145. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

174/2007 FORU AGINDUA, urriaren 29koa, Hezkuntza kontseilariak emana, José Angel Ros Nestares jauna, Hezkuntza Departamentuko Obren eta Mantentze Lanen Zerbitzuko Ekipamendu Bulegoko burua, kargutik kentzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. idatz-zatian xedatzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. José Angel Ros Nestares jauna, Hezkuntza Departamentuko Obren eta Mantentze Lanen Zerbitzuko Ekipamendu Bulegoko burua, kargutik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru agindu hau igortzea Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusira, Langileriaren Plantilla eta Aurrekontuen Kontrolerako Bulegora, Irakasle Funtzionarioen Nomina Bulegora, Lan-kontratudun eta Administrarien Bulegora, Kontrol Administratiboaren Bulegora, Giza Baliabideen Gizarte Aseguruen Bulegora, Obren eta Mantentze Lanen Zerbitzuko zuzendariari eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2007ko urriaren 29an.-Hezkuntza kontseilaria, Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea.

Iragarkiaren kodea: F0717045