I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
465/2007 FORU AGINDUA, urriaren 29koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, industria prozesu jakin batzuetan erreketako gasen eguratserako emisioak zehazteko metodo espezifikoak ezartzen dituena.
Urtarrilaren 14ko 6/2002 Foru Dekretuak eguratsera kutsagarriak igor ditzaketen jarduerak eta funtzionatzeko baldintzak ezartzen ditu.
Aipatu foru dekretuaren 32. artikulua irakurrita ulertzen da aldian-aldian aldizka egiten diren emisioak neurtzeko tresna arau-emaile nagusiak EN arauak direla eta, horiek ezean, UNE arauak eta bi horietako bat ere ez baldin badago, nazioarteko arauak aplikatuko direla. Hori guztia Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak metodo espezifikoak ezartzen ez baditu zeren, kasu horretan, departamentuarenak izanen baitute lehentasuna.
Oraintsu aplikatzen ahal diren EN arau europarrak argitaratu dira zehazteko CO, O2, NOx eta SO2 eguratserako isuriak. Horrek errekuntza instalazio handiei buruzko martxoaren 12ko 430/2004 Errege Dekretuaren aplikazio eremuan eta hondakinen erreketari buruzko maiatzaren 30eko 653/2003 Errege Dekretuaren aplikazio eremuan sartzen diren industria prozesuetan, bi arauek ezarri bezala, eta 6/2002 Foru Dekretuaren menpeko gainerako industria prozesuetan erabiltzera behartzen du.
Baina EN arau europar horiek aplikatzeko tresneria sofistikatu eta garestia erabili beharra dago eta gehiegizkotzat jotzen da eguratserako isuriak sortzen dituzten arren aurreko paragrafoan aipatu errege dekretuen aplikazio eremuan sartzen ez diren industria prozesuetan aplikatzea.
Horregatik guztiagatik Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak proposatzen du Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak ezar ditzala instalazio horiek erabili beharreko metodo espezifikoak, ASTM D-6522 (zelula elektrokimikoak) arauan oinarrituak, horrelako instalazioetan laginak hartzeko eta analisiak egiteko prozedura oinarrizko arau batek espresuki arautzen ez duen artean, EN arauekin bat datozen prozedurak ere erabili ahal izatea ukatu gabe.
Ikusirik Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak egindako proposamenaren txostena eta Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. Instalazio jakin batzuen eguratserako isurietan CO, O2, NOx eta SO2 zehazteko metodo espezifikoak ezartzea ASTM D-6522 (zelula elektrokimikoak) arauan oinarrituak.
Metodo horiexek aplikatuko dira lehentasunez, EN europar arauekin bat datozen prozedurak ere erabili ahal izatea ukatu gabe.
2. Metodo espezifiko horiek martxoaren 12ko 430/2004 Errege Dekretuaren eta maiatzaren 30eko 653/2003 Errege Dekretuaren aplikazio esparruan ez dauden instalazioetan erabiltzen ahalko dira.
3. Foru agindu hau aplikatuko da eguratserako emisioak neurtzeko erabili beharreko metodoak arautzeko oinarrizko araurik ez den artean martxoaren 12ko 430/2004 Errege Dekretuaren eta maiatzaren 30eko 653/2003 Errege Dekretuaren aplikazio esparruan ez dauden instalazioetan.
4. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
5. Foru agindu hau igortzea Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, Kreditazio Entitate Nazionalari (ENAC) eta Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuari.
Iruñean, 2007ko urriaren 29an.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.
Iragarkiaren kodea: F0717038