145. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

177/2007 FORU AGINDUA, azaroaren 2koa, Hezkuntza kontseilariak emana, Miriam Saloa Dávila Jiménez andrea, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko Lan-kontratudun eta Administrarien Bulegoko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatuta.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. idatz-zatian xedatzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Miriam Saloa Dávila Jiménez andrea, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko Lan-kontratudun eta Administrarien Bulegoko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru agindu hau igortzea Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusira, Langileriaren Plantilla eta Aurrekontuen Kontrolerako Bulegora, Irakasle Funtzionarioen Nomina Bulegora, Lan-kontratudun eta Administrarien Bulegora, Kontrol Administratiboaren Bulegora, Gizarte Aseguruen Bulegora, Giza Baliabideen Zerbitzura eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2007ko azaroaren 2an.-Hezkuntza kontseilaria, Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea.

Iragarkiaren kodea: F0717044