145. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ZIZUR

Urbanizazio proiektua. Behin betiko onespena

Udalbatzako alkate udalburuak, 2007ko azaroaren 7an eman ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zuen D-42 exekuzio unitatean (Zizur Txikiko 83 eta 401. lurzatiak) Domaroca Vital, S.L.k sustatu duen urbanizazio proiektuaren dokumentazioa.

Argitaratzen den egintza honen aurka errekurtso hauek aurkezten ahal dira: gora jotzekoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen denetik kontatzen hasita; administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean; edo, aldez aurretik eta nahi izanez gero, berraztertzekoa, onespena eman duen organoari, hilabeteko epean.

Gazolatzen, 2007ko azaroaren 7an.-Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.

Iragarkiaren kodea: L0717234