I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
2131/2007 EBAZPENA, azaroaren 5ekoa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, Ingurumen baimen integratua ematen duena Iruñeko udal mugapeko Miluze zubiko errepidea, zk.g. helbidean hiltegi jarduerarako. Jardueraren titularra La Protectora, S.A. da.
Instalazio hori, jadanik badena, Kutsaduraren aurkako aurreneurri eta kontrol integratuei buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen I. eranskineko 9.1 epigrafean sarturik dago, "Hiltegiak, egunean kanalean 50 tonatik goiti ekoizteko gaitasuna dutenak" izenekoan, eta, beraz, Ingurumen baimen integratuko araubidearen menpe dago.
Era berean, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Legea garatzeko Erregelamenduaren 2B eranskineko 9.2. epigrafean jasota dago, hots, "Hiltegiak eta abereak hil edo zatikatzeko instalazioak egunean kanalean 50 tonatik goiti ekoizteko gaitasuna dutenak" izenekoan, eta beraz, Ingurumen baimen integratuaren araubidearen menpe dago. Erregelamendu hori abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.
Bestaldetik, instalazioa sarturik dago Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua aldatzen duen maiatzaren 8ko 6/2001 Legearen I. eranskineko 6. taldeko f) atalean. Dena den, eta abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren lehenengo xedapen iragankorrean ezarritakoarekin bat, jadanik badiren instalazioak Ingurumen baimen integratuko araubidera egokitzeko, 2A eta 2B eranskinetan jasoak, ez da beharrezkoa izanen Ingurumen eraginaren adierazpena lortzeko prozedurak tramitatzea.
Industria establezimendua ez dago ekainaren 16ko 1254/1999 Errege Dekretuaren aplikazio eremuan. Istripu larriek sortzen dituzten arriskuak kontrolatzeko neurriak onetsi zituen dekretu horrek, gai arriskutsuak tarteko diren kasuetarako.
Egin den tramitazio administratiboaren laburpena foru agindu honen V. eranskinean dago. Ez da proiektuari buruzko alegaziorik aurkeztu jendaurrean egon den artean.
Ingurumenaren arloko eskumenak Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiari, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko zuzendariari eta Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariari eskuordetzen dizkien urriaren 10eko 42/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuratu dudan ahalmena erabiliz,
EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.-La Protectora, S.A. titular duen hiltegirako instalazioari Ingurumen baimen integratua ematea. Iruñeko udal mugapean ezarriko da.
Bigarrena.-Jarduera hori Ingurumen baimen integratuaren eskaeraren oinarrizko proiektuan eta 1108/06 espediente administratiboko gainerako agirietan aipatzen diren baldintzei jarraikiz garatu beharko da, betiere foru agindu honen II., III. eta IV. eranskinetako neurriak betez.
Hirugarrena.-Ingurumenaren arloko Baimen Integratuaren indarraldia 2010eko abenduaren 31an bukatuko da. Egun horretarako jadanik baden instalazio horren funtzionamendua bertan behera utzi eta jarduera beste instalazio berri batera lekuz aldatu ez bada, titularrak indarraldia bukatu baino hamar hilabete lehenago, beranduenez, berritzeko eskatu beharko du, arauetan ezarriko den prozedura administratiboari eutsiz.
Laugarrena.-Jarduera edonola ere aldatzeko, titularrak aldez aurretik Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari jakinarazi beharko dio. Arrazoiak emanda, adierazi beharko du aldaketa funtsezkoa, nabarmena edo garrantzirik gabea den, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduan xedatutakoarekin bat. Aipatutako erregelamendua abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.
Bosgarrena.-Nafarroako Hondakin Toxiko eta Arriskugarrien Sortzaile Txikien Erregistroan duen inskripzioa bere horretan uzten da, hain zuzen PP/673/NA/2005 zenbakia, urriaren 13ko 312/1993 Foru Dekretuan xedaturikoarekin bat. Hondakin arriskugarriak sortzen dituen jarduera A111 da, hots, haragi-industriak, hiltegiak eta abereen zatikatzeak, hondakin toxiko eta arriskugarriei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko Erregelamenduko I. eranskineko 6. taularen arabera. Erregelamendu hori uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen. Sortzen ahal diren hondakin arriskutsuak ingurumen arloko baimen osatu honen III. eranskinean ageri dira. Hondakin arriskutsuak sortzeko prozesuan gertatzen den edozein aldaketa jakinarazi beharko da, erregistratzeko eta, bidezkoa bada, aipatutako III. eranskinean sartzeko.
Seigarrena.-Hondakin arriskugarriak ahalik eta gehien gutxitzeko Plana, titularrak aurkeztua, onestea, ekainaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuko bigarren xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat.
Zazpigarrena.-2007ko azaroaren 31 baino lehenago, titularrak irekitzeko baimena eskatu beharko du, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 40. artikuluan eta foru agindu honen II. eranskinean ezartzen diren baldintzetan xedatutakoarekin bat. Aipatutako erregelamendua abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.
Zortzigarrena.-Departamentu honek araudi sektorial aplikagarriaren ondorioz baimenaren xede den jarduera edo instalaziorako emandako baimenak eta gainerako administrazio egintzak indarrik gabe uztea, betiere ebazpen honetan espresuki haiei buruz egindako adierazpena badago.
Bederatzigarrena.-Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
Hamargarrena.-Adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.
Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.
Epe horiek foru agindu honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.
Hamaikagarrena.-Foru agindu hau jakinaraztea La Protectora, S.A.ri, Iruñeko Udalari, Nafarroako Larrialdietako Agentziako Babes Zibilerako Zuzendaritzari eta Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2007ko azaroaren 5ean.-Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.
Oharra: foru agindu honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura daude, Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan, Iruñeko Armada etorbideko 2ko behean (8. solairuan, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuan) eta Nafarroako Gobernuko web atarian, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren sailean, "Ingurumen baimenak" kontsulten atalean.
Iragarkiaren kodea: F0717023