145. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CASTEJON

2007ko martxoko eta apirileko uholdeek ukituriko higiezinak lurraren gaineko kontribuziotik salbuetsirik

Maiatzaren 4ko 16/2007 Foru Legearekin bat, haren bidez ezarri baitira Nafarroako Foru Komunitatean aurtengo martxoan eta apirilean gertatutako uholdeak direla-eta kaltetuendako laguntza neurriak.

Uztailaren 15eko 220/2003 Foru Dekretuan araututako prozedurarekin bat; izan ere, dekretu horren bidez hein batean garatzen da martxoaren 25eko 19/2003 Foru Legea, 2003ko otsailean Nafarroako Foru Komunitatean gertatutako uholdeak direla-eta kaltetuendako laguntza neurriak ezartzen dituena, eta lege horretara igortzen du maiatzaren 4ko 16/2007 Foru Legeak.

Agintzen da:

a) Hilabeteko epea ematen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, ukituriko subjektu pasiboek salbuespenaren onarpena eta, hala badagokio, ordaindutako zenbatekoen itzulera eska dezaten. Iragarki hori Udaletxeko iragarki oholean ere argitaratuko da, eskabideak aurkezteko epea bukatu arte.

b) Eskaria egiteko, eskabidea igorriko da, Castejongo Udaleko alkate udalburuari zuzendua, eta horrekin batean jasandako kalteen aitorpena eta haien zenbatespena aurkeztuko dira, baita, hala badagokio, egindako ordainketaren ziurtagiria ere.

Maiatzaren 4ko 16/2007 Legea eta uztailaren 15eko 220/2003 Foru Dekretua betez, argitara ematen da, orok jakin dezan, eta ohartarazten da ezen, ebazpen hau tramitekoa denez, ez dagoela bere aurkako errekurtsoa aurkezterik, ukatu gabe Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 107.1 artikuluan xedatua.

Castejonen, 2007ko azaroaren 7an.-Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: L0717169