145. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ALLIN

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2007ko urriaren 28an eman ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen xehetasun azterlana, Zubielkiko AA2 AA-2 jarduketa asistematikoko unitatean. Hura Ros Zuasti teknikariak prestatu du, José Ramón Astarriaga Corresek eta María Asunción Chandía Aramendiak sustaturik, lehengo xehetasun azterlaneko lerrokadurak aldatzeko eta erdisotoan plantako okupazioa agortu ahal izateko.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta egunkari zabalduenetan iragarkia jarrita, eta, halaber, ukitutako jabeei jakinaraziko zaie, nahi duenak epe horretan aztertu eta egoki iruditzen zaizkion alegazio edo oharrak aurkez ditzan.

Larrionen, 2007ko urriaren 29an.-Alkate udalburua, María Ascensión Gárriz Ripa.

Iragarkiaren kodea: L0717042