145. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Aldaketa eta akats zuzenketa Iruñeko Udal Planeko "Arrosadia-Lezkairu" ARS-3 banaketa eremuari atxikitako sistema orokorrak eta I/SI, IV/SI, XVI/SI, XIX/SI sektoreak birzatitzeko proiektuan

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2007ko azaroaren 6an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 06-NOV-07 (5/UV)

Ikusirik Iruñeko Udal Planeko "Arrosadia-Lezkairu" ARS-3 banaketa eremuari atxikitako sistema orokorrak eta I/SI, IV/SI, XVI/SI, XIX/SI sektoreak birzatitzeko proiektuko zuzenketei dagokien dokumentazioa eta Hirigintza Gerentzia honetako zerbitzu juridikoen txostena, 2007ko urriaren 30ekoa, ondokoa erabaki da:

1. Onestea Iruñeko Udal Planeko "Arrosadia-Lezkairu" ARS-3 banaketa eremuari atxikitako sistema orokorrak eta I/SI, IV/SI, XVI/SI, XIX/SI sektoreak birzatitzeko proiektuko zuzenketei dagokien dokumentazioa, proiektua prestatu duen taldeak aurkeztua.

2. Ikus-onespena ematea Hirigintza Gerentziako Zerbitzu juridiko eta teknikoek luzatutako txostenari.

3. Onestea Iruñeko Udal Planeko "Arrosadia-Lezkairu" ARS-3 banaketa eremuari atxikitako sistema orokorrak eta I/SI, IV/SI, XVI/SI, XIX/SI sektoreak birzatitzeko proiektua aldatu eta akatsak zuzentzeko espedientea.

4. Espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, baina bakarrik onetsitako zuzenketei dagokienez.

5. Erabaki hau igortzea jendaurrean paratzen den espedienteak ukitutako guztiei.

6. Birzatiketa proiektua prestatu duen taldeari eskatzea testu bategin bat aurkez dezala zuzentzeko espedientea behin betiko onartzen den unerako. Testuak jasoko ditu egindako zuzenketa guztiak eta aldatuta geratzen diren koadro, taula eta txosten guztiak.

7. Iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan argitaratzen diren bi egunkaritan argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2007ko azaroaren 9an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0717293