I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
7/2007 FORU AGINDUA, urriaren 16koa, Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eledunak emana, Yolanda de la Rúa Aramburu, Nafarroako Gobernuko Komunikazio Zuzendaritza Nagusia-Gobernuaren Eledunaren Bulegoko Izapide Administratiboen Bulegoko burua, kargutik kentzen duena.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatian xedatzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.
Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,
AGINDU DUT:
1. Yolanda de la Rúa Aramburu, Nafarroako Gobernuko Komunikazio Zuzendaritza Nagusia-Gobernuaren Eledunaren Bulegoko Izapide Administratiboen Bulegoko burua, kargutik kentzea.
2. Foru agindu jakinaraztea interesdunari, Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2007ko urriaren 16an.-Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eleduna, Alberto Catalán Higueras.
Iragarkiaren kodea: F0717374