I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
385/2007 EBAZPENA, azaroaren 2koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena, Arakil ibaiaren dragatzetik sortutako 400 metro kubiko hondakin inerte Arakilen dagoen Satrustegi alderdiko 12. poligonoko 290. lurzatian botatzeko. Kilara, SLk sustatu du.
2007ko ekainaren 24an Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuan sartu da goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera. 2 urte baino gutxiagoko balio-bizitza duen hondakindegi bat denez, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskineko O letran sartuta dago. Beraz, Ingurumen ukipenetarako baimena behar du.
Foru dekretu horren 36. artikuluak ezartzen du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak Ingurumen ukipenetarako baimena eman edo ukatzeko ebazpen arrazoitua emanen duela, eskaera aurkeztu eta lau hilabeteko epean.
Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 31.2 artikuluak ezartzen du Ingurumen ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimendu ahal diren jardueretarakoa ere bilduko duela eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen dituela.
Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 35. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Arakilgo Udalaren proiektuaren hirigintza-bateragarritasunari buruzko txostena eskatu eta, 2007ko urriaren 2an, aldeko txostena jaso zen.
Espedientean dauden txostenak ikusirik, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urriaren 10eko 426/2007 Foru aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea, Arakil ibaiaren dragatzetik sortutako 400 metro kubiko hondakin inerte Arakilen dagoen Satrustegi alderdiko 12. poligonoko 290. lurzatian botatzeko, Kilara, SLk sustatu baitu.
2. Baimena emateko ingurumenari buruzko baldintza hauek bete beharko dira:
-Bakarrik bota ahalko dira Arakil ibaiaren dragatzetik ateratako hondakinak.
-Zaborra bota ondoren, landeare-lur geruza zabalduko da eta belar eta zuhaixken haziak erein beharko dira.
3. Baimenak, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezartzen diren ondorioak izanen ditu (lurzoru urbanizaezinean egin behar diren jarduerak baimentzeko prozedura).
4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.
Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.
5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
6. Ebazpen hau igortzea Ingurumen Kalitatearen Zerbitzura, Ingurumen Zaintzara, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzura, sustatzaileari eta Arakilgo Udalera, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2007ko azaroaren 2an.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.
Iragarkiaren kodea: F0717036