145. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BERA

Berako Udal Planeko 6. sektoreko UE1 exekuzio unitateko birzatiketaren aldaketa. Behin betiko onespena

Berako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2007ko urriaren 11ean egindako bilkuran, Berako Udal Planeko 6. sektoreko UE1 exekuzio unitateko birzatiketaren aldaketa behin betikoz onetsi zuen, Manuel Igoa Pagolak aurkeztuta.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Beran, 2007ko urriaren 30ean.-Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

Iragarkiaren kodea: L0717631