146. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

367/2007 FORU AGINDUA, azaroaren 5ekoa, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak emana, Rosa de Miguel Maiza andrea, Nazioarteko Garapeneko Zuzendaritza Nagusiko Nazioarteko Programen eta Proiekzioaren Zerbitzuko Nazioarteko Erakundeen eta Sustapenaren Ataleko burua, kargutik kentzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko 2. idatz-zatian xedatzen du atalburuen bitarte baterako izendapenak indarrik gabe uzten ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,

AGINDU DUT:

1. Rosa de Miguel Maiza andrea, Nazioarteko Garapeneko Zuzendaritza Nagusiko Nazioarteko Programen eta Proiekzioaren Zerbitzuko Nazioarteko Erakundeen eta Sustapenaren Ataleko burua, kargutik kentzea.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Nazioarteko Programen eta Proiekzioaren Zerbitzuari, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eta Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea.

Iruñean, 2007ko azaroaren 5ean.-Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: F0717477