146. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LODOSA

270, 267 eta 792 U.C lurzatien xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Alkatetzaren irailaren 13ko 147/2007 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen "Lodosako (Nafarroa) El Ramal industrialdeko 270, 267 eta 792. lurzatien xehetasun azterlana" izeneko agiria, Ana Giménez Tre artiktekoak prestatu, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak (Nafarroako Ordezkaritzak) ikus-onetsi eta Talleres Farraus, S.L.k (B-31/226525) sustatua; 2. poligonoko 270, 267 eta 792. lurzatien lerrokadura Calderín kalera ematen duen tokian aldatzea du helburu; atzera sei metro eraman beharrean, hiru metro eta laurogeita hamar zentimetro eramanen da, eta ez da lurzatiaren %75, gehieneko okupazioa, hartuko, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluak, 74.ari dagokionez, dioenarekin bat; ebazpena 270. lurzatiaren sustatzaileari igorriko zaio, baita zuzenean ukitutako beste bi partikularrei ere (Autobuses Gurrea, S.L.ri -267. lurzatia- eta Jesús eta Vicente Antón Arrastio jaunei -792. lurzatia). Bestetik, agiria eta espedientea, legeak agindu bezala, jendaurrean egonen dira hogei egunean, iragarki oholean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan, Udalak, bidezkoa irudituz gero, osoko bilkuran behin betiko onetsi aurretik.

Lodosan, 2007ko azaroaren 13an.-Ordezko alkatea, Francisco Javier Espinosa Salvatierra.

Iragarkiaren kodea: L0717592