145. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ALTSASU

Alkatetzaren 257/2007 ebazpena

Datu pertsonalen fitxategiak arautzeko, Alkatetzak ebazpena eman zuen 2007ko urtarrilaren 9an, eta hura 2007ko 17. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, otsailaren 7an, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren Erregistroan inskribaturiko datuei dagokienez. Hartan akatsik badela oharturik, ebatzi dut:

Ebazpen hori zuzentzea eta ohartaraztea Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren Erregistroan inskribaturik dauden fitxategi hauek indarrik gabe utzi direla:

Dirubilketaren fitxategia Zerga eta tasen dirubilketa 1943280823

Fiskalen fitxategia Zerga eta tasen kudeaketa 1943280096

Katastroaren fitxategia Hirilurraren eta landalurren katastroa 1943280096

Erregistroaren fitxategia Agirien sarrera eta irteeraren erregistroa: 1943280095

Zirkulazioaren fitxategia Zirkulazioaren gaineko zerga: 1943280094

Biztanleen Udal Erroldaren

fitxategia Biztanleen Udal Errolda 1943280098

Egintza edo erabaki honen kontra, errekurtso hauek para daitezke:

-Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Altsasun, 2007ko azaroaren 5ean.-Alkatea, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: L0717032