I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak
1309/2007 EBAZPENA, urriaren 31koa, Giza Baliabideen zuzendariak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak apirilaren 20an emandako 474/2007 Ebazpena aldatzen duena. Horren bidez izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten da, honako merezimendu lehiaketa bidezko deialdian: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko Bideko Ama Birjina Ospitaleko Kontratazioetarako Administrazio Unitateko buru izateko lanpostu hutsa betetzeko deialdian (lanpostuaren zenbakia: 67397).
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, azaroaren 6ko 1617/2006 Ebazpenaren bidez, honako deialdi hau onetsi zuen: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko Bideko Ama Birjina Ospitaleko Kontratazioetarako Administrazio Unitateko buru izateko lanpostu hutsa merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia (lanpostuaren zenbakia: 67397).
Bidezko da, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko organigrama osatzen duten kargu berrien izendapena dela eta, epaimahaiaren osaera aldatzea. Honako hauek aldatuko dira: mahaiburua eta ordezko mahaiburua, Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatutako mahaikidea eta idazkaria eta ordezko idazkaria.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez,
EBATZI DUT:
1. Apirilaren 20ko 474/2007 Ebazpena aldatzea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emandakoa. Horren bidez izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten da, honako merezimendu lehiaketa bidezko deialdian: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko Bideko Ama Birjina Ospitaleko Kontratazioetarako Administrazio Unitateko buru izateko lanpostu hutsa betetzeko deialdian (lanpostuaren zenbakia: 67397).
2. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:
Mahaiburua: José M.ª Ayerra Lazcano jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria.
Ordezko mahaiburua: Gabriel Izpura Liberal jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordea.
Mahaikidea: Uxua Berruezo Amatriain andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.
Ordezko mahaikidea: Joaquín Arregui Echevarría jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.
Mahaikidea: M.ª Dolores Ripero Bañales andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.
Ordezko mahaikidea: Miguel Angel Porres Azcona jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.
Mahaikidea: Trinidad Remírez Irisarri andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.
Ordezko mahaikidea: Silvia Blanco Azcona andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.
Idazkaria: Juan José Del Cura Temiño jauna, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Langileriako zuzendaria.
Ordezko idazkaria: Javier Del Cura Temiño jauna, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Langileriaren Kudeaketa eta Administrazio Ataleko burua.
3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.
4. Ebazpen hau igortzea mahaikide titularrei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Deialdiak Tramitatzeko Unitatera eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2007ko urriaren 31n.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, José María Ayerra Lazcano.
Iragarkiaren kodea: F0717106