I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
431/2007 FORU AGINDUA, urriaren 16koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena, Armañantzasen (Nafarroan) zenbait nekazaritza-bide egokitzeko lanak egiteko. Armañantzasko Udalak sustatu du.
2007ko abuztuaren 3an Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuan sartu da goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera.
Aipatutako proposamena gauzatzeko Ingurumen ukipenetarako baimena behar da, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 93/2007 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz, 2C eranskineko D) atalean sartu baita.
2007ko martxoko eta apirileko euriteek hondaturiko nekazaritza-bideen tarteak konpondu nahi dira. Izan ere, obrak honako pistetan eginen dira: Menchóngo bidea (2300 m), Sobarcorako bidea (1570 m), Bardozasko bidea (975 m), Desojoko bidea (1530 m), Miralobosko bidea (1090 m), Mariñanas de Arribako bidea (2245 m), Majuelograndeko bidea (895 m), Olivares de la Iglesiako bidea (775 m) eta Bargotako bidea (1150 m), guztiak Armañantzasko udal mugapean. Era berean, Menchóngo bidean, Sobarcorako bidean, Desojoko bidean, Olivares de la Iglesiako bidean eta Mariñanas de Arribako bidean, bitarte bakanetan luiziak kendu beharko dira.
Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuko 36. artikuluak ezartzen du eskaera aurkeztu eta lau hilabeteko epean Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak Ingurumen ukipenetarako baimena eman edo ukatzeko ebazpen arrazoitua emanen duela.
Foru dekretu horren 31.2 artikuluak ezartzen du Ingurumen ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jarduerena bilduko duela eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen dituela.
Espedientean dauden txostenak ikusita eta Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 28.1 artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea, Armañantzasen (Nafarroan) zenbait nekazaritza-bide egokitzeko lanak egiteko. Armañantzasko Udalak sustatu du.
2. Baimena baldintza hauen menpe egonen da:
-Zenbait zuhaitzetan adarrak moztu behar badira, batez ere Menchóngo bidean, motozerrarekin eginen da.
-Ezpondak ahalik eta aldapa txikienarekin utzi beharko dira, geroago lehengoratzeko xedez.
-Obrak hasi aurretik Lizarrako ingurumenzainei abisatuko zaie (telefono zenbakiak: 948 55 60 31 / 608 062 669).
-Obren ondorioz jarduketa eremuan inolako hondakinik ez pilatzea, eta hala bada, baimendutako zabortegi kontrolatu batera eramanen dira.
-Inolako hondakinik ez botatzea (gasolioa, zaborra, hormigoia, etab.).
3. Baimenak, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezartzen diren ondorioak izanen ditu (lurzoru urbanizaezinean egin behar diren jarduerak baimentzeko prozedura).
4. Foru agindu honek ez du administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.
Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Epeak foru agindu hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira.
5. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea.
6. Foru agindu hau Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, Ingurumen Zaintzari eta Armañantzasko Udalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2007ko urriaren 16an.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.
Iragarkiaren kodea: F0716386