I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
301/2007 EBAZPENA, urriaren 23koa, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak emana, Lodosa, Erriberri eta Garesko Udal Musika Eskolen baimena aldatzen duena, perkusioa espezialitatea kendu delako, eta Azkoiengo Eskolarena, 2007/2008 ikasturtean espezialitate hori emanen ez delako.
Ikusirik Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuaren proposamena, Nafarroako Foru Komunitateko zenbait Udal Musika Eskolak duten "perkusioa" emateko baimena baliogabetzeko espedientea hastekoa. Proposamena egin da Nafarroako Foru Komunitateko Musika eta Dantza Eskolen sorrera eta funtzionamenduari buruzko oinarrizko arauak ezartzen dituen abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 12. artikuluak jarritako baldintza betetzen ez delako, erdi mailako titulazioa duen espezialitateko irakaslerik ez dagoelako, alegia.
Ikusirik Azkoiengo Udalak alegatu duela Udal Eskolan 2008/2009 ikasturterako espezialitatean titulua duen irakaslea izanen dela, espezialitatearen baimena ikasturte baterako kenduko da, hurrengo ikasturtean eskolak aipatu irakaslea izanen duelakoan.
Abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuko 29. artikuluan ezarritakoa kontuan hartuta.
Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz; eskoletako titular diren toki entitateek entzun ondoren, Ikastetxeen, Ikasketetarako Laguntzen eta Azterlan Ekonomikoen Zerbitzuak proposaturik,
EBATZI DUT:
1. 2007/2008 ikasturtetik aitzina Udal Musika Eskola hauen baimena aldatzen da: Lodosako "Angel Arrastia" Musika Eskolarena (zentro kodea: 31008724), Erriberriko "Jesús García Leoz" Musika Eskolarena (zentro kodea: 31008694), eta Garesko Musika Eskolarena (zentro kodea: 31008700), "perkusioa" espezialitatea kendu delako erdi mailako irakaslerik ez dutelako, abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuko 12. artikuluak ezartzen duen bezala.
2. Eskolek une horretatik aurrera baimenduta izanen dituzten ikasketak hauek dira:
a) Lodosako "Angel Arrastia" Udal Musika Eskola:
eskusoinua, klarinetea, zeharkako txirula, gitarra, oboea, pianoa, saxofoia, tronboia, tronpa, tronpeta eta tuba.
b) Erriberriko "Jesús García Leoz" Udal Musika Eskola:
bonbardinoa, kantua, klarinetea, zeharkako txirula, gitarra, pianoa, saxofoia, tronboia, tronpa, tronpeta eta biolina.
c) Garesko Udal Musika Eskola:
eskusoinua, klarinetea, zeharkako txirula, gitarra, pianoa, saxofoia, tronboia eta tronpeta.
3. Azkoiengo Udal Musika Eskolaren baimena aldatzen da (zentro kodea: 31008785) 2007/2008 ikasturtean perkusioa emateko baimena kendu delako.
4. 2008/2009 ikasturtea hasi baino lehen, Azkoiengo eskolako titularrak "perkusioa" espezialitatea emango duen irakaslearen erdi mailako titulua aurkeztu beharko du. Hala egiten badu, baimenaren etenaldia besterik gabe bukatuko da, eta ez badu hala egiten, baimena kendu eginen da.
5. Administrazioaren ebazpen honen kontra administrazio publiko interesadunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko du, Nafarroako Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.
6. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.
7. Ebazpen hau igortzea Azkoiengo alkate-udalburuari, Udal Musika Eskolaren Udal Patronatuko lehendakaria baita, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Ikastetxeen, Ikasketetarako Laguntzen eta Ekonomia Ikasketen Zerbitzuari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari, Arte Irakaskuntzaren Atalari, Informazioa Kudeatzeko Bulegoari, Ikastetxe Publikoak Finantzatzeko Bulegoari eta Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Bulegoari.
Iruñean, 2007ko urriaren 23an.-Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusia, Francisco Javier Esparza Sánchez.
Iragarkiaren kodea: F0716997