145. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

169/2007 FORU AGINDUA, urriaren 23koa, Hezkuntza kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako curriculum aniztasuneko programak arautzen dituena.

Dibertsitate, Kultura-aniztasun eta Immigraziorako Zerbitzuko zuzendariak adostasun txostena aurkeztu du Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako curriculum aniztasuneko programak arautzeko neurriak onets daitezen, Nafarroako Foru Komunitatean aniztasunari erantzuteko hartu beharreko neurrien barnean, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak sortutako esparruan.

Geroz eta askotarikoagoa eta dinamikoagoa den gizarte honetan azken hamarkadan gertatu diren aldaketak hezkuntza sisteman agertzen eta islatzen dira. Aniztasunari erantzun beharra hezkuntzako etapa guztietara eta ikasle guztiengana iristen da. Ikasle guztiei hezkuntza arloko erantzun egokia emateak eskatzen du, normalizazioaren eta barne hartzearen printzipioetatik abiatuta, ikasleen ohiko hezkuntza eta aniztasunari eman beharreko erantzuna bateratzea. Funtsezko printzipioa da hau eta oinarrizko hezkuntza gidatu behar du, ikasle guztiei beren ezaugarri eta beharren araberako hezkuntza emateko eta derrigorrezko hezkuntzarako finkatu diren oinarrizko gaitasunak lortzen laguntzeko.

Nafarroa erkidego aitzindaria da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan aniztasunari erantzuteko ezarri diren neurrietan: taldekatze malguak, errefortzua, Berariazko Curriculumeko Unitateak, Curriculum Egokituaren Unitateak, Curriculum Aniztasuna, Lanbide Hastapeneko Programak eta Lanbide Hastapen Bereziko Programak. Horiek guztiak egokitu egin behar dira orain, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa argitaratu baita, beharrezkoa da programa horiek hezkuntzako antolamendu berrira eta Nafarroako Foru Komunitateko garapenera egokitzea. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzarako curriculuma ezartzen duen martxoaren 19ko 25/2007 Foru Dekretuaren 14. artikuluak zehazten ditu curriculum aniztasuneko programak. Programa horien xedea titulua lortu ahal izatea da eta etapako hirugarren kurtsotik hasita ezartzen dira; curriculumeko edukien, jarduera praktikoen eta arloen antolamendu orokorra ez bezalako antolamendua behar duten ikasleei zuzenduta daude.

Hezkuntza Departamentuaren zeregina da programa horien curriculuma ezartzeaz gainera, ikasleek horietan sartzeko bete behar dituzten baldintzak ere ezartzea, bai eta ebaluaziorako, kurtsoz igarotzeko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatu Titulua eskuratzeko prozedura eta irizpideak ere. Hala ere, ikastetxeek, beren autonomiaz baliaturik, programa horiek beren beharretara egokituko dituzte eta behar besteko malgutasuna izanen dute esleitzen zaizkien baliabide arruntak eta berariazkoak kudeatzeko.

Foru agindu honek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako curriculum aniztasuneko programak antolatzea du helburu, Nafarroako Foru Komunitatean aniztasunari erantzuteko neurrien esparruan, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 26. eta 27. artikuluak bete eta garatuz.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeko 41. artikuluko 1. idatz-zatiko g) letran ematen zaizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. artikulua. Helburua eta aplikazio eremua.

1. Foru agindu honen helburua Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) curriculum aniztasuneko programak arautu eta antolatzea da.

2. Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta itunduetan aplikatuko da foru agindu hau.

2. artikulua. Curriculum aniztasuneko programen definizioa.

1. Curriculum aniztasuneko programak ikastetxeek aniztasunari erantzuteko ezartzen ahal dituzten neurriak dira, malgutasunez ezarri ere, ikasleen beharren arabera eta esleitutako baliabideak kudeatzeko autonomia erabiliz, DBHko hirugarren eta laugarren kurtsoetan. Gaur egun kurtso horietan aniztasunari erantzuteko dauden antolaketa neurri batzuk ordeztuko dira programa hauen bidez.

2. Curriculum aniztasuneko programak zuzenduta daude dagokion ebaluazioa egin ondoren ikasketaren aurrean jarrera positiboa duten ikasleei, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatu Titulua lortzeko zailtasun pedagogikoak berresten badira eta ohikoa ez den curriculum antolaketa baten bidez titulu hori lortzeko aukera izan badezakete.

3. Curriculum aniztasuneko programek berariazko metodologia izanen dute, curriculumeko edukien, jarduera praktikoen eta arloen antolaketa orokorra ez bezalako antolaketaren bidez, horrela etapako helburuak eta oinarrizko gaitasunak lortzeko eta, beraz, Derrigorreko Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua ere lortzeko.

3. artikulua. Programan sartzeko baldintzak.

1. DBHko hirugarren kurtsoko curriculum aniztasuneko programa batean sartu ahalko dira aipatutako profila duten eta baldintza hauetakoren bat betetzen duten ikasleak:

1.1. DBHko bigarren kurtsoa egin izana, DBHko hirugarrenera pasatzeko baldintzak ez betetzea eta etapan dagoeneko kurtsoren bat errepikatu izana.

1.2. DBHko hirugarren kurtsoa lehen aldiz egin izana, etapan errepikatu ez izana eta DBHko laugarrenera pasatzeko baldintzak ez betetzea.

2. DBHko laugarren kurtsoko curriculum aniztasuneko programa batean sartu ahalko dira aipatutako profila duten eta baldintza hauetakoren bat betetzen duten ikasleak:

2.1. DBHko hirugarren kurtsoa egin izana, etapan kurtsoren bat errepikatu izana eta DBHko laugarrenera pasatzeko baldintzak ez betetzea.

2.2. DBHko laugarren kurtsoa egin izana eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatu Titulua lortzeko baldintzak ez betetzea.

3. Edozein modutan ere, ikasle bat curriculum aniztasuneko programa batean sartuko da ikasleak eta bere familiak diotena entzun ondoren, eta ezinbestekoa izanen da ebaluazio akademikoa eta psikopedagogikoa egitea eta Hezkuntza Departamentuak esku hartzea.

4. artikulua. Programan sartzeko prozedura.

1. Programan sartzeko prozedura hau da:

a) Ebaluazio akademikoa: azken hiruhilekoan, curriculum aniztasuneko programan sartu aurreko kurtsoko azken ebaluaziora arte, irakasle taldeak, tutoreak koordinaturik, ikaslea programa horretan sartzeko proposamena egitea erabakiko du. Erabaki hori, foru agindu honen I. eranskineko ereduaren arabera, ikastetxeko zuzendariari igorriko zaio.

Neurri hori izanen da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatu Titulua lortu ahal izateko ezarri daitezkeen neurrien arteko egokiena.

b) Ebaluazio psikopedagogikoa: ikastetxeko zuzendariak beharrezkoa den ebaluazio psikopedagogikoa eskatuko dio orientatzaileari, eta ikaslearekin eginen elkarrizketa sartuko da horretan. Ebaluazio horren txostena foru agindu honen II. eranskinean ezarritako ereduaren arabera formalizatuko da.

c) Familiei informazioa ematea: zuzendariak ebaluazioko bi txostenak aztertu eta gero, zuzendaritza taldeko kide bat, tutorearekin batera, ikaslearen gurasoekin edo legezko tutoreekin bilduko da, ikaslea curriculum aniztasuneko programan sartzea komeni dela azaltzeko. Gurasoek edo legezko tutoreek, bilera bukatutakoan, idazki bat sinatuko dute, III. eranskineko ereduaren araberakoa, eta aurkeztutako proposamenaren jakitun direla adieraziko dute hala. Idazki horretan neurri honen inguruko alegazioak egin ahalko dituzte.

d) Hezkuntza Departamentuaren esku-hartzea: zuzendariak proposamena (IV. eranskineko ereduaren araberakoa) igorriko dio ikastetxeko ikuskatzaileari eta, hala, aztertu ondoren, onartzen den ala ez jakinaraziko zaio ikastetxeari.

2. Prozedura behar den epean bukatuko da, ikaslea ikasturtearen hasieran sartu ahal dadin programan.

3. Ikasle bat curriculum aniztasuneko programan sartzeak ez dakar berarekin hizkuntza eredua edo ikastetxea aldatzea. Hala ere, aldaketa horietakoren bat ezinbestekoa bada, horretarako orokorrean ezarrita dauden prozedurak aplikatuko dira.

5. artikulua. Programaren antolaketa.

1. Curriculum aniztasuneko programak honela antolatuta daude: bi esparru, Hizkuntza eta gizartea eta Zientzia eta matematika, eta Proiektuak. Gainera, ikasleek beste arlo hauek ere izanen dituzte: Atzerriko hizkuntza, Gorputz hezkuntza, Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntza eta Hezkuntza etiko-zibikoa. Irakasgai horiek, ikastetxeak antolaketarako duen autonomiaren barnean, ahal dela talde arrunt batean eginen dituzte.

2. Hizkuntzaren eta gizartearen esparruak Gaztelania eta literatura irakasgaiaren eta, hala denean, Euskara eta literaturaren curriculumeko oinarrizko alderdiak izanen ditu erreferente gisa, bai eta Gizarte Zientziak, geografia eta historia irakasgaiaren curriculumekoak ere. Hizkuntza eta Gizartearen esparruko orduetan A ereduko ikasleek berariaz erabiltzen duten zatia euskarazko curriculumeko edukiak emateko moduan programatu beharko da. Ordu tarte horretan, G ereduko ikasleek curriculumeko eduki berberak landuko dituzte baina gaztelaniaz.

3. Matematikako eta Natur Zientzietako oinarrizko alderdiak izanen dira Zientziaren eta matematikaren esparruko erreferenteak.

4. Proiektu bakoitzaren erreferenteak hari lotuta dagoen irakasgaiaren curriculumeko oinarrizko alderdiak izanen dira. Laugarren kurtsoko curriculum aniztasuneko programen kasuan, proiektuetako batean Teknologiako curriculumeko oinarrizko alderdiak sartuko dira.

5. Atzerriko hizkuntza, Gorputz hezkuntza, Hezkuntza etiko-zibikoa eta Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntza irakasgaien erreferenteak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan dagozkien curriculumak izanen dira, talde arrunt batean eginez gero.

6. Gainera, curriculum aniztasuneko programetan erlijioko irakaskuntza ere sartuko da, Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzarako curriculuma ezartzen duen martxoaren 19ko 25/2007 Foru Dekretuko bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat.

7. V. eranskinean esparru, proiektu eta curriculumeko irakasgai bakoitzeko asteko orduak azaltzen dira, hizkuntza ereduaren arabera.

8. VI. eranskinean, berriz, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatu Titulua lortzera bideratutako curriculum aniztasuneko programaren curriculuma ageri da.

6. artikulua. Tutoretza.

Tutoretzak eta ikaslea orientatzeak lehentasunezko tokia dute programa hauen garapenean. Taldeko tutoretza saio bat eginen da astero; horrekin batera, irakasle tutoreak banakako tutoretza saioak programatuko ditu ikasle bakoitzarekin, eta maiz samar harremanak izanen ditu gurasoekin edo legezko ordezkariekin. Programa horietan eskola ematen duten esparruko irakasleek parte hartuko dute ikasle horien tutore lanean.

7. artikulua. Metodologia.

Bai esparruak bai Proiektuak curriculumeko edukiak biltzen dituen kontestu funtzional baten gisara hartzen dira, metodologiaren aldetik. Curriculumeko edukiak modu praktiko eta motibatzailean azaltzen zaizkie programa hauetako ikasleei, horrela DBHko oinarrizko gaitasunak eta helburuak berengana ditzaten.

8. artikulua. Ebaluazioa eta Titulazioa.

1. Ikasleen ebaluazioaren funtsezko erreferente Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako oinarrizko gaitasunak eta helburuak izanen dira, bai eta programako berariazko ebaluazio irizpideak ere, eta Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza egiten ari diren ikasleen ebaluazioari, mailaz igotzeari eta titulazioari buruzko araudi indardunean ezarritakoari jarraikiz gauzatuko da.

2. Curriculum aniztasuneko programak egiten dituzten ikasleek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatu Titulua eskuratuko dute baldin eta programa osatzen duten esparru, proiektu eta irakasgai guztiak gainditzen badituzte. Halaber, zilegi izanen da titulu hori lortzea baldin eta bi esparruak eta proiektuak gainditu arren ebaluazio negatiboa badute irakasgai batean edo bitan eta, salbuespenez, hirutan, betiere irakasle taldeak uste badu ikasleak etapako oinarrizko gaitasunak eta helburuak lortu dituela.

3. Curriculum aniztasuneko programa bukatutakoan ikasleren batek ez baditu betetzen Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatu Titulua lortzeko baldintzak eta oraindik ere ez baditu kurtsoak bi aldiz errepikatu etapan, aukera izanen du programan beste kurtso bat egiteko, baina kontuan izanda programa bukatzerako gehienez ere hemeretzi urte izan daitezkeela, errepikatzen duen kurtsoa bukatzen duen urtean beteak.

9. artikulua. Irakasleak.

1. Gizartearen eta hizkuntzaren eta Zientziaren eta teknikaren esparruetako irakasleak dituzten ikastetxe publikoetan, irakasle horiek emanen dituzte, hurrenez hurren, Hizkuntzaren eta gizartearen eta Zientziaren eta matematikaren esparruak, foru agindu honetan arautzen diren curriculum aniztasuneko programen barnean.

2. Gizartearen eta hizkuntzaren esparruko irakaslerik ez duten ikastetxeetan, ikastetxeko zuzendariak esparru hori Gaztelania eta Literaturaren departamentuari esleituko dio eta, hala denean, Euskara eta Literaturaren departamentuari, edo Geografia eta Historiaren departamentuari. Dena dela, antolaketa dela-eta departamentu horiei atxikitzen ez bazaie, ikastetxeko zuzendariak zilegi izanen du esparru hori Filosofiako, Grekoko, Latineko edo atzerriko hizkuntzetako departamentuei atxikitzea.

Hizkuntza eta Gizartearen esparruko orduetan A ereduko ikasleei (G/A ikastetxeetakoei) euskarazko curriculumeko edukiak emateko erabiltzen den denbora Euskara eta Literaturako departamentuak hartuko du bere gain.

3. Zientziaren eta teknikaren esparruko irakaslerik ez dagoen ikastetxeetan, ikastetxeko zuzendariak Natur Zientzien, Fisika eta Kimikaren edo Matematikaren departamentuei esleituko die Zientzia eta matematikaren esparrua.

4. Proiektuak Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko irakasleek eman beharko dituzte. Proiektuei dagozkien eskola orduak, berariaz Teknologiei dagozkienak salbu, zuzendariak esleituko dizkie curriculum aniztasuneko programen koherentzia pedagogiko handiena bermatzen duten departamentuei.

5. Teknologietako edukiak Teknologia departamentuko irakasleek emanen dituzte.

6. Curriculum aniztasuneko programan irakasten duten irakasleek koordinatuta egin beharko dituzte programazio didaktikoak programak arrakasta izan dezan, bereziki, esparru batean irakasle bat baino gehiago aritzen denean. Programazio didaktiko horiek Orientazio Departamentuaren programazioan sartuko dira. Era berean, indarra duen legediak irakasleen lanaldian eta ordutegietan ezartzen dituen orduak erabiliko dituzte beharrezkoak diren koordinazio lanetarako.

7. Curriculum aniztasuneko programaren esparruetako bat ematen duten irakasleetako edozein izendatuko du taldeko tutore zuzendariak.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehenbiziko xedapen gehigarria.-Hezkuntza eskaintza ikastetxe itunduetan.

DBH ematen duten ikastetxe itunduek, baldin eta Hezkuntza Departamentuak 2006-2007 ikasturterako baimena eman badie talde izaerako antolaketa neurriren bat hartzeko hirugarren edo laugarren kurtsoan, foru agindu honetan arautzen diren curriculum aniztasuneko programak eskaini beharko dituzte.

Gainerako ikastetxe itunduek aukera izanen dute foru agindu honetan arautzen diren curriculum aniztasuneko programak eskaintzeko, horrek nahitaez hezkuntza ituna aldatzea ekarri gabe.

Bigarren xedapen gehigarria.-Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

Lanbide Heziketako irakasle teknikoek, foru agindu honek indarra hartzean behin betiko destinoa badute esparru praktikoko lanpostuetan, egoera horretan jarraitu ahalko dute, LOEa ezartzeko ekainaren 30eko 806/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsitako egutegiaren arabera.

Hirugarren xedapen gehigarria.-Berandu sartzea.

Hezkuntza sisteman berandu sartu diren ikasleek, foru agindu honen 3. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen ez badituzte, curriculum aniztasuneko programa bat egin ahalko dute ikastetxeko zuzendariak ikuskatzaileari eskaera egin eta Dibertsitate, Kultura-aniztasun eta Immigraziorako Zerbitzuak baimena eman ondoren.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Lehenbiziko xedapen iragankorra.-Aplikazio egutegia.

Foru agindu honetan arautzen diren curriculum aniztasuneko programak egutegi honi jarraikiz aplikatuko dira:

IKASTETXE PUBLIKOAK

06/07 IKASTURTEA 07/08 IKASTURTEA 08/09 IKASTURTEA

Antolaketa neurria Antolaketa neurria Antolaketa neurria

3.a C (Egokitua) 3.a C.A. LOE 3.a C.A. LOE

4.a C.A. LOE

4.a C (Egokitua) 3.a C.A. LOE 3.a C.A. LOE

4.a C (Egokitua) 4.a C.A. LOE

4.a C.A. LOGSE 3.a C.A. LOE 3.a C.A. LOE

4.a C.A. LOGSE 4.a C.A. LOE

IKASTETXE ITUNDUAK

3.a Bai 3.a C.A. LOE 3.a C.A. LOE

4.a C.A. LOE

3.a C.A. LOE

4.a Bai 4.a (06/07an onartutako 4.a C.A. LOE

neurriarekin jarraitu)

Bigarren xedapen iragankorra.-Programan sartzeko baldintzak.

2006/2007 ikasturtea bukatu arte, curriculum aniztasuneko hirugarren kurtsoan edo curriculum aniztasuneko laugarren kurtsoan sartzeko kontuan hartuko diren irizpideak Hezkuntza kontseilariak emandako 148/2006 Foru Aginduan ezarritakoak izanen dira. Agindu horren bidez Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan diharduten ikasleak ebaluatu, mailaz igo eta haiei titulua emateko era arautzen da.

XEDAPEN INDARGABETZAILEAK

Lehenbiziko xedapen indargabetzailea.-Orain arteko araudia.

Foru agindu honetan arautzen diren curriculum aniztasuneko programak ezarri ahala, indarrik gabe geratuko da Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emandako ekainaren 18ko 225/1998 Foru Aginduan xedatutakoa.

Bigarren xedapen indargabetzailea.-Arauak indarrik gabe uztea.

Indarrik gabe gelditu dira foru agindu honetan ezarritakoaren kontrakoak diren maila bereko edo apalagoko arau guztiak.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapen bakarra.-Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2007ko urriaren 23an.-Hezkuntza kontseilaria, Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea.

I. ERANSKINA

Tutorearen laburpen txostena

-Ikaslearen identifikazio datuak

Deiturak: ..................................... Izena:

Jaioteguna: ........................... Tokia:

Familiaren helbidea (herria barne):

Telefonoa:

Kurtsoa: ............ Taldea: ................ Ikasturtea:

Goian ageri den ikaslearen ikaskuntza prozesuari buruzko behaketa sistematikoa egin eta lanak eta berariazko probak baloratu ondoren lortutako informazioa azterturik, irakasle taldeak uste du:

1.-Ikasle horrek zailtasun handiak izanen dituela etapako oinarrizko gaitasunak eta helburuak irakasgaien arabera soilik antolatutako talde arrunt batean lortzeko.

-Erabakiaren oinarri diren zailtasun pedagogikoen deskribapen laburra.

2.-Ikaslearen interes maila eta motibazioa beharrezkoa dela curriculum aniztasuneko programa batean etapako oinarrizko gaitasunak garatu eta helburuak lortzeko eta, beraz, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua ere eskuratzeko.

-Oharrak.

Horregatik guztiagatik, irakasle taldeak, 200...(e)ko .........aren ...... (e)an egindako bilkuran, erabaki du ikasle hau DBHko hirugarren kurtsoko edo DBHko laugarren kurtsoko Curriculum Aniztasuneko programa batean (behar ez dena ezabatu) sar dadila proposatzea, uste baita hori dela neurririk egokiena Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua lor dezan.

.....................(e)n, 2007ko ................aren ....(e)an.

Tutorea

(Sinatua)

II. ERANSKINA

Ebaluazio psikopedagogikoaren laburpen txostena

A.-Ikaslearen identifikazio datuak.

Deiturak: ..................................... Izena:

Jaioteguna: ........................... Tokia:

Familiaren helbidea (herria barne):

Telefonoa:

Kurtsoa: ............ Taldea: ................ Ikasturtea:

B.-Erabakia hartzeko arrazoiak

1.-Hezkuntza historialaren laburpena.

2.-Etapen zein jarduera motatan moldatu den hobekien.

3.-Zein jarduera motatan izan duen zailtasun gehien.

4.-Lanean duen autonomia maila eta jarraikitasuna.

5.-Zailtasunei aurre egiteko ahalegina.

6.-Ikasketarako motibazioa eta autoestimu maila.

7.-Gelako giroan eta ikaskideen artean nola egokitzen den.

8.-Etapako oinarrizko gaitasunen garapen maila.

9.-Ikaslea neurriarekin nola identifikatzen den.

10.-Ikasleak eta familiak espero dutena.

C.-Interesa duten beste datu batzuk:

Horiek horrela, aipatu den ikaslea curriculum aniztasuneko programetan sartzeko proposamena egiten da.

.....................(e)n, 2007ko ................aren ....(e)an.

Orientatzailea

(Sinatua)

III. ERANSKINA

Familiei informazioa ematea

...................................... jauna/andrea, .................................. kurtso eta taldeko ....................... ikaslearen legezko ordezkari gisa, jakitun gaude ikastetxeak gure semea/alaba Curriculum Aniztasuneko DBHko hirugarren kurtsoko edo DBHko laugarren kurtsoko (behar ez dena ezabatu) programa batean eskolatzeko egin duen proposamenaz, curriculum aniztasuneko programak arautzeko Hezkuntza kontseilariak emandako ............... Foru Aginduan ezarritakoaren arabera.

.....................(e)n, 2007ko ................aren ....(e)an.

Legezko ordezkariak O. E.

Tutorea

(Sinatua) (Sinatua)

Alegazioak:

IV. ERANSKINA

Hezkuntza Departamentuarentzako txostena

Deiturak: ..................................... Izena:

Jaioteguna: ........................... Tokia:

Familiaren helbidea (herria barne):

Telefonoa:

Kurtsoa: ............ Taldea: ................ Ikasturtea:

Ikastetxeko zuzendariak, tutoreak eta orientatzaileak, curriculum aniztasuneko programak arautzen dituen foru aginduan ezarritako prozedura gauzatu ondoren, aipatu den ikaslea DBHko hirugarren kurtsoko edo DBHko laugarren kurtsoko (behar ez dena ezabatu) programan sartzeko proposamena egin dute.

Idazkiarekin batera agiri hauen kopia aurkeztu da:

-Ebaluazio akademikoa.

-Ebaluazio psikopedagogikoa.

-Familiarentzako informazioa.

.....................(e)n, 2007ko ................aren ....(e)an.

Zuzendaria Tutorea Orientatzailea

(Sinatua) (Sinatua) (Sinatua)

V. ERANSKINA

G EREDUA

CURRICULUM ANIZTASUNEKO 3. KURTSOA ORDUAK

Hizkuntzaren eta gizartearen esparrua (*) 8

Esparru zientifiko-matematikoa 8

Proiektuak 1 4

Proiektuak 2 3

Gorputz hezkuntza 2

Herritartasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza 1

Atzerriko hizkuntza 2

Erlijioa / Hezkuntza-arreta 1

Tutoretza 1

G EREDUA

CURRICULUM ANIZTASUNEKO 4. KURTSOA ORDUAK

Hizkuntzaren eta gizartearen esparrua (*) 8

Esparru zientifiko-matematikoa 8

Proiektuak 3 3

Proiektuak 4 (Teknologiak) 4

Gorputz hezkuntza 2

Hezkuntza etiko-zibikoa 1

Atzerriko hizkuntza 2

Erlijioa / Hezkuntza-arreta 1

Tutoretza 1

(*) G/A ikastetxe bateko A ereduan 2 ordu erabiliko dira euskarazko esparruko edukiak emateko.

D EREDUA

CURRICULUM ANIZTASUNEKO 3. KURTSOA ORDUAK

Hizkuntzaren eta gizartearen esparrua (*) 9

Esparru zientifiko-matematikoa 7

Proiektuak 1 4

Proiektuak 2 3

Gorputz hezkuntza 2

Herritartasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza 1

Atzerriko hizkuntza 2

Erlijioa / Hezkuntza-arreta 1

Tutoretza 1

D EREDUA

CURRICULUM ANIZTASUNEKO 4. KURTSOA ORDUAK

Hizkuntzaren eta gizartearen esparrua (*) 9

Esparru zientifiko-matematikoa 7

Proiektuak 3 (Teknologiak) 4

Proiektuak 4 3

Gorputz hezkuntza 2

Hezkuntza etiko-zibikoa 1

Atzerriko hizkuntza 2

Erlijioa / Hezkuntza-arreta 1

Tutoretza 1

(*) D ereduan 3 ordu erabiliko dira gaztelaniazko esparruko edukiak emateko.

D/A ikastetxe bateko A ereduan 3 ordu erabiliko dira euskarazko esparruko edukiak emateko.

VI. ERANSKINA

Curriculum aniztasuneko programako hizkuntza eta gizartearen esparruko eta esparru zientifiko-matematikoko curriculuma

-Gaitasunak garatzeko eduki egokituak.

Dokumentu honetan Nafarroako Foru Komunitateko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren eta laugarren kurtsoko curriculumaren eduki egokituak aurkezten dira. Esparrutan banatu dira, abenduaren 29ko 1631/2006 Errege Dekretuko 13. artikuluak curriculum aniztasuneko programak planteatzen dituen moduan, eta, horien barnean, oinarrizko gaitasunak garatzeko beharrezkoak diren gutxieneko eduki, trebetasun eta jarrerak bildu dira, eta programari egokitutako ebaluazio irizpide batzuk ere eman dira. Aukera hau hautatu da, uste baita LOEko curriculumetan ematen den ikuspuntua oinarrizko gaitasunak lortzera bideratuta dagoela, hau da, Lisboa 2000 memorandumean finkatu ziren gako-gaitasun europarrak lortzera.

Proposamen hau berriagoa da, batez ere kontuan hartzen bada curriculum arruntean zailtasun akademikoak izan dituzten ikasleak direla eta "gauza berberarekin jarraitzeak" emaitza berberak ekar ditzakeela. Bestalde, PISA ebaluazioek gaitasunak ebaluatzen dituzte eta logikoa da curriculum aniztasuneko programek ere halaxe ebaluatzea.

Aipatutako esparruetan sartu ez diren irakasgaietarako Nafarroako Foru Komunitateko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzarako curriculuma ezartzen duen martxoaren 19ko 25/2007 Foru Dekretura jo beharko da. Oinarrizko gaitasunak eta helburuak foru dekretu horretan eta bere I. eranskinean ageri direnak dira, curriculum aniztasuneko programa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua lortzera bideratuta baitago.

-Esparru kontzeptua.

Curriculum aniztasuneko programaren curriculuma esparrutan antolatuta dago batik bat eta, hala, irakasgaiak planteamendu orokorrago batean sartzen dira, jakintza arloen arteko ikuspuntua emanez. Jakintza arloen arteko ikuspuntu horren bidez curriculumaren tratamendu integratzailegoa eta bizipenei lotuagoa eman daiteke eta, horrela, bizitza praktikorako funtzionaltasun eta aplikazioa handiagoa suma dezakete ikasleek. Esparruek autonomia handia ematen dute edukiak garatu eta praktikan jartzeko eta, horrekin batera, nolabaiteko distantzia sortzen dute oinarrizko edukitzat benetan halakoak direnak jotzen laguntzen duten irakasgai zehatzekiko. Beste alde batetik, era honetako neurrien arrakastaren gakoetako bat talde batean esku hartzen duten irakasleen kopurua murriztea da. Hala, ikasleak hobeki ezagutu eta irizpide bateratuak ezartzen dira irakasle taldean.

HIZKUNTZAREN ETA GIZARTEAREN ESPARRUKO OINARRIZKO GAITASUNAK

Hizkuntza bidez komunikatzeko gaitasuna (1)

Komunikatzeko gaitasuna pentsamenduak, sentimenduak eta egitateak, ahoz zein idatziz, adierazteko eta interpretatzeko trebetasuna da, testuinguru sozial eta kulturalen sorta zabal batean -eskola, lana, etxea eta aisia-. Gaitasunik beharrezkoena da, horren bidez gainerakoei arrakastaz heltzen ahal baitzaie. Gizarte Zientzietako berariazko hiztegia erabiltzea, bai ahoz bai idatziz.

-Ahozko eta idatzizko testu errazak ulertzea. Ideia nagusiak eta bigarren mailakoak identifikatzea; esplizitua eta inplizitua. Azpimarra eta laburpena erabiltzea.

-Ahoz zein idatziz komunikatzeko trebetasuna, edo besteei komunikazio egoera desberdinetan mezuak ulertarazteko trebetasuna, elkarrizketaren eta kortesiaren oinarrizko arauak errespetatuz. Unean uneko testuinguruarekin lotura duten gai errazei buruzko eztabaidak eta azalpenak egitea.

-Testuak idazteko oinarrizko teknikak: plangintza (gidoia, eskema, lehen idatzaldiak egitea eta horiek zuzentzea).

-Testu batzuen izaera funtzionala: inprimakiak, eskabideak, curriculum vitae bat eta proiektu bat prestatzea.

-Administrazioko testu funtzionalak idazteko oinarrizko teknikak (erreklamazioak, eskariak, aktak, jarraibideak, etab.)

-Ortografiaren erabilera zuzena.

-Komunikazioaren oinarrizko elementuak. Hitza, perpausa eta testua. Komunikazio asmoa.

-Historiako eta geografiako berariazko hiztegia ezagutzea eta ahoz zein idatziz zuzen erabiltzea.

-Idatzizko iturrietako informazioa ulertzea eskemen, grafikoen, laburpenen, mapa kontzeptualen eta abarren bidez.

-Espazioaren, jarduera ekonomikoen eta gertaera historikoen inguruko kontzeptu eta hitz geografikoak identifikatzea.

-Irakurketarekin gozatzea eta irakurtzeko ohitura bultzatzea.

-Ahozko testuen ideia nagusiak ulertzea.

-Ahozko azalpen errazak egitea, baita unean uneko testuinguruarekin lotura duten eztabaidak ere, elkarrizketaren eta kortesiaren oinarrizko arauak errespetatuz.

-Idatzizko testuak ulertzea, ideia nagusiak eta bigarren mailakoak bereiziz, eta komunikazio asmoa identifikatzea.

-Behar funtzionalarekin lotuta dauden eta aurrez planifikatzen diren idatzizko testuak prestatzea: inprimakiak, eskabideak, curriculum vitaea, etab.

-Mota desberdinetako testu laburrak prestatzea, aldez aurretik planifikatuta.

-Funtsezko kontzeptu historiko eta kronologiko batzuen esanahia identifikatzea.

-Gizarte zientziekin zerikusia duten ideiak adierazi eta komunikatzea, egokiak diren hitzak erabiliz.

Matematikako gaitasuna.

Oinarrizko kontzeptu ekonomikoak bereiztea, testu geografiko eta ekonomikoak ulertzea, oinarrizko magnitudeak eta deribatuak neurtu eta kalkulatzea, eskalak kalkulatzea eta grafikoak irakurri eta interpretatzea, bai eta adierazpen matematikoek errolden, jaiotza-tasen, heriotza-tasen, populazioaren hazkundean eta abarretan duten aplikazioan oinarritutako problemak ebaztea ere.

-Populazioaren eboluzioarekin eta eskalekin zerikusia duten problemak ebaztea.

-Oinarrizko eragiketa matematikoak egitea, jarduera ekonomikoen geroz eta garrantzi handiagoa ulertzeko.

-Jarduera erraz eta hurbilei buruzko testu geoekonomikoekin zerikusia duten oinarrizko problemak ebaztea.

-Une historiko garrantzitsuei buruzko ardatz kronologikoak eta mapak egin eta interpretatzea.

-Informazioa lortzea grafikoen eta estatistiken bidez.

-Oinarrizko eragiketa matematikoak egitea eta populazioaren eboluzioari buruzko problemak ebaztea.

-Gizarte Zientzien inguruko ariketa estatistikoak ebazteko egokiak diren tresna, formula eta teknikak erabiltzea.

-Jarduera ekonomikoaren arlo desberdinekin zerikusia duten oinarrizko problemak ebaztea.

Mundu fisikoa ezagutzeko eta harekin elkarreraginean aritzeko gaitasuna.

Gaitasun hau lortzea objektuak, prozesuak eta sistemak ezagutu eta ulertzearen bidez eta trebetasun teknikoen eta abilezien bitartez.

Ingurunearekiko elkarreragina errazten da beharrak identifikatu eta asetzeko aplikatzen delako, prozesuaren garapena eta emaitzak ebaluatuz. Bestalde, esparru geografiko eta historikoan arrazoiak eta ondorioak aztertuz, gertaera historikoak nola diseinatu diren eta nolakoa eboluzioa izan duten ezagutu daiteke.

-Laneko metodo zorrotz eta koherentea erabiltzea, ikaskuntza prozesuan lortutako informazioa ongi ordenatuta artxibatu ahal izateko.

-Gai baten bereizgarri diren ezaugarri edo gertaerak azaltzea, faktore sozial, politiko, ekonomiko eta kulturalak aipatuz.

-Pertsonaia historiko garrantzitsuak beren garaiarekin, burutu zituzten gertaerekin eta beren eremu geografikoarekin erlazionatzea.

-Jarrera kritikoa izatea pertsonen eskubide eta askatasunekiko errespetatu eza erakutsi eta bereizkeria egoerak sortu dituzten gertaera historikoen aurrean.

-Kontzeptu geografiko eta historikoekin lotutako ikerketa lanak egitea.

-Oinarrizko kontzeptu historikoak ezagutzea eta gaur egungo munduarekin zuzen erlazionatzea.

-Zenbait iturritatik informazioa ateratzea, datuak eta iritziak bereiziz eta gertaera historikoei buruzko interpretazio ezberdinei erreparatuz.

Informazioaren tratamendua eta gaitasun digitala.

Mailarik oinarrizkoenean, informazioaren eta komunikazioaren teknologietako (IKT) trebetasunen artean dago multimedia teknologia erabiltzea informazioa berreskuratu, ebaluatu, bildu, ekoitzi, aurkeztu eta trukatzeko, Internet bidezko foroetan komunikatu eta parte hartzeko. Etorkizuneko gizartean garrantzi handikoa izanen denez IKTak erabiltzea, alfabetatze digitalaren kontzeptuak benetako edukia du, ondorio guztietarako.

-Ordenagailuaren aplikazio nagusiak ulertzea. Internet, posta elektronikoa, testu-prozesadorea eta diseinu grafikoa erabiltzen jakitea.

-Bilatu, bildu eta prozesatzeko trebetasuna (sortzea, antolatzea, garrantzizkoa eta bigarren mailakoa, subjektiboa eta objektiboa, benetakoa eta birtuala bereiztea).

-Testu-prozesadorea lanak eta proiektuak egin eta aurkezteko erabiltzen jakitea.

-Internet arduraz eta segurtasunez erabiltzearen aldeko jarrera eta sentsibilitatea izatea, gai pribatuak eta desberdintasun kulturalak barne.

-Internet eta web guneak lanak eta proiektuak egin eta aurkezteko behar den informazioa lortzeko erabiltzea.

-Posta elektronikoa informazioa trukatzeko erabiltzea.

-Testu-prozesadore batekin egindako lanak eta proiektuak aurkeztea.

Gaitasun soziala eta herritartasuna.

Gaitasun hau estu lotuta dago gizartearen gaur egungo errealitatea eta errealitate historikoa ulertzearekin, bai eta gizarteen eboluzioa eta antolaketa, lorpenak eta arazoak zein diren jakitearekin ere.

Gaur egungo gizarteen ezaugarriak, haien aniztasuna, norbera bizi den gizartearen elementu eta interes komunak ulertzen laguntzen du eta, ildo horretatik, bizikidetasuna errazten duten sentimendu komunak sorrarazten ditu.

Halaber, gizarte trebetasunak lortzeko lagungarria da.

-Nafarroako Foru Komunitateko, Espainiako eta munduko aberastasun historikoa errespetatu eta baloratzea.

-Oraina iragana ezagutuz ulertzearen aldeko jarrera agertzea, batez ere Nafarroako eta Espainiako gertaera historiko garrantzizkoenak kontuan hartuta.

-Dokumentu aberastasuna baloratzea, ezagutza historikorako behar-beharrezko iturria den aldetik.

-Gureak ez diren gizarte edo kulturetako pertsonen edo pertsona multzoen bizimoduak, sinesmenak eta iritziak errespetatzea eta horien balorazio kritikoa egitea.

-Modu aktibo eta arduratsuan parte hartzea soluzioak bilatzen, erabakiak hartzen eta ezarritako lanak egiten, errespetu, lankidetza, tolerantzia eta elkartasunezko jarrera hartuta.

-Kultur eta erlijio aniztasunaren eta aniztasun etnikoaren aurrean tolerantzia eta errespetua agertzea, eta nagusikeria eta bereizkeria oro baztertzea.

-Lurraren baliabideak mugatuak direla eta arrazionalki erabili behar direla ohartzea.

-Talde lanaren eta bizikidetzaren aldeko jarrerak izatea.

-Iraganeko eta oraingo gertaera sozialak zorrotz eta objektibotasunez interpretatu eta aztertzea.

-Ekosistema baloratu eta errespetatzea, aurrerapenari eta solidaritateari uko egin gabe.

Arte eta kultur gaitasuna.

Gaitasun honek bidea ematen du kultur eta arte agerpenak ezagutu, ulertu, estimatu eta modu kritikoan baloratzeko, aberastu eta gozatzeko iturri gisa erabiltzen baitira, eta herrien ondarearen osagaitzat hartzeko.

Literatura eta literatur mugimenduak ezagutzea, hizkuntzak historian zehar izan duen eboluzioaren isla baitira.

Artearen Historiako estilo nagusiak eta artista garaikide garrantzizkoenak ezagutzea.

Espainiako eta Nafarroako artelan garrantzitsuak interpretatzea.

-Literaturaren mundu artistikoko errealitate desberdinak ulertu eta antzemateko trebetasuna.

-Hizkuntzaren oinarrizko teknikak eta adierazpen baliabideak ezagutzea, horrela hizkuntzaren agerpen artistikoak ulertu ahal izateko eta baliabide estilistiko horiek norberaren ekoizpenetan erabili ahal izateko.

-Ikasleen adinerako egokia den literatura lanen bat irakurtzea. Literaturaren aldetik balioa duten zati komentatuak irakurtzea. Erdi Arotik gaur egun arteko literatura mugimendu handien oinarrizko ezagutza. (Bi kurtsoetan zehar).

-Historian zehar arteari buruz izan diren ikusmolde aldaketak eta artearen eginkizun sozialek izan duten eboluzioa ulertu eta baloratzea.

-Nafarroako eta Espainiako arte ondarea ezagutu eta baloratzea, gure arte eta kultur ondarearen zati baita.

-Gaur egungo joera artistikoen ikuspegi orokorra.

-Literatura lanez eta artelanez gozatzeko eta horiek estimatzeko trebetasuna, gizadiaren kultur agerpenak diren aldetik.

-Arteko eta literaturako agerpen guztietan izan ohi diren estilo eta ikusmolde desberdinen aurrean tolerantzia eta errespetua izatea.

-Testu modalizatuak (adierazpen baliabideak dituztenak) halakoak ez direnetatik bereiztea eta justifikatzea.

-Testu modalizatu laburrak sortzea.

-Literaturako testu batean adierazpeneko baliabide ohikoenak antzematea.

-Literatura mugimenduen funtsezko ezaugarriak identifikatzea, baita egile aipagarriren batenak ere.

-Hiruhilekoan literatura lanen bat irakurtzea.

-Garai historiko eta kultura desberdinetan artearen ikusmoldean eta eginkizunetan izan diren aldaketak aztertu eta konparatzea.

-Artista aipagarrien lan garrantzitsuak identifikatu eta aztertzea, Espainiako eta Nafarroako artisten lanei begiratuz bereziki, eta batzuen zein besteen ezaugarriak bereiztea.

-Museoetan eta erakusketetan arte monumentuak eta artelanak behatu eta aztertzea.

Ikasten ikasteko gaitasuna.

Ikasten ikasteko gaitasuna lantzen da zenbait egoera ebazteko estrategiak garatzearen bidez, fenomeno geografiko eta gertaera historiko bati ekiteko informazio baliagarria lortuz, aztertuz eta hautatuz. Iturriak eta agiriak aztertu eta erabiltzeak trebetasun eta estrategia kognitiboak ematen ditu eta ikaskuntzarako beharrezkoak diren jarrerak eta baloreak bultzatzen ditu.

-Jarduera erraz eta hurbilei buruzko testu geografiko eta historikoak ulertzea.

-Informazio zehatz batetik abiatuta laburpenak, eskemak eta koadro sinoptikoak egitea.

-Gai baten inguruko zenbait testu eta iturriren azterketa konparatzaile eta kritikoa.

-Gertaera historiko baten sormenezko prozesuaren ebaluazioa.

-Gertaera edo prozesu historiko baten arrazoiak eta ondorioak bereiztea.

-Lan inguruneko baldintzen balorazioa.

-Garai eta zibilizazio historiko desberdinei dagozkien kontzeptu historikoak identifikatu, erlazionatu eta konparatzea.

-Ikerketa historiko erraz bat planifikatu eta egitea, bakarka edo taldean, irakasleak iradokitzen dituen iturri eskuragarrietatik abiaturik.

-Komunikatzeko trebetasuna, bai hitzezko harremanen bidez (intonazioa, keinuak, mimika...) bai multimedia mezuak ulertu eta adierazten bidez (hizkuntza idatzia, musika, etab.) izandako ikaskuntza prozesuaren emaitza den aldetik.

-Kultur agerpenen antolaketa sozial eta politikoko alderdiren baten eboluzioa ordenatu eta grafikoki irudikatzea.

-Prozesu historikoak koadro kronologikoen bitartez deskribatu, aztertu eta interpretatzea.

-Eskalak aplikatzea eskatzen duten gaikako mapak egin eta interpretatzea.

Norberaren autonomia eta ekimena.

Gaitasun honen eremua elkarri lotutako balio eta jarrera pertsonal batzuen kontzientzia-hartzea eta aplikazioa da. Era honetako balio eta jarrerak: erantzukizuna, jarraikitasuna, nork bere burua ezagutzea eta autoestimua, sormena, autokritika, emozioen kontrola, hautatu, arriskuak kalkulatu eta arazoei aurre egiteko gaitasuna, bai eta beharrak berehala asetzeko premia atzeratu, akatsetatik ikasi eta arriskuak hartzekoa ere.

Ikasketarako hasierako zailtasunei modu autonomo eta sortzailean aurre egiteko moduak bultzatzea, aukeren hausnarketa bidezko balorazioa eta ondorioen azterketa azpimarratuz.

-Elkarri lotutako balioak aztertzea: erantzukizuna, jarraikitasuna, nork bere burua ezagutzea eta autoestimua, sormena, autokritika, emozioen kontrola, hautatu, arriskuak kalkulatu eta arazoei aurre egiteko gaitasuna.

-Testu historikoak eta fikziozkoak bakarka irakurtzea eta balorazioa egitea.

-Ideiak ekintza bihurtzeko trebetasuna.

-Aldaketak, eta haiei positiboki egokitzeko malgutasuna.

-Harremanak izan eta taldean lan egiteko trebetasun sozialak.

-Aurrekari historikoetan gaur egungo egoeren eta gertaeren azalpenaren zati bat bilatzeko joera.

-Zenbait iturritatik informazioa hautatu eta biltzea.

-Gizarte Zientzietarako interesa eta jakin-mina, eta ikerketa aztertu eta kritikoki baloratzea.

-Lan pertsonaletan justifikatzea zein arrazoi eta irizpideren arabera burutu diren.

-Testu historiko edo fikziozko bat irakurtzea eta horri buruzko iritzia ematea.

-Talde lanak egitea, oinarrizko arauak erabiliz, esate baterako jokabide kode bat eta zeregin, denbora eta rolen banaketa adostea.

-Proposatzen diren soluzioen artean egokiena eratzea, haren inplementazioa gauzatzeko.

-Eratutako soluzioaren funtzionamendua ziurtatzea eta planteatutako problema konpontzen duen egiaztatzea.

(1) Oinarrizko zortzi gaitasunak ez dira nahitaez esparru guztietan agertzen. Edukien araberako lehentasuna ezarri da.

ESPARRU ZIENTIFIKO-MATEMATIKOKO OINARRIZKO GAITASUNAK

Hizkuntza bidez komunikatzeko gaitasuna.

Hizkuntza matematikoa erabiltzea ideiak komunikatzeko, egoerak deskribatzeko.

Ahozko eta idatzizko adierazpena erabiltzea, problemak ebazterakoan gauzatutako prozesuak eta jarraitutako arrazonamenduak deskribatzeko.

Norberaren gorputzaren, izaki bizien, objektuen eta fenomeno naturalen inguruko berariazko terminologia ikastea eta egoki erabiltzea.

Informazioak eta ideiak egoki transmititzea.

-Esparru honetako ikaskuntzarako beharrezkoak diren hizkuntza trebetasunak lortzea: ahozko eta idatzizko testuak, berariazko hiztegia, zuzen ulertzea eta mintzamena zein idazmena zuzen erabiltzea.

-Kantitateei buruzko informazioa, sinbolikoa edo elementu nahiz erlazio espazialei buruzkoa duten mezuak interpretatzea.

-Informazio zientifikoa bilatu, hautatu eta interpretatzea.

-Zenbaki osoak, hamartarrak eta zatikiak, oinarrizko lau eragiketak eta horien propietateak erabiltzea informazioa bildu, eraldatu eta trukatzeko.

-Lortutako ezagutza geometrikoa mundu fisikoa interpretatu eta deskribatzeko aplikatzea, terminologia egokia erabiliz horretarako.

-Testu eta mezu zientifikoak adierazi eta ulertzea, ahoz eta idatziz, horretarako egokia den hiztegia erabiliz.

Matematikako gaitasuna.

Zenbakiak, oinarrizko eragiketak, ikurrak eta adierazpide eta arrazoibide matematikoak erabiltzea, informazio mota desberdinak sortu eta interpretatzeko, eguneroko bizitzarekin eta lan munduarekin zerikusia duten problemak ebazteko, errealitatearen alderdi kuantitatiboei eta espazialei buruzko ezagutza handitzeko eta erabakiak hartzeko.

Formulazio eta soluzio irekiko edo ez hain irekiko problemak ebazteari lotutako estrategiak erabiltzea.

Hizkuntza matematikoa erabiltzea fenomeno naturalak kuantifikatzeko, arrazoiak eta ondorioak aztertzeko eta naturari buruzko ideiak eta datuak adierazteko.

-Osoko zenbakiak, hamartarrak eta zatikiak.

-Oinarrizko eragiketak (+,-,x,:). Eragiketa errazen kontzeptua eta esanahia, buruz egindako kalkulua.

-Matematikako ikur erabilienak: eragiketak, berdina, berretura, erroa, x baino handiagoa, x baino txikiagoa.

-Proportzionaltasun zuzena eta alderantzizkoa. Portzentajeak. Interes bakuna.

-Eguneroko bizitzako problemak ebaztea.

-Formulen erabilera. Zenbakizko balioak lortzea.

-Sistema metriko hamartarra: luzera, azalera, bolumena, edukiera eta masa neurriak. Multiploak eta azpimultiploak.

-Denboraren eta angeluen neurriak. Eragiketak.

-Planoan irudi geometrikoak deskribatzeko oinarrizko elementuak eta sailkapena.

-Ohiko marrazketa tresnekin irudi geometrikoak marraztea.

-Ohikoenak diren irudien perimetroak eta azalerak kalkulatzea. Pitagoras-en teorema.

-Poliedroen sailkapena eta elementu bereizgarriak. Gainazalak eta bolumenak kalkulatzea.

-Problemak ebazteko estrategiak eta teknikak planifikatu eta erabiltzea, lortutako soluzioa egiaztatzea, eta ebazpenerako erabili den prozedura ahoz eta idatziz azaltzea, hizkuntza matematiko egokia erabiliz.

-Eguneroko bizitzarekin zerikusia duten eta lau eragiketak erabiltzea eskatzen duten problemak ebaztea, horretarako osoko zenbakiez, hamartarrez eta zatikiez baliatuz, kalkulu mota egokiak erabiltzea (buruz, kalkulagailuarekin, idatziz), eta lortutako emaitzen koherentzia eta zehaztasuna baloratzea.

-Zenbakizko proportzionaltasuneko erlazioak identifikatzea eta eguneroko bizitzako egoeretan problemak ebazteko erabiltzea.

-Portzentajeak eta tasak eguneroko bizitzako problemen ebazpenean aplikatzea.

-Egiazko egoeretan zuzeneko eta zeharkako neurriak lortzeko tresna, formula eta teknika egokiak erabiltzea.

-Irudi lauak ezagutu eta deskribatzea eta beren propietateen arabera sailkatzea.

-Irudi lauen perimetroak, azalerak eta angeluak zenbatetsi eta kalkulatzea, planteatutako egoerari dagokion zehaztasunaz; neurketa prozesuak ulertzea, eta zenbatespenaren edo kalkuluaren emaitza neurri unitate egokienean ematea.

-Gorputz geometrikoen luzerak, azalerak eta bolumenak zenbatetsi eta kalkulatzea formula egokiez baliaturik, eta emaitza neurri unitate egokienean ematea.

Mundu fisikoa ezagutzeko eta harekin elkarreraginean aritzeko gaitasuna.

Mundu fisikoa (naturala edo gizakiak sortutakoa) behatzeko, behaketa horren bidez informazioa lortzeko eta horren arabera jarduteko gaitasuna.

Inguruko espazioarekin elkarreragina izateko trebetasuna: gertaerak ulertzea, ondorioak iragartzea, norberaren, besteen eta gainerako izaki bizien bizitzako baldintzak zaindu eta hobetzea.

Giza jarduerak, jarduera zientifiko teknologikoak eta gizakien ohitura sozial batzuek ingurumenean dituzten ondorioez ohartzea.

Norberaren gorputza ezagutzea, bai eta ohitura eta bizimodu osasungarrien arteko lotura ere.

Pertsonen bizi kalitatearen funtsezko elementuak zein diren jakitea: baliabide naturalen erabilera arduratsua, ingurumena zaintzea, zentzuz eta arduraz kontsumitzea eta norberaren eta taldearen osasuna babestea.

-Laborategiko materialak behar bezala erabiltzea. Segurtasun arauak betetzea.

-Osasuna eta gaixotasuna:

.Gorputzaren antolaketa orokorra: zelulak, ehunak, organoak, aparatuak eta sistemak.

.Gaixotasun motak. Gaixotasun infekziosoak.

.Immunitate sistema. Txertoak.

.Organoak eta odola eman eta transplantatzea.

-Giza sexualitatea eta ugalketa.

.Gizonen eta emakumeen ugalketa aparatuak. Bizi zikloa: nerabezaroko aldaketa fisiko eta psikikoak.

.Giza ugalketa. Hilekoa. Ernaltzea, haurdunaldia eta erditzea.

.Ernaltzearen kontrako metodoak. Sexu-transmisiozko gaixotasunak.

.Sexua eta sexualitatea. Sexu osasun eta higienea.

-Giza elikadura eta nutrizioa:

.Nutrizio funtzioa. Elikadura eta osasuna. Dietak eta jateko ohitura osasungarriak.

.Elikabidean esku hartzen duten aparatuen anatomia eta fisiologia: digestio, arnas, zirkulazio eta iraitz aparatuak.

.Gaixotasun arruntenak. Bizimodu osasungarriak.

-Harreman funtzioak: pertzepzioa, koordinazioa eta mugimendua:

.Zentzumen organoak. Pertzepzioa. Zainketa eta higienea. Nerbio sistema: antolaketa eta funtzioak. Arazo nagusiak.

.Sistema endokrinoa: guruinak eta horien funtzionamendua. Arazo nagusiak.

.Lokomozio aparatua. Gehien izaten diren lesioak eta prebentzioa.

.Adimen osasuna. Mendekotasuna sortzen duten substantziak: tabakoa, alkohola eta beste droga batzuk. Gizarte inguruneak jokabidean duen eragina.

-Giza jarduera eta ingurumena:

.Ingurune naturala. Ekosistemak. Biodibertsitatea.

.Baliabide naturalak: ura eta energia. Energia iturri berriztagarriak eta ez-berriztagarriak. Baliabideak aurreztearen garrantzia.

.Hondakinak eta horien kudeaketa.

.Ingurumeneko arazo nagusiak.

-Materiaren aniztasuna eta batasuna:

.Materiaren egoerak. Teoria atomiko-molekularra. Nahasteak eta substantzia nahasgabeak (elementuak eta konposatuak).

.Aldaketa fisiko eta kimikoak.

.Materiaren propietate elektrikoak.

.Maiz erabiltzen diren materialak: mineralak, plastikoak, zura, ehunak.

-Energia motak:

.Energiak gure bizitzan duen zeregina baloratzea.

.Energia mota ezberdinak.

.Unitate eta kontzeptu erlazionatuak (potentzia, makinak, errendimendua).

-Energiaren kontserbazioa eta eraldaketa:

.Energia mekanikoa, bero energia eta energia elektrikoa (kontzeptuak ulertzea eta egoera praktikoetan aplikatzea).

.Energiaren kontserbazioaren legea.

.Makinak.

-Funtzionamenduaren jarraibideak errespetatzea eta laborategiko materialak erabiltzea, eta segurtasun arauak betetzea.

-Alderdi fisiko, psikologiko eta sozialek osasunean eragina dutela ohartzea.

-Bizimoduek gaixotasunen prebentziorako eta bizi kalitatea hobetzeko duten garrantzia baloratzea.

-Gaixotasun mota nagusiak bereiztea (infekziosoak, jokabidekoak, genetikoak, intoxikaziozkoak), eta arrazoia ondorioarekin lotzea.

-Babes naturaleko mekanismoak, txertoen eta antibiotikoen ekintza eta zientzia biomedikoen beste aurrerapen batzuk ulertzea.

-Giza ugalketaren oinarriak ezagutzea eta ernalketaren, haurdunaldiaren eta erditzearen funtsezko alderdiak deskribatzea.

-Ugalketa kontrolatzeko metodoen funtzionamendua ulertzea eta sexu-transmisiozko gaixotasunei aurrea hartzeko metodoen erabilera baloratzea.

-Nutrizioan zehar elikagai batek jasaten dituen prozesu nagusiak azaltzea, bai eta horretan aritzen diren aparatu eta organoak (digestio, arnas, zirkulazio eta iraitz aparatuak), bakoitzaren funtzioak eta haien arteko harremanak ere.

-Jarrera kritikoa izatea osasungarriak ez diren kontsumo ohituren aurrean, eta dieta orekatu bat prestatzen jakitea.

-Nerbio sistemaren eta sistema endokrinoaren zeregin integratzailea azaltzea.

-Zentzumen organoak ezagutzea.

-Lokomozio aparatuko hezur eta muskulu nagusiak non dauden jakitea.

-Adimen osasun onerako ohiturak hartzea eta jokabide batzuen ondorio kaltegarriak identifikatzea, hala nola drogak hartzea, estresa edo pertsonen arteko harreman osasungarririk ez izatea.

-Ekosistema hurbilen osagai biotiko eta abiotikoak identifikatzea.

-Ekosistemaren aniztasuna eta ekosistema zaintzearen garrantzia baloratzea.

-Giza jarduerek ekosistemetan duten eraginari buruzko informazioa aztertzea (kutsadura, klima aldaketa, baliabideak agortzea, espezieak desagertzea), eta baliabide naturalak modu arrazionalago batean kudeatzeko aukerak planteatzea.

-Naturan askotariko substantziak daudela eta denak elementu gutxi batzuek osatzen dituztela jakitea.

-Material bat substantzia sinplea edo konposatua ala nahastea den jakiteko prozedurak erabiltzea. Nahaste bateko osagaiak bereizteko teknikak ezagutzea.

-Materialen propietateak haiek erabiltzeko moduarekin lotzea, eta horietako batzuek eguneroko bizitzan, batik bat osasunean eta elikaduran, duten garrantzia ezagutzea.

-Energiaren kontserbazioaren printzipioa eguneroko bizitzako egoera errazak ulertzeko erabiltzea.

-Lana eta beroa energia transferitzeko moduak direla jakitea, eta erabiltzen diren energia iturriak lortu eta erabiltzeari lotutako arazoak aztertzea.

Informazioaren tratamendua eta gaitasun digitala.

Informazioa bildu, tratatu eta aurkezteari lotutako trebetasunak hobetzea: oharrak, laburpenak, eskemak, memoriak.

Kalkulagailua eta informatika ikaskuntzarako eta problemak ebazteko baliabide didaktiko gisa erabiltzea.

Informazioaren teknologiak erabiltzea komunikatzeko, informazioa biltzeko, birlantzeko eta modu egoki batean aurkezteko.

Komunikabideek azaltzen duten errealitatea interpretatzea hizkuntza grafikoa eta estatistikoa erabiliz.

-Eguneroko bizitzari buruzko taula eta grafiko estatistikoak interpretatzea.

-Datuak eskuratzea, tauletan sailkatu eta antolatzea eta datu horiek grafikoki irudikatzea.

-Aldagai estatistiko errazak kalkulatzea: batez bestekoa, moda.

-Kalkulagailua erabiltzea zenbakizko kalkuluak errazago egiteko.

-Testu tratamendu bat erabiltzea txosten eta memoria idatziak aurkezteko.

-Kalkulu orria erabiltzea datuak antolatu, kalkuluak egin eta grafiko egokienak sortzeko.

-Komunikabideetako taulak eta grafikoak eta zenbakizko informazioa interpretatu eta baloratzea, bai eta lan munduarekin eta eguneroko bizitzarekin zerikusia dutenak ere.

-Ekosistemen gainean giza ekintzak duen eraginari eta osasunari buruzko informazioa biltzea dokumentu iturri desberdinetatik.

-Informazioa taulak eta grafikoak erabiliz antolatzea.

-Kalkulu orri bat erabiltzea informazioa tauletan eta grafikoetan antolatu eta aurkezteko.

-Kalkulagailua erabiltzea zenbakizko kalkuluak egiteko (lau eragiketak, portzentajeak, erroak).

-Tratamendu testu bat erabiltzea memoriak eta txostenak egokiro aurkezteko.

Gaitasun soziala eta herritartasuna.

Matematika erabiltzea gizarteko fenomenoak deskribatzeko.

Ikuspuntu desberdinak baloratzea arazo edo egoera bati heltzeko.

Etorkizuneko herritarrak gizartean aktiboki parte hartzeko eta erabakiak arrazoiturik hartzeko prestatzea.

Gaur egungo gizartea aztertzea, haren eboluzioa ulertzea eta garapen teknozientifikoaren arriskuen aurrean sentsibilizatzea.

-Planoen eta mapen interpretazioa. Distantziak kalkulatzea.

-Plano errazak marraztea eskala egokia erabiliz.

-Eguneroko bizitzari buruzko taula eta grafiko estatistikoak interpretatzea.

-Datuak eskuratzea, tauletan sailkatu eta antolatzea eta datu horiek grafikoki irudikatzea.

-Aldagai estatistiko errazak kalkulatzea: batez bestekoa, moda.

-Besteen iritzien aurrean tolerantziaz eta errespetuz jokatzea.

-Lan taldeetan aktiboki parte hartzea.

-Zenbakizko proportzionaltasuneko erlazioez baliatzea, planoetatik abiatuta kalkuluak egiteko edo lekuak eta objektuak eskalan irudikatzeko.

-Ingurumeneko arazo nagusiak aztertzea eta zenbait bizimoduk, teknologia batzuek eta energiaren gehiegizko kontsumoak duten eragina baloratzea.

Ikasten ikasteko gaitasuna.

Ikasteko eta informazioaz baliatzeko trebetasunak hobetzea: irakurtzea, azpimarratzea eta eskemak eta laburpenak egitea.

Autonomia, jarraikitasuna, sistematizazioa, hausnarketa kritikoa eta norberaren lanaren emaitzak komunikatzeko gaitasuna.

Nork bere esperientziaren bidez lortutako ezagutza idatzizko edo ikus-entzunezko bitartekoek ematen duten informazioarekin lotzea.

-Idatziz ageri den informazio zientifiko edo matematikoa ulertzea eskemen, grafikoen, mapa kontzeptualen, laburpenen eta abarren bidez.

-Osasunarekin eta giza jarduerak ingurunean duen eraginarekin zerikusia duten gaiei buruz lortzen den informazioa laburtu eta modu egokian antolatzea.

-Egindako lanen ondorioak eta emaitzak ahoz edo idatziz ongi adieraztea.

Norberaren autonomia eta ekimena.

Estrategiak planifikatzea, erronkei aurre egitea, ziurgabetasunarekin bizitzea eta erabakiak hartzeko prozesuak kontrolatzea.

Egoerak aztertzea, horietan eragina izan duten faktoreak eta izan daitezkeen ondorioak baloratzea.

Espiritu kritikoa garatzea.

-Problemei aurre egiteko, erlazio matematikoak ulertzeko eta erabakiak hartzeko norberaren gaitasunetan konfiantza izatea.

-Problemak ebazterakoan jarraikitasunez eta malgutasunez jokatzea.

-Problemak ebazteko estrategiak planifikatu eta erabiltzea: enuntziatuaren analisia, saiakuntza eta errorea, zenbaketa zehatza, problema zatitan banatzea, antzeko problemak bilatzea eta lortutako erantzuna egiaztatzea.

-Informazio zientifikoa erabiltzea naturarekin zerikusia duten arazoei buruz nork bere iritzia izateko eta zehaztasunez adierazteko.

-Problemak ebazteko estrategiak eta teknikak planifikatu eta erabiltzea, lortutako soluzioa egiaztatzea, eta ebazpenerako erabili den prozedura ahoz eta idatziz azaltzea, hizkuntza matematiko egokia erabiliz.

Iragarkiaren kodea: F0716681