146. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

88/2007 EBAZPENA, urriaren 31koa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak egiten ari diren ikasleendako 165 postutarako deialdia egiten duena, "Eskola Ibiltariak 2008" izeneko programan parte har dezaten, eta Nafarroako ibilbidea egitera beste erkidegoetatik etortzen diren taldeen ostatua eta mantenua finantzatzeko gastua baimentzen duena.

Antolamendu eta Berrikuntza Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du eta bertan adierazi, Hezkuntza Departamentuak, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioarekin elkarlanean, "Eskola Ibiltariak" izeneko programa burutu, garatu, jarraitu eta zabaltzeko behar diren tresnak gauzatu behar dituela. Horrenbestez, 1986ko martxoaren 13an eman eta apirilaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Aginduan, 1995eko ekainaren 28an eman eta uztailaren 27ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Aginduan eta Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak eta Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuak 1991ko urtarrilaren 15ean izenpetu eta martxoaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean eta maiatzaren 8ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen Hitzarmenean xedaturikoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateari dagokionez, bidezko da horretarako ezarri diren ibilbideetan zehar ibiliko diren Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako 11 taldeak aukeratu eta Nafarroako ibilbidea antolatzeko behar diren gastuak finantzatzen laguntzea.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) letrak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitatean 2008. urterako "Eskola Ibiltariak" izeneko programan parte hartzeko 165 postutarako, gehienez, dei egitea, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioarekin elkarlanean, ebazpen honen 1. eranskinean dagoen deialdiaren arauei jarraituz.

2. 2008. urtean Nafarroako ibilbidea egitera beste erkidegoetatik etortzen diren ikasle eta irakasle taldeen ostatua eta mantenua finantzatzeko 25.714,47 euro inguruko gastua baimentzea, programa garatzeko Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak eta Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuak 1991ko urtarrilaren 15ean izenpetu zuten Hitzarmeneko seigarren oinarriko 3. atalean xedaturikoa betez.

Gastu hori 2008rako gastuen aurrekontuan "Eskola Ibiltarientzako laguntzak" programarako sortuko den 422000-41500-2269-322D00 kontusailari egotziko zaio, kontusail horretan behar adina diru baldin badago.

Zenbateko hori Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren ekarpenaz gehitu beharko da. Horrek 33.170,22 euro inguruko zenbatekoa finkatu du 2008rako. Horri Nafarroako ikastetxeetatik joateko ezartzen den zenbatekoa gehituko zaio, 27.702,26 euro inguru.

3. Deialdia eta bere eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agintzea.

4. Ebazpen hau eta bere eranskinak Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaileari, Antolamendu eta Berrikuntza Zerbitzuari, Helduen Hezkuntzaren eta Lurralde Lankidetzako Programen Atalari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2007ko urriaren 31n.-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jiménez.

1. ERANSKINA

"Eskola ibiltariak 2008" programan parte hartzeko deialdia

Programaren ezaugarri orokorrak

1. Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan 2008. urtean Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasketak egiten ari diren ikasleendako 165 postutarako deialdia egiten da, "Eskola Ibiltariak" programan parte hartu ahal izateko.

Larrazkeneko aldian (2008ko irailaren 28tik abenduaren 1era bitarte) parte hartu behar duten ikasleek kontuan izan behar dute aukeraketa egitean Lehen Hezkuntzako 4. edo 5. mailan behar dutela matrikulaturik egon, parte hartzen dutenean 5. edo 6. mailan egon daitezen.

2. Talde guztiek, 12 ikasletik 15era bitartekoak, irakasle bana edukiko dute berekin, tutorea izan beharko duena, edo hala ez bada, ikasle talde bakoitzari eskola ematen dion irakasle bat, taldeari jardueran egokitasunez parte-harrarazteaz arduratuko dena.

Bere tamaina dela eta, 12 ikasletik 15era bitarteko taldea osatu ezin duen ikastetxea beste batekin elkartu ahal izanen da taldea eratzeko. Horrelakoetan erabaki beharko da zein irakasle joanen den ikasleekin.

3. Eskola Ibiltarien programa 2008ko martxoaren 30etik ekainaren 16ra bitarte, eta irailaren 28tik abenduaren 1era bitarte eginen da.

4. Taldeek aste bakoitzeko astearteko arratsaldean ekinen diote ibilbide buruari. Itzuli, berriz, hurrengo asteleheneko goizean itzuliko dira.

Dirulaguntza

5. Ministerioak, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren bidez, ikastetxeei laguntzak eskudirutan emanen dizkie, ikastetxea dagoen herritik ibilbidearen bururainoko bidaiaren garraio gastuak eta jarduera prestatzeko gastuak ordaintzeko. Ikastetxeak joan-etorriak antolatzeko eta kudeatzeko erantzule zuzenak izanen dira. Hori dela eta, laguntzaren diru zenbatekoa distantziaren modulu hauetan, kilometrotan, oinarrituko da (joan-etorria):

-500 kilometro baino gutxiago: gehienez ere 1.029 euro.

-501 kilometrotik 1.000ra bitarte: gehienez ere 1.542 euro.

-1.001 kilometrotik 2.000ra bitarte: gehienez ere 2.280 euro.

-2.001 kilometrotik 2.500era bitarte: gehienez ere 2.777 euro.

-2.500 kilometro baino gehiago eta Balear Uharteetako, Kanarietako, Ceuta eta Melilla hiri autonomoetako ikastetxe espainolak: 3.291 euro bitarte.

-Balear Uharteetako, Kanarietako eta Melillako ibilbideak egiten dituzten ikastetxeak eta atzerriko ikastetxe espainolak: 4.680 euro bitarte.

Eskabideak

6. Jarduera honetan esku hartu nahi duten ikasleen ikastetxeetako zuzendariek, honako hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta, biharamunetik hasita, hamabost eguneko epea izanen dute eskabideak aurkezteko. Horiek Hezkuntza Departamentuko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean ezarritako egoitzetako edozeinetan.

Eskatzaileak posta bulego batean aurkezten badu eskaera, gutun-azal ireki batean eginen du, postako funtzionarioak eskabideari data jarri eta zigila dezan, ziurtatu baino lehen.

Dokumentazioa

7. Ikastetxe eskatzaileek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Eskabide agiria, 2. eranskinaren araberakoa.

b) Eskola Kontseiluaren onespena edo Ikastetxeko Zuzendaritzaren ziurtagiria, jarduera hori ikastetxearen programazio orokorrean jasotzen dela adierazten duena.

c) Ikastetxeko orotariko programari eta 3. eranskineko orotariko helburuei jarraituz burutuko diren jardueren proiektua. Bertan azalduko dira:

1.-Parte hartzen duten ikasleen ezaugarri eta interesak kontuan hartuz, landu nahi diren elkarbizitzako jarrera, ohitura eta arauak.

2.-Parte hartzen duen ikasle taldeak ekintza honen bidez gara ditzakeen gaitasun nagusiak.

3.-Ikastetxeetan, abiatu aurretik, bereziki landu nahi diren interesguneak eta gai multzoak eta gero eginen den bidaiarekin duten lotura.

8. Ikastetxeko Zuzendaritzak ikasle parte-hartzaileen aitari, amari edo tutoreari baimena eskatu eta agiri horiek gordeko ditu (4. eranskina).

Hautapen Batzordea

9. Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Batzorde bat eratuko da Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusian. Batzorde horrek taldeak hautatuko ditu eta bakoitzari emandako ibilbidea zehaztuko (5. eranskina). Honako kide hauek osatuko dute Batzordea:

Batzordeburua: Antolamendu eta Berrikuntza Zerbitzuko zuzendaria.

Batzordeko kideak: Helduen Hezkuntzaren eta Lurralde Lankidetzako Programen Ataleko burua.

Helduen Hezkuntzaren eta Lurralde Lankidetzako Programen Atalaren aholkulari bat.

"Eskola Ibiltariak" programako koordinatzailea.

Ikastetxeak hautatzea

10. Irizpide hauek hartuko dira kontuan

a) Aurkeztutako proiektuaren kalitatea: eduki pedagogikoa eta 3. eranskinean bildutako Eskola Ibiltarien programaren helburuak lortzeko erabilgarritasuna baloratuko dira: gehienez 3 puntu.

b) Eskaera egiten duen ikastetxearen ezaugarri sozioekonomikoak: kontu hauek baloratuko dira:

-3.000 biztanle baino gutxiagoko herrietan dauden ikastetxeak: gehienez 2 puntu.

-Matrikulatutako ikasleen %25 edo gehiago ikasle etorkinak, gutxiengo etnikokoak eta/edo gutxiengo kulturaletako ikasleak daukaten ikastetxeak: gehienez 2,5 puntu.

c) Programa honetan aurrekoetan parte hartu izana: azken hiru urteetan jarduera honetan parte hartu ez duten ikastetxeei emanen zaie: gehienez 3 puntu.

11. Ikastetxe batzuetako ikasleek parte hartzea izan dezaten, eskabide gehiago badaude laguntzak baino, bakarrik ikastetxeetako talde banak hartuko du parte. Ikastetxe bereko eskabideek puntu berak lortzen badituzte, beren ikasketa mailagatik hurrengo deialdian ezin parte hartuko duten ikasle gehien biltzen dituen taldea lehenetsiko da.

12. Programaren aurreko deialdietan parte hartu duten ikastetxeek bakarrik hartzen ahalko dute parte honetan kasuan kasuko deialdian eskatzen zitzaien agiria (memoria) aurkeztu badute.

Ebazpena

13. Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emanen du deialdi honen gaineko ebazpena, Hautapen Batzordeak aurkezten dituen txostenak ikusirik. Ondotik, zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko du, hautatutako ikastetxeak eta erreserban gelditzen direnak eta baztertutakoak adierazita, eta horren jakinarazpena Hezkuntza eta Zientzia Ministerioko Beken eta Hezkuntza Sustapenaren Zuzendariordetza Nagusira igorriko du 2007ko abenduaren 10a baino lehen, estatu mailan koordinatzeko eta, parte hartzen dutenei, 1986ko martxoaren 13ko Aginduak (apirilaren 4ko "Estatuko Aldizkari Ofiziala") finkatzen dituen dirulaguntzak emateko.

14. Laguntza eskabidean agertzen diren ikasleetako batek jardueran parte hartzerik ez baldin badu, ikastetxeak ikasmaila bereko beste bat hautatzen ahal du haren ordez. Ez da inola ere parte hartzen ahalko 12 ikasle baino gutxiagorekin ez eta 15 ikasle eta irakaslea baino gehiagorekin ere. Kide horiek eduki ezik, ikastetxeak Hezkuntza Departamentuari jakinarazi eta parte hartzeari uko egin beharko dio. Erreserbako ikastetxe batek ordeztuko du.

15. Hautatutako ikastetxeek uko egiteagatik sor daitezkeen hutsuneak erreserba zerrendan hurrengo dauden ikastetxeek beteko dituzte.

Ibilbidearen prestaketa

16. Hautatutako ikasleen irakasleek haiekin batera prestatuko dituzte egin gogo duten ibilbideko ibilaldiak, talde bakoitzak lortu nahi dituen berariazko helburuen arabera. Horretarako, harremanetan jarri beharko dute koordinazio lantaldearekin. Horrek materialak eta argibideak emanen dizkie esleituriko ibilbidea prestatzeko jarduerak egiteko.

Halaber, komeni da ibilbidea partekatuko duten beste bi ikastetxeekin harremanetan jartzea. Horrez, gain, Hezkuntza Departamentuak aholkuak emanen dizkie programan parte hartzen duten ikastetxeei haren funtzionamenduaz eta informazio bilera bat antolatuko du.

Gastuaren justifikazioa eta azken memoria

17. Laguntza hauen onuradunek Dirulaguntzei buruzko ekainaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoa bete beharko dute.

Zehazki, eginbehar hauek dituzte:

1. Dirulaguntza emateko oinarritzat hartu den jarduera egitea.

2. Beste administrazio batetik edo erakunde publiko zein pribatu batetik, nazionala izan nahiz atzerrikoa, helburu bereko laguntza edo dirulaguntzarik jaso duten adieraztea.

3. Kontrol finantzarioko jarduketak eta Hezkuntza Departamentuaren egiaztapenak onartzea.

Betebeharrak eta baldintzak betetzea eta harturiko laguntzak ongi inbertitu direla frogatzea. Horretarako, honako agiriak aurkeztu beharko dituzte:

4.1. Bidaia eta egonaldia azaltzen dituen memoria (hiru ale), gehienez ere 15 foliotan. Memoria horrek ikasle kopurua, egin nahi ziren helburuen betetze-maila, garaturiko jardueren ebaluazioa eta, bidezko bada, hurrengo deialdietarako kontuan hartzen ahal diren iradokizunak adieraziko ditu.

4.2. Ikastetxeko Zuzendaritzaren ziurtagiria laguntza emateko zegoen helburua bete egin dela adieraziko duena. Halaber, ikasle onuradunen eta parte hartu duen irakaslearen izenaren zerrenda ere aurkeztuko da agirian.

4.3. Gastuen jatorrizko agiriak ikastetxeetan geldituko dira, finantzen kontrola dagokien organoen eskuetan.

Aurreko idatz-zatian eskatzen diren agiri guztiak Hezkuntza Departamentuko Antolamendu eta Berrikuntza Zerbitzura igorri beharko dira, parte hartzen denetik gehienez ere berrogeita bost eguneko epean.

5. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean aipatzen diren kasuetan, harturiko funtsak itzultzea.

Egiaztapena

18. Esleitutako ibilbidean ikasleekin batera joaten diren irakasleek hezkuntza berrikuntzako jardueren bost kreditu bilduko dituzte (berrikuntza jardueren 50 ordu) egindako lanagatik, ez badago behintzat programan izan duten parte hartzeari buruzko txosten negatiboren bat, ibilbideko koordinaziokoek egina.

19. Deialdi honetan berariaz biltzen ez den orotan, Eskola ibiltarien programa arautzeko Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak eman eta "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratutako Aginduan ezarritakoari jarraituko zaio.

20. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta, biharamunetik, hilabeteko epean.

2. ERANSKINA

"Eskola Ibiltariak 2008" programa. Eskaera eredua

...................... jaun/andrea, ...................... ikastetxeko zuzendaria, ................................... unitate kopurua (datuak behean agertzen dira), Eskola Ibiltarien jardueran parte hartu nahi du 12 ikasletik 15era bitarteko talde batekin, aurkeztu proiektuaren arabera eta irakasle arduraduna honako hau izanik:

Izena: .............................; Erregistro pertsonalaren zenbakia ........................... NAN zenbakia: ................. Irakasten duen gaia: ..................................

Ikastetxearen datuak

Helbidea:

Telefonoa: ........................................... Faxa:

Posta elektronikoko helbidea

Herria, posta kodea: ............... Probintzia:

-3.000 biztanle baino gutxiagoko herrietan dauden ikastetxea f BAI f EZ

-Ikasle etorkinen, gutxiengo etnikokoen eta/edo gutxiengo kulturaletako ikasleen portzentajea: %........

Eskabidearen datuak:

Nafarroari esleituriko ibilbideak lehentasunaren arabera adierazi (1etik 5era), ikastetxearen herritik ibilbide bururaino dagoen distantzia (joan-etorria) kilometrotan aipaturik:

HURRENK. UDABERRIKO IBILBIDEAK Km HURRENK. UDAZKENEKO IBILBIDEAK Km

Ekialdeko Andaluzia Mendebaldeko Andaluzia

Asturias Asturias

Balear Uharteak Toledo

Gran Canaria

Toledo

Valentziako Erkidegoa

Galizia

Murtzia

IKASLEEN ZERRENDA

Ikasle kopurua: ..................................... Ikasle kopurua: .....................................

DEITURAK ETA IZENA (*) KURTSOA ADINA ETXEKO TELEF.

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

13

14

15

(*) Adierazi hemen problema zentzumenezkorik edo psikikorik dituen ikaslerik ote dagoen. Parte hartzaileren bat ezgaitua baldin bada, minusbaliotasunaren maila azaldu.

............(e)an, 200 ....(e)ko ..............aren ...........(e)an.

Ikastetxeko zuzendaria

(Sinadura eta zigilua)

ESKOLA ANTOLAMENDU ETA BERRIZTAPENERAKO ZERBITZUKO ZUZENDARIA.

3. ERANSKINA

Orotariko argibideak

Aldez aurreko xehetasunak:

Eskola Ibiltaria hezkuntza baliabide bat da, ikasleei gelan hasitako ikaskuntza segitzeko aukera ematen diena, izpiritu berritzaile baten bidez, ikaskuntzaren jokabide eta eduki berriak emanez. Ibilbide bat eginez Espainia osatzen duten erkidegoak ezagutzen ahal dira, baita haien aberastasuna eta berezko ezaugarriak ere.

Helburu orokorrak:

Jarduera honen helburuak, besteak beste, honako hauek dira:

-Bisitatutako erkidegoa eta bertako jendea, ohiturak, historia eta baliabideak ezagutu, ulertu eta errespetatzea.

-Jardueran parte hartzen duten ikasle taldeen arteko elkarbizitza sustatzea eta hizkuntza eta kulturaren arloetan dituzten desberdintasunak onartzen eta errespetatzen irakastea.

-Ingurumena eta ondarea estimatzeko eta errespetatzeko ohiturak eta jarrerak sorraraztea.

-Etengabe ikastearen aldeko jarrera sortzea ikasleengan, hala gela barruan nola kanpoan.

4. ERANSKINA

.................. j/a-ak, ................... ikaslearen aita/ama/tutorea denak, baimena ematen du parte har dezan Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak antolatutako Eskola Ibiltarien jardueretan. Orobat, adierazten du onartzen duela, programa bertan behera uztera behartzen duen gorabeheraren bat gertatuz gero, etxera itzultzea ezarritako data baino lehen.

................., .........(e)n, 2007ko .......aren ......(e)an.

Sinadura: ..............................

Oharrak: Adierazi hemen ikasleak problema zentzumenezkorik edo psikikorik ote dituen.

Iragarkiaren kodea: F0716998