146. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

JAURRIETA

Lizentziak eman eta hirigintzan bertzelako jarduketak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. Behin betiko onespena

Jaurrietako Udalak, 2007ko abauztuaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Lizentziak eman eta hirigintzan bertzelako jarduketak egiteko tasak arautzen dituen udal ordenantza. Iragarkia 2007ko 121. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara, irailaren 28an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horretako aldaketa behin betikoz onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Jaurrietan, 2007ko azaroaren 6an.-Alkatea, José Gabriel de Andrés Esandi.

TESTU ALDATUA

Zergapeko egintza, tasa eta kuota

7. artikulua. Ondotik heldu diren tasak libratuko dira, bakoitza bere kontzeptuari lotua, tarifen eranskinean ere azaltzen baitira. Hona hemen:

-Hirigintzako lizentzien eskabideak (obra lizentzia, lehen aldiz erabiltzekoa, ....) Nafarroako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 189. artikuluari jarraikiz, Udalaren hirigintza zerbitzuen arabera obra larriak baldin badira: 232 euro bakoitza. Kontzeptu horrengatik tasa sortuko betiere baldin eta Udaleko hirigileak txostena egin badu. Txostenik egin ez badu, ez da tasarik sortuko, ez baita gasturik sortu Udalarendako.

-Hirigintzako lizentzien eskabideak (obra lizentzia, lehen aldiz erabiltzekoa, ....) Nafarroako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 189. artikuluari jarraikiz, Udalaren hirigintza zerbitzuen arabera obra ttikiak baldin badira: 81,20 euro bakoitza. Kontzeptu horrengatik tasa sortuko betiere baldin eta Udaleko hirigileak txostena egin badu. Txostenik egin ez badu, ez da tasarik sortuko, ez baita gasturik sortu Udalarendako.

Iragarkiaren kodea: L0717144