145. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ALTSASU

Diru laguntzen deialdia, garapenerako lankidetzarako eta irabazi asmorik gabeko beste entitate batzuendako

Altsasuko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2007ko azaroaren 5ean egindako bilkuran, garapenerako lankidetzarako eta irabazi asmorik gabeko beste entitate batzuendako diru laguntzen 2007rako deialdiaren oinarriak onetsi zituen.

-Xedea:

a) Nazioarteko lankidetzarako edo garapena laguntzeko programak bultzatzea, betiere programa horiekin txertatzen badira herritarrak sentsibilizatzeko eta Altsasuko elkarteak nahiz populazioa oro har proiektuan esku-hartzera bideratzeko ekitaldiak.

b) Behar larrian dauden populazio sektoreen bizi baldintzak hobetzeko ekimenak, Altsasun eragina dutenak, sustatu, bultzatu, lagundu eta dinamizatzea.

-Diru laguntzen gehienezko kopurua: 57.700 euro.

-Diru laguntzak eskatzeko epea: Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarki hau argitaratzen denetik 15 egunekoa, Altsasuko Udaleko Erregistroan.

-Onuradunak eta aurkeztu beharrezko dokumentazioa deialdiaren oinarrietan ageri dira, espedientean daudenak eta interesdunen esku daudenak udal bulegoetan eta Altsasuko web gunean (www.altsasu.net).

Altsasun, 2007ko azaroaren 9an.-Alkatea, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: L0717413