146. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.1. Lurraldearen antolamendua eta hirigintza

50/2007 FORU AGINDUA, urriaren 25ekoa, Etxebizitza eta Lurraldearen Antolamendu kontseilariak emana, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emandako 2007ko ekainaren 28ko 364 Foru Agindua aldatzen duena. 364 Foru Aginduak Ablitasko Arau Subsidiarioak "El Montecillo" alderdian aldatzeko espedientearen behin betiko onespena ukatzen zuen, Forrajes Ribaforada, S.L.k sustaturik.

2007ko maiatzaren 25ean Udalak hasiera batean onetsitako Ablitasko Arau Subsidiarioak "El Montecillo" alderdian aldatzeko eskaera espedientea igorri zuen, behin betiko onesteko.

Espediente horren xedea "El Montecillo" alderdiaren babesgune bereziaren birmugaketa zen, 2. poligonoko 1840 (zati bat), 1841 eta 1842. lurzatiak babesgunetik kanpo utzita. Babesgune bereziko lurzoru urbanizaezin bezala kalifikatuta zeuden lurzati hauek lurzoru urbanizaezin generiko bezala kalifikatzea eskatu zen, bertan eguzki baratzea jartzeko.

Aldaketaren tramitazioa egiten zen bitartean Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuak txostena eman zuen, honako hau erabakitzen zuena:

"Ablitasko Arau Subsidiarioen 2. poligonoko 1841 eta 1842. lurzatien aldaketa puntuala ontzat ematea eta Ablitasko 2. poligonoko 1840. lurzatiaren aldaketa ontzat ez ematea, ekologiaren aldetik balioa duelako.

Azkenik, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emandako 2007ko ekainaren 28ko 364 Foru Aginduaren bidez Ablitasko Arau Subsidiarioak "El Montecillo" alderdian aldatzeko espedientearen behin betiko onespena ukatu zen, Forrajes Ribaforada, S.Lk sustaturik, 2. poligonoko 1840. lurzatiaren aldaketa espedientearen behin betiko onespena ukatu beharrean. Ablitasko 2. poligonoko 1841 eta 1842. lurzatien onespena ez dago ukatu beharrik, lurzatien kategoria aldaketak ez baitakar eragin nabarmenik ingurumenean, ez eta aldaketarik ere indarra duen planeamenduak zehazten duen hirigintza ereduan.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak 2007ko ekainaren 28an emandako 364 Foru Agindua aldatzea, honen bidez Ablitasko Arau Subsidiarioak "El Montecillo" alderdian aldatzeko espedientearen behin betiko onespena ukatu baitzen, Forrajes Ribaforada, S.L.k sustaturik. Halaber, Ablitasko Arau Subsidiarioen 2. poligonoko 1841 eta 1842. lurzatien aldaketa espedientea behin betiko onestea eta 2. poligonoko 1840. lurzatiaren aldaketa espedientearen behin betiko onespena ukatzea.

2. Foru agindu honek ez duela administrazio bidea agortzen adieraztea. Interesdunek, administrazioak izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean. Eta hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epe horiek foru agindu honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

3. Foru agindu hau jakinaraztea Ablitasko Udalari, Forrajes Ribaforada, S.L.ri eta Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko urriaren 25ean.-Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusia, Jesús Javier Ascunce Elizaga.

Iragarkiaren kodea: F0716763