I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
92/2007 EBAZPENA, azaroaren 9koa, Aurrekontuen eta Ondarearen zuzendari nagusiak emana, aseguru eta berraseguru pribatuen bitartekoei buruzko uztailaren 17ko 26/2006 Legera egokitu diren aseguru pribatuen bitartekoen zerrenda jakinarazten duena.
Aseguru eta berraseguru pribatuen bitartekoei buruzko uztailaren 17ko 26/2006 Legeak, bigarren xedapen iragankorrean xedatzen du lege honek indarra hartzen duen egunean aseguru artekari jardueran legezkoa moduan aritzen diren aseguru-artekariek urtebeteko epea izanen dutela, egun beretik aitzina, lege honen 21.1.artiluko e) eta f) letretan eskatzen diren aseguruen artekari gisa aseguru bitarteko jardueran aritzeko inskripzioa eman eta mantentzeko baldintzak betetzen dituztela frogatzeko.
Epe hori iraganik, xedapen iragankor horretan aurrikusitakoaren arabera lege horri egokitu direla egiaztatzen ez dutenek ezin izanen dute aseguru bitarteko jardueran aritu.
26/2006 Legeko bigarren xedapen iragankorrean aurreikusitako epea iraganik, egokitze prozesua igarota, egoki ikusten da aseguru pribatuan bitarteko jardueran aritzeko baimena duten aseguru-artekari eta artekaritzen zerrenda jakinaraztea
Horrenbestez, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak irailaren 3ko 301/2007 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskurantzak erabiliz,
EBATZI DUT:
Lehendabizikoa.-Eranskin gisa ageri den zerrendako kideei aseguru pribatuan bitarteko jardueran aseguru-artekari edo artekaritza gisa jarduteko baimena berrestea, Aseguru eta berraseguru pribatuen bitartekoei buruzko uztailaren 17ko 26/2006 Legearen, 21.1.artiluko e) eta f) letretan eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela frogatzen baitute.
Bigarrena.-Aseguruen bitartekoen, berraseguruen artekarien eta horien goi-kargudunen administrazio erregistro berezian inskribatzea.
Hirugarrena.-Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 57. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Iruñean, 2007ko azaroaren 9an.-Aurrekontu eta Ondarearen zuzendari nagusi, Concepción Aranguren Alvarez.
ERANSKINA
26/2006 Legera egokitzen diren aseguru-artekari eta artekaritzak
KLABEA IZEN SOZIALA
NA-002 J Lifey, Correduría de Seguros, S.L.
NA-003 F Aldaz Revestido, Miguel
NA-004 F Redrado Marsella, Jesús Vicente
NA-006 J Diagonal Broker's, S.L.
NA-007 F Romano Turrilas, Jesús M.ª
NA-008 F Suescun Ruiz, Félix
NA-010 J Baigorri Zia, S.L.
NA-012 J Europool, S.L.
NA-013 J M.C. Gespam, S.L.
NA-014 J Mittel-Salvo, S.L.
NA-015 J Correduría Vuelta del Castillo, S.L.
NA-016 J Castillo y Espinosa, Correduría de Seguros, S.L.
NA-017 J Alayzazu, Correduría de Seguros, S.L.
NA-018 J Afiser Roldán, Correduría de Seguros, S.L.
NA-019 F García Domínguez, Agustín
NA-020 F Milagro Miramón, Félix
NA-022 J Martínez Magaña, Correduría de Seguros, S.L.
NA-024 J Koldo Cilveti Zazpe, S.L.
NA-025 F Aramendía Osés, Javier
NA-026 J Allo 2000, Correduría de Seguros, S.L.
NA-027 J Asesoría, Gestión y Mediación, C. Seg, S.L. (AGM)
NA-028 J Gama, Corredores de Seguros, S.L.
NA-029 J Rocamador Marco, Correduría de Seguros, S.L.
NA-030 F Beloqui Pérez de Obanos, Alberto
NA-031 J Raimundo Alvarez, Correduría de Seguros, S.L.
NA-033 J Correduría de Seguros Navarra, S.L.
NA-037 F Aguirre Errea, Alfonso
NA-038 J Bigain Servicios Integrales, S.L.
NA-039 F Zuheros Agurirre, Rosa
NA-040 J Tradisna Milenium, Correduría de Seguros, S.L.
NA-041 F Sánchez Mayoral Amo, M.ª del Carmen
NA-042 J Euro Brokers, Correduría de Seguros y S.F., S.L.
NA-043 J Herce Ribera Navarra, C.ª de Seguros, S.L.
NA-044 F Alegría Suescun, Francisco Javier
NA.045 J Correduría de Seguros Financar Mediación, S.L.
NA-049 J Cuatro Vientos, Correduría de Seguros, SLU
NA-051 J Ber2004, Correduría de Seguros, S.L.
NA-052 J Arista Brokers, Correduría de Seguros, S.L.
NA-053 J Técnicos de Seguros Independientes, C.ª de S, S.L,
NA-054 J Correduría de Seguros Suescun de Esteban
NA-056 J Abascal Mediación, S.L.
NA-057 F Castañeda Gómez, María
NA-058 J Jaime Zabala, S.L.
Iragarkiaren kodea: F0717463