146. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ARANTZA

Zerga berezien onespena

Arantzako Udalak, 2007ko urriaren 3an egindako bileran, ondorengo erabakia hartu zuen.

1. Arantzako abeltzaintzako toki azpiegituretarako hobekuntza lanen proiektua onartzea.

2. Lanak finantziatzeko kontribuzio bereziak ezartzea eta hauek behin behinekoz onartzea, betiere bilera egin eta bertan zein lan eginen diren erabakitzen den ikusita.

3. Kontribuzio berezien zerga-oinarria hauxe izanen da: bideak moldatzeko kostu osoren %30.

4. Kobrantzari eta dirubilketari eta erabaki honetan espresuki aurreikusirik ez dagoen guztiari dagokienez, Kontribuzio berezien ordenantza, Ordenantza fiskal orokorra eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 6/1995 Foru Legea izanen dira aplikatzekoak.

5. Aipatu espedientea jendaurrean jartzea hamabost eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten udal bulegoetan.

6. Interesdunei Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 6/95 Foru Legeko 119. eta 120. artikuluetan aurreikusten den zergadunen administrazio elkartea osatzeko aukera ematea.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Arantzan, 2007ko azaroaren 8an.-Alkatea, Ainara Maia Almandoz.

Iragarkiaren kodea: L0717287