzako garapen batean sortzen ahal diren exekuzio unitateak.
Proiektuaren aprobetxamendua, behar bezala homogeneizatua, eta kontzeptu guztietan, estalkiartearen eta hegalkinen aprobetxamenduak barne direla, birzatitze proiektuan edo antzeko nahiz baliokide batean lurzatiari esleitzen zaion hirigintzako aprobetxamendua baino txikiagoa dela frogatu beharko da.
Espedientean sor litekeen erreserba berariazkoan salbu, Udalak ez dio aprobetxamendua titularrari salduko garapenaren planeamenduan eta jarduketa sistemetan aurreikusi gabeko erabilerak edo birzatiketan kontuan hartu gabeko hegalkin edo solairuarteak agertzeagatik.
Indarraldia.-Proiektu guztiei aplikatuko zaie, haien gaineko erabakia hartu behar bada, Hirigintza, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendietako Informazio Batzorde Iraunkorrak balioesten duenetik aitzina.
Izan ere, besteak beste, Tokiko Gobernu Batzordeak hartu beharreko erabakietan du eragina, obretako lizentzia eman behar denean, baita hirigintzako beste tresna batzuetan ere.
Hortaz, Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki hau hartu du:
1.-Jakintzat hartzea Tuterako Udalaren Hirigintza, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendietako Informazio Batzorde Iraunkorrak ontzat emandako irizpideak, Udalak 2007ko urriaren 22tik aitzina erabiliko dituenak Udal Planaren eta egungo hirigintza legeriaren barrenean, jarduketa moten arabera: hiri lurzoruko jarduketa asistematikoak eta hiri lurzoruko edo lurzoru urbanizagarriko jarduketa sistematikoak.
2.-Haiek aditzera ematea Udaletxeko iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.
Tuteran, 2007ko urriaren 26an.-Hiri Antolamendu eta Ekonomia Alorreko zinegotzi delegatua, María Victoria Castillo Floristán.
Iragarkiaren kodea: L0716813