145. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

UHARTE

Aurrekontuetako aldaketa. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2007ko urriaren 31n egin osoko bilkuran, Udalaren 2007ko aurrekontuko aldaketa onetsi zuen hasiera batean.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Uharten, 2007ko azaroaren 8an.-Alkatea, Francisco Javier Basterra.

Iragarkiaren kodea: L0717228